Euskarazko Perpaus Menderakuntza: Oinarriak eta Motak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,86 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek euskarazko menderakuntza azaltzen du: perpaus bat beste baten barruan txertatzen den egitura, eta horretarako erabiltzen diren menderagailuak. Perpaus osagarriak, erlatiboak eta denborazkoak aztertzen ditu, baita joera-atzizkiak eta denbora-atzizkiak ere. Ikasleak perpaus mota bakoitza bereizten eta menderagailu egokia aukeratzen ikasiko du.
Puntos clave
- Menderakuntzan perpaus bat beste baten barruan txertatzen da, eta perpaus mendekoa nagusiaren osagai bihurtzen da.
- Menderagailuak aurrizkiak, atzizkiak edo aditzaren alboan jarritako hitzak dira.
- Perpaus osagarriek 'Zer?' galderari erantzuten diote eta, gehienetan, objektu funtzioa betetzen dute.
- Perpaus erlatiboak izen-sintagma baten mende daude eta izenlagunaren funtzioa betetzen dute.
- Menderagailu erlatiboa -(e)n da, izenaren aurrean.
- Denborazko perpausek perpaus nagusiko ekintza noiz gertatzen den adierazten dute.
- Denborazko menderagailuek aurrekotasuna, aldiberekotasuna, berehalakotasuna, ondokotasuna eta maiztasuna adieraz ditzakete.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Menderakuntza: Definizioa eta Menderagailuak
Menderakuntza: Perpaus bat beste baten barruan txertatzean datza. Perpaus mendekoa esaten zaio, eta perpaus nagusiaren osagai bilakatzen da. Menderakuntzan menderagailuak erabiltzen dira. Menderagailuak aurrizkiak, atzizkiak edo aditzaren alboan jarritako hitzak dira.
Perpaus Osagarriak
Perpaus Osagarriak: ‘Zer?’ galderari erantzuten diote eta objektu funtzioa betetzen dute gehienetan.
Adierazpen-perpaus Osagarriak
Adierazpen-perpaus arruntak dira, baina perpaus nagusi baten mende daude.
- Aditz jokatuekin: -(e)la, -(e)nik
- Aditz jokatugabeekin: -t(z)ea (baiezkoa), -t(z)erik (ezezkoa)
Aginte-perpaus Osagarriak
Aginte-perpaus arruntak dira, baina perpaus nagusi baten mende daude. Aditza baiezkoa zein ezezkoa izan, menderagailu berberak erabiltzen dira.
- Aditz jokatuekin: -(e)la
- Aditz jokatugabeekin: -t(z)eko
Galde-perpaus Osagarriak edo Zehar-galderak
Galde-perpaus osagarriak galde-perpaus arruntak dira, baina perpaus nagusi baten mende daude.
-(e)n galdera mota guztietan erabiltzen da.
Joera-atzizkiak
- -bera: izenei loturik erabiltzen da maizenik (adibidez: bihozbera)
- -koi: izenei loturik (adibidez: etxekoi)
- -kor: aditzei erantsi ohi zaie (adibidez: aldakor)
- -zale: gehienetan izenei lotzen zaie (adibidez: liburuzale)
Perpaus Erlatiboak
Perpaus Erlatiboak: Menderakuntza bidezko perpausak dira. Perpaus erlatiboak izen-sintagma baten mende daude, informazioa ematen edo zabaltzen dutelako. Hortaz, izenlagunaren funtzioa betetzen dute.
Menderagailu Erlatiboa: -(e)n, izenaren aurrean.
- Aditz jokatuekin: -tako/-dako, -(r)iko
Denborazko Perpausak
Denborazko Perpausak: Menderakuntza bidezko perpausak dira. Perpaus nagusiko ekintza noiz gertatzen den adierazten dute, eta perpaus nagusian aditzlagunaren lekua betetzen dute.
Denborazko Menderagailuak
Denborazko menderagailuak aditz jokatugabeei zein jokatuei lotzen zaizkie. Menderagailuok ekintza une batean baino gehiagotan kokatu dezakete.
- Aurrekotasuna:
- Aditz jokatugabea: baino lehen, aurretik, ordukoa
- Aldiberekotasuna:
- Aditz jokatua: -(e)nean, -(e)la(rik), -(e)n bitartean
- Aditz jokatugabea: -t(z)erakoan, -t(z)eaz batera, -t(z)ean
- Berehalakotasuna:
- Jokatua: -(e)neko
- Jokatugabea: bezain laster, eta berehala, eta behingoan, ordukoa
- Ondokotasuna:
- Jokatua: -(e)nez gero, -(e)netik
- Jokatugabea: eta gero, ondoren, ondoan, ostean, -takoan/-dakoan
- Maiztasuna:
- Jokatua: -(e)netan, -(e)n bakoitzean, -(e)n gehienetan, -(e)n guztietan
Denbora-atzizkiak
- -aro: denbora-tarte luze samarrak adierazteko.
- -aldi: denbora-tarte laburtxoagoak.
- -ero: maiztasuna adierazteko eta 'guztietan' formaren parekoa.
- -te: gehienbat eguraldi-gertakariekin erabiltzen da eta bolada adierazten du.
Preguntas frecuentes
Zer dira menderagailuak?
Perpaus bat beste baten mende jartzen duten elementuak dira. Aurrizkiak, atzizkiak edo aditzaren alboan jarritako hitzak izan daitezke.
Zer dira perpaus osagarriak?
'Zer?' galderari erantzuten diote eta, gehienetan, objektu funtzioa betetzen dute. Adierazpen-, aginte- eta galde-perpaus osagarriak daude.
Zein da perpaus erlatiboen funtzioa?
Izen-sintagma baten mende daude eta informazioa ematen edo zabaltzen dute. Izenlaguna bezala jokatzen dute.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.