Soziolinguistika: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,01 KB

Soziolinguistika: Oinarrizko Kontzeptuak

Hizkuntzalaritza eta Hizkuntza

  • Soziolinguistika: Hizkuntzak bere testuinguru sozialean aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra da. Hizkuntzaren egoera aztertzen du: zenbat hiztun dituen, zenbat erabiltzen den, etab.
  • Hizkuntza: Komunikatzeko erabiltzen dugun tresna da.
  • Filologoa: Hizkuntzak, bereziki testu zaharrak, aztertzen dituen pertsona da.

Hizkuntza Artifizialak eta Komunitateak

  • Conlang (Constructed Languages): Hizkuntza artifizialak edo eraikitako hizkuntzak dira. Filologoek jostatzeko edo trebatzeko erabiltzen dituzte.
  • Esperantoa: Hizkuntzalariek sortutako hizkuntza bat da, unibertsala izateko helburuarekin sortua. Erraza izan behar luke ikasteko eta erabiltzeko.
  • Hiztun komunitatea: Hizkuntza bateko hiztunek osatzen duten multzoa da.

Hizkuntza Ikaskuntza eta Erabilera

  • Murgiltze linguistikoa: Bigarren hizkuntza bat modu intentsiboan ikasteko metodoa da. Hizkuntza hori hitz egiten duen komunitatean biziz, hizkuntza azkarrago ikastea eta hiztun elebidunak lortzea du helburu.
  • Diaspora: Jatorri berdina duten baina beren jaioterria edo bizitokia utzi eta beste herrialdeetan sakabanatu diren pertsona eta horien ondorengoen multzoa da.
  • Hizkuntza transmisioa: Familian transmititzen den hizkuntza da.
  • Elebiduna: Bi hizkuntza dakizkien pertsona da.
  • Elebakarra: Hizkuntza bakarra dakien pertsona da.
  • Eleanitza: Bi hizkuntza baino gehiago dakizkien pertsona da.

Hizkuntza Tipologia eta Egoera

  • Hizkuntza txikia: Hiztun gutxi dituen hizkuntza da.
  • Hizkuntza handia: Hiztun asko dituen hizkuntza da.
  • Hizkuntza gutxitua: Beste hizkuntza handiago batek bere lekua hartzen dion hizkuntza da.

Hizkuntza Ukipena eta Normalizazioa

  • Diglosia: Ukipen-egoeran dauden bi hizkuntza edo hizkuntza-aldaeraren arteko mendekotasun-egoera da. Hizkuntza edo aldaera horiek funtzio desberdinetarako erabiltzen dira: bata, funtzio formaletarako (administrazioa, hezkuntza, hedabideak), eta bestea, informaletarako (familia, lagunartea).
  • Hizkuntza-normalizazioa: Minorizatuta dagoen hizkuntza bat egoera horretatik atera eta gizarte-esparru eta funtzio guztietara hedatzeko prozesua da.
  • Hizkuntza funtzionala: Eremu eta funtzio formal nahiz informaletan erabiltzen den hizkuntza da.
  • Pidgina: Hizkuntza baten sistema linguistikoaren sinplifikazioa da. Normalean, ama-hizkuntzaren egitura sinplifikatzen du eta kanpotik etorritako beste hizkuntza baten hiztegia txertatzen du.
  • Erabilera eremua: Hizkuntza erabiltzen den esparru eta une guztien multzoa da.