Nekazaritza Jarduera: Euskal Herriko Nekazaritzaren bilakaera

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,4 KB

Nekazaritza Jarduera

Egitura

Nekazaritza tradizionalaren ezaugarriak:

  • Polilaborantza
  • Teknika atzeratuak
  • Laborantza-sistema estentsiboa

Ondorioz:

  • Ekoizpen urria
  • Autokontsumorako erabilia

Gaur egungo nekazaritza:

  • Ustiategi produktibistiak
  • Espezializazioa
  • Teknifikazioa
  • Intentsifikazioa
  • Ekoizpen ugaria merkatuan saltzeko

Espezializazioa:

Nekazaritzan, espezializaziorako joera dago, eskualde bakoitzean, ongien ekoizten diren produktuetan.

Teknika modernoak:

  • Makina berrien erabilera gora egin zuen 1960. urte inguruan. Makina asko zaharkituta daude eta gutxi erabiliak, ustiategi gehienak txikiak direlako. Beraz, makinen erabilera kolektiboa egitea, kooperatiben edo zerbitzu-enpresen bitartez gomendagarria da.
  • Pestizida eta ongarri kimikoen kontsumoak gora egin du duela gutxi. Azken urtetan, kontsumo hori egonkortu egin da, ingurumen-arrazoiengatik eta ongarri organikoen sustapenagatik.
  • Hazi hautatuak eta labore transgenikoak. Produktuak zenbait propietatez hornitzeko eta haien errendimenduak areagotzeko erabiltzen dira.
  • Naturako baldintzak gainditzeko teknikak. Laborantza behartuan, klima aldatzen da: mikroklima bero eta hezeak sortu egiten dira plastikozko egiturak erabiliz. Hauek iraunkorrak dira. Lurzorua ere aldatu egiten da honen ondorioz; hareaztatzearen bidez, lurra prestatzen da.

Nekazaritza intentsiboaren garrantzia:

Nekazaritza intentsiboaren garrantzia areagotu egin da, lehorreko laborantza lugorriak behera egin duelako eta nekazaritza ureztatua hedatu delako. NPBren helburua estentsifikazioa areagotzea da.

Lugorria:

Lurrari atseden hartzen uzten zaio denboraldi batean, lurzoruaren emankortasuna berreskuratzeko. Lugorraren abantaila nagusia, lurraren atseden naturala errespetatzen duela da, baina badu arazo bat ere; nekazaritza-ekoizpena murrizten dela.

Ureztapena:

Prezipitazioetan eroritako urez gain, ur gehigarria botatzen zaie laboreei.

  • Ureztapen intentsiboetan, zenbait uzta lortzen dira. Teknika honekin frutak eta barazkiak landatzen dira.
  • Ureztapen estentsiboetan, uzta bakarra lortzen da. Hemen, labore industrialak eta bazka-laboreak landatzen dira.

Azalera ureztatuak izugarri egin zuen gora. Banaketan alde handiak egon ziren.