XVIII. Mendeko Euskal Literatura Hegoaldean: Jesuitak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,54 KB
XVIII. Mendea: Hegoaldeko Idazleak
XVIII. mendea Ilustrazioaren garaia izan zen, giza arrazoimena oinarri zuen mugimendua. Bertan, 1789ko Frantziako Iraultzaren ideiak zabaldu ziren.
XVIII. mendean, euskal liburugintzan Hegoaldeak asko aurreratu zuen. XIX. mendean Iparraldearekin parekatu zen, eta XX. mendean Hegoaldea nagusitu zen berriro. XVIII. mendeko lehen hamarkadetan, ordea, Hegoaldeko euskarazko literatura geldo aritu zen. Kristau ikasbiderako doktrinak eta antzekoak bakarrik kaleratu ziren. Idazle aipagarrienak hauek izan ziren:
- Gipuzkoan: Otxoa, Arin eta Irazusta.
- Bizkaian: Arzadun.
Manuel Larramendi jesuitak egoera suspertu zuen, euskara bultzatzen zuten era askotako lanen bidez. Jesuiten artean arrakasta handiena izan zuen. Izan ere, Kardaberaz eta Mendiburu jesuitak ere idazlerik oparoenak izan ziren, eta liburu gehien argitaratu zituztenak.
1766an Larramendi hil zen, eta hurrengo urtean jesuitak Espainiatik kanporatu zituzten. Horrek liburuen argitaratzean eragin handia izan zuen.
Jesuiten kanporatzeak eta Espainiako Borboiek erresumako hizkuntza ez-ofizialetan idatzitako liburuak argitaratzeko jarritako eragozpenek beherakada literarioa eragin zuten. Testuinguru honetan, Gipuzkoan zentratuko gara, ilustratuen gune ofiziala izan baitzen.
Agustin Kardaberaz (1703-1770)
Hernanin jaio zen eta jesuiten ikasketak egin ondoren, Bilbon, Oñatin eta Loiolan bizi izan zen.
Bizkaian zehar sermoilari izan zen, eta bertako euskara ezagutu zuen. Misiolari gisa ibili zen Bizkaian eta Gipuzkoan zehar. Ondoren, Loiolara bizitzera joan zen, eta bertan idatzi zituen bere lan nagusiak. 1767an, ordea, Espainiako Karlos III.ak jesuitak Espainiatik kanporatu zituen, eta Kardaberazek Italiara jo behar izan zuen. Azkenik, Bolognian hil zen.
Kardaberazek idatzi zituen lan gehienek misiolaritzarekin zuten zerikusia, eta gai nagusiak santuen bizitzak eta elizako kontuak ziren. Dozenatik gora liburu erlijioso utzi zizkigun, gipuzkeraz nahiz bizkaieraz. Hala ere, arlo horretatik kanpo, lan berezi bat kaleratu zuen: Euskararen berri onak (1761).
Liburu horretan, Euskal Herrian zehar ibili zenean ikusitako jaiak eta ohiturak goraipatzen ditu. Euskararen apologia bat da, hizkuntzaren eta herriaren ohiturak biltzen dituena; beraz, lan didaktikoa da. Liburua apaizei eta eskoletako maisuei zuzenduta dago, euskaraz ondo moldatzeko arauak ikasi behar dituztela adieraziz. Lanean, Larramendiren obren bultzada eta eragina argi nabaritzen dira.