Zoriontasunaren Etikak: Eudonismoa, Hedonismoa eta Justizia

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,09 KB

ZORIONTASUNAREN ETIKAK

EUDONISMOA (Aristotelesen tradizioa)

- Arrazionaltasun mota: Zentzuzkoa (gogoeta egiten du naturaz emandako helburua lortzeko baliabide onenei buruz, eta egokienak aukeratzen ditu).
- Azken helburua: Berezkoa eta morala. Berez delako ona zoriontasuna bilatzea, ez beste helburu baterako bitartekotzat. Zoriontasuna lortuko du gai denak bai gogoeta egiteko, bai aukeratzeko bere bizitzan oro har beharrezko duena gizakitzat autorrealizatzeko.
- Irizpide morala: Bi ekintza-bideren artean, izaera ona eratzeko balio didana aukeratzea.

HEDONISMOA-UTILITARISMOA (tradizio hedonista-utilitarista)

- Arrazionaltasun mota: Kalkulatzailea (ekiteko hainbat aukera alderatzen ditu, ondorioei adi, plazera maximizatzea eta mina minimizatzea lortzeko).
- Azken helburua: Berezkoa eta morala. Zoriontasuna da ahalik eta plazer handiena, eta ahalik eta min txikiena.
- Irizpide morala: Bi ekintza-bideren artean aukeratzea ahalik eta izaki sentilari gehienei, ahalik eta plazer handien emango diena; hots, ahalik eta ongizate handiena.

JUSTIZIAREN ETIKAK

DEONTOLOGISMO MONOLOGIKOA (Kanten tradizioa)
- Arrazionaltasun mota: Praktikoa (ez da emanak dauden helburuentzat baliabideak kalkulatzera mugatzen; helburuak proposatzen ditu).
- Helburu morala: Borondate on bat lortzea, gure buruari jartzen dizkiogun arauen arabera gidatuko dena.
- Irizpide morala: Benetan pertsona egiten gaituzten arauak aukeratzea; hots, gure autonomia adierazten dutenak. Inperatibo kategoriko gisa adieraz daitezkeenak dira, orokorgarriak direlako; izan ere, pertsonak duintasundun gisa jotzen dituztelako (eta ez preziodun gisa) eta baliagarriak liratekeelako gizarte justu batean.
DEONTOLOGISMO DIALOGIKOA (tradizio dialogikoa)
- Arrazionaltasun mota: Praktikakoa eta komunikaziozkoa (praktikoa izateaz gain, kontuan hartzen ditu araua jasango dutenen interesak).
- Helburu morala: Arau batek eragiten dietekin elkarrizketa arrazional bat izateko gai den borondatea lortzea, araua zuzena den edo ez erabakitzeko. Adostasunak lortzea simetriara ahalik eta gehien hurbilduko diren baldintzetan eginiko elkarrizketen bidez.
- Irizpide morala: Gizakiei eragiten dieten arauek interes orokorgarriak asetzea.