Zientziaren Filosofia: Jakintza Zientifikoaren Bilakaera

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,64 KB

Zientziaren eta Teknologiaren Filosofia

Ikerketa zientifiko eta aurrerapen teknikoez gogoeta egiten du, bi jakintza hauen arteko loturak aztertuz (zientziaren metodologia).

Hizkuntzaren Filosofia

Hizkuntzaren zentzuaz, esanahiaz eta erabileraz arduratzen da.

Filosofia Praktikoa

Filosofia hurbilagoa.

Filosofia Moral edo Etikoa

Pertsonen ekintza askeez gogoeta egiten du, justizia eta zoriontasunera zuzenduta dauden neurrian. Gure jokabideak libreak diren edo ez, eta noraino garen libre aztertzen du.

Filosofia Politiko eta Soziala

Gizakiaren gizarte-alderdiaz eta justiziara zuzendutako komunitate politiko batean antolatzeko gaitasunaz arduratzen da.

Zuzenbidearen Filosofia

Estatuaren eta legeen zilegitasunaz galdetzen du (legeak herriarentzat eginda dauden bezala).

Erretorika

Hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren eraginkortasuna ikertzen du, gogatzeko, atsegin emateko eta hunkitzeko.

Ekonomiaren Filosofia

Ondasunen erabileraren euskarri izan behar duten oinarri moralak ikertzen ditu.

Artearen edo Estetikaren Filosofia

Arte sorkuntzaz eta hark edertasunarekin eta ongiarekin duen loturaz gogoeta egiten du.

Jakintza Zientifikoa

Jatorriak

Zientzia Antzinaroan

Zientzia hitza, latinezko scientia substantibotik dator, "jakin" esan nahi duen scire hitzetik eratorria. Grezieraz, episteme deitzen zitzaion, eta grekoen ustez, benetan denaren edo existitzen denaren egiazko ezagutzaz arduratzen zen; ez diruditen kontuez baizik.

Platonen arabera, episteme goi-mailako munduarekin eta mundu adigarriarekin lotutako ezaguerez arduratzen da; bizi dugun mundu sentigarriari dagokion ezagutza, aldiz, iritziaren eremukoa da. Beraz, zientzia benetako errealitate betiereko eta aldaezinaren ezagutza da. Egia aurkitzeko ideiak zituzten, eta aurkitutakoak aldaezinak ziren haientzat. Erdi Aroan, filosofia eta zientzia ez ziren oso argi bereizten.

Zientzia Errenazimentutik Gaur Arte

Zientziaren helburua ez da natura behatzea, ezta hartan den egia behatzea ere; baizik eta natura menperatzea eta gizateriaren alde erabiltzeko natura arautzen duten legeak ezagutzea. Helburu hori lortzeko, funtsezkoa da naturaren ezagutza objektibotik urruntzen gaituzten aurreiritziak ezabatzea.

XVI. eta XVII. mendeko Iraultza Zientifikoak argi bereizi zituen filosofia eta zientzia. Natura aztertzen duten zientzietako batzuk, filosofikoak ez, baizik eta enpirikoak ziren, ikerketa-metodo berriak erabiltzen hasi zirelako. Metodo horiek bi elementu berri zituzten: esperimentazioa, beharrezkoa dena kontrastatu eta zientifikoa izateko; eta matematizazioa, zehaztasuna ematen diona. Metodo horiek hartu aurretik, zientzia-lanez arduratzen zirenek aurrekoen teoriak irakurtzen zituzten, eztabaidatu eta batzuetan argudio berriak gehitzen zituzten, baina ez zituzten esperimentuak egiten.

Une hartatik aurrera, ikertzaileen helburuari erantzuteko diseinatutako esperientziak ere eragin zituzten. Esperientzia berez gertatzen denaz aparte, planifikatu egiten da, emaitza irudikatzen da eta planifikatutakoa frogatzen da, ea gertatzen den jakiteko. Eguneroko behaketa, gure inguruan gertatzen dena, esperientzia bat da, eta zientzian esperimentuen bidez egiten da esperientzia.

Zientzien metodoan garrantzitsuena behaketa da.

  • Bat-bateko esperientzia: Eguneroko behaketa, kalean eta gure inguruan ematen dena.
  • Esperimentua: Zientziari dagokion esperientzia da. Esperimentuen bidez egiten da, laborategietan, eta planifikazio bat dago.

Zientzialariak datu isolatu batzuk hautatzen ditu.