XX. Mendeko Euskal Literatura: Prosagintza eta Pizkundea

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,29 KB

1936an, lehen Autonomia Estatutua onartu eta Eusko Jaurlaritza sortu zen.

XX. mendeko kultura-mugimenduak

Europan, bigarren hamarkadan, abangoardiak sortu ziren (besteak beste: ultraismoa, dadaismoa, espresionismoa eta surrealismoa).

Euskal Herriko kultur ekimenak

XX. mendeko lehen hiru hamarkadetan, euskara erabiltzearen aurkako legeak garatu ziren. Aldi berean, erdaldun asko etorri ziren industrietan lan egitera eta Primo de Riveraren diktadura ezarri zen. Hala ere, mugarri garrantzitsuak egon ziren:

  • 1914: Lehen ikastola Donostian eta lehen eskola-liburuak sortu ziren.
  • 1918: Euskaltzaindia sortu zen, Resurreccion Maria Azkue buru zela.

XX. mende hasierako prosagintza

Literaturaren pizkundea gertatu zen, bi genero nagusitan banatuta: ipuina eta eleberria.

Ipuingintza

Ipuina eleberria baino kontzentratuagoa den kontakizun fantastikoa da. Elkarrizketak, deskribapenak eta narrazioak (zati handiena) ditu, pertsonaia gutxirekin. Bi mota bereizten dira: herri-ipuina eta ipuin literarioa.

  • Pablo Zamarripa: Bizkaitarra, Zaparradak eta... eta Kili-kili eta Firi-firi lanen egilea.
  • Jean Barbier: Behe-nafartarra, Supazter txokoan eta Euskal Herriko kondairak idatzi zituen.
  • Gregorio Mujika: Gipuzkoarra, Pernando Amezketarra lanagatik ezaguna.
  • Evaristo Bustintza "Kirikiño": Bizkaitarra, Abarrak, Bigarrengo Abarrak eta Abarrak... eta abar idatzi zituen.
  • Pedro Migel Urruzuno: Gipuzkoarra, Urruzunotar P.M.ren Ipuiak bildumaren egilea.

Eleberrigintza

  • Joan Perez Lazarraga: Arabatarra, Dianea (XVI. mendean idatzitako artzain-eleberria).
  • Jean Daskonagerre: Behe-nafartarra, Atheka gaitzeko ohiartzunak.
  • Joan Antonio Mogel: Bizkaitarra, Peru Abarka (1881ean argitaratua, batzuentzat lehen eleberria).
  • Jean Duvoisin: Lapurtarra, Baigorriko zazpi lihiak.
  • Jean Batitta Elizanburu: Lapurtarra, Piarres Adame.
  • Txomin Agirre: Bizkaitarra, Auñamendiko lorea (1898, gehienentzat lehen eleberri osoa), Kresala eta Garoa.
  • R.M. Azkue: Bizkaitarra, Behin da betiko.

XX. mendeko eleberrigileak

Jose Manuel Etxeita: Bizkaitarra, Josecho (1909) eta Jaioterri maitia (1910) idatzi zituen. Bere lanetan humorea, abertzaletasuna eta iragan-mina nabarmentzen dira.

Beste idazle aipagarri batzuk

  • Jose Manuel Lertxundi: Polli ta Pello.
  • Pierre Lhande: Yolanda.
  • Jean Barbier: Piarres.
  • Jean Etxepare: Berebilez.
  • Agustin Anabitarte "Anabi": Donostiarra, Usauri eta Donostia.
  • Tomas Agirre: Uztaro.