San Tomas Akinokoaren Bost Bideak: Jainkoaren existentzia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2 KB
San Tomas Akinokoaren bost bideak
Jainkoaren existentzia frogatzeko, San Tomasek bost bide proposatu zituen, esperientziazko gertaera batetik abiatuta eta kausalitate eraginkorraren printzipioaren bidez.
1. Lehen bidea: Higidurari dagokiona
Zentzumenen bidez badakigu munduko gauza guztiek dutela higidura. Halaber, gauza oro beste zerbaitek higiarazten duela badakigu. Higiarazia izateko, beharrezkoa da potentzian egotea, eta higiarazteko, aktoan. Beraz, ezinbestean iritsi behar dugu lehenbiziko higiarazle horretara, akto purua den horretara; inork higiarazten ez duen horri Jainkoa deritzo.
2. Bigarren bidea: Kausa eraginkorraren izaeratik
Kausa eraginkorren segidan, begi-bistakoa da mundu hautemangarrian antolamendu bat badagoela. Ezinezkoa da gauza bat bere buruaren kausa izatea. Beraz, ezinbestean onartu beharra dago lehenbiziko kausa eraginkor bat badagoela; eta kausa horri Jainkoa deritzo.
3. Hirugarren bidea: Izakien kontingentzia
Naturan izakiak jaio eta hil egiten dira; ezinezkoa da izaki horiek betierekoak izatea. Beraz, beharrezkoa da halabeharrezko izakiren bat egotea. Bere baitan du kausa, eta gainerako izakien kausa ere bada; halabeharrezko izaki horri Jainkoa deritzogu.
4. Laugarren bidea: Izakien perfekzio-mailak
Naturari begiratuz gero, garbi ikusten da badirela hainbat izaki gutxi-asko onak, zintzoak eta egiazkoak. Gorena den zerbaitekiko hurbiltasunaren arabera, izakiak gutxi edo asko izango dira. Beraz, badago izakiren bat erabat egiazkoa, zintzoa eta ona, huraxe baita ondasunaren eta perfekzioaren kausa; izaki horri Jainkoa deritzo.
5. Bostgarren bidea: Munduaren ordena
Naturari begiratuz gero, garbi ikusten da adimenik gabeko izakiek helburu baterantz jotzen dutela, ez kasualitatez, asmoz baizik. Beraz, egon badago erabateko adimena duen izaki bat, gauza guztiak helburu batera zuzentzen dituena; izaki horri Jainkoa deritzo.