1876ko Konstituzioa: testu iruzkina eta analisia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,24 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak 1876ko Konstituzioaren artikulu nagusiak aztertzen ditu: erlijioa, eskubideak, subiranotasuna, Gorteak, botere betearazlea eta zentralismoa. Erregimen liberal oligarkikoaren ezaugarriak eta konstituzioaren garrantzia azaltzen ditu, Berrezarkuntzaren garaian eta Alfonso XII.aren erregealdian.
Puntos clave
- 1876ko Konstituzioa Gorteek egin eta erregeak berretsi zuten, Alfonso XII.aren erregealdian.
- 11. artikuluak estatu konfesional eta katolikoa aldarrikatzen du.
- 18. artikuluak subiranotasun konpartitua ezartzen du: legeak egiteko ahalmena Gorteek eta Erregeak dute.
- 19. eta 20. artikuluek bi ganberako Gorteak ezartzen dituzte: Senatua eta Diputatuen Kongresua.
- 50. artikuluak botere betearazlea erregearen esku uzten du.
- 75. artikuluak zentralismoa ezartzen du, eta horren ondorioz Euskal Foruak indargabetu ziren.
- Konstituzioa moderatua eta doktrinarioa zen, eta 1931ra arte indarrean egon zen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
1876ko Konstituzioa: Testu Iruzkina
1. Sailkapena
Testuak 1876ko Konstituzioaren zenbait artikulu aztertzen ditu. Iturri historikoa da, eta edukiari dagokionez, juridikoa eta politikoa. Gorteek egindako eta erregeak berretsitako konstituzioa da. Nazioari zuzendua dago, beraz, testu publikoa da. Garaia dela eta, Berrezarkuntzan egina da, Alfonso XII.aren erregealdian.
2. Analisia
Aztertutako artikuluen arabera, honako hauek dira ideia nagusiak:
11. artikulua: Erlijioa
11. artikuluan erlijio auzia argitzen da. Estatu konfesional eta katolikoa aldarrikatzen da. “Erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra da estatukoa” (6. lerroa). Bi konstituzio ezberdinen (1845eko konfesionala eta 1869ko erlijio askatasuna) printzipioak jasotzen ditu.
13. artikulua: Eskubideak
13. artikuluak, 1869ko Konstituzioak bezala, iritzi-, inprenta- eta elkartze-eskubideak onartzen ditu. Oso eskubide zabalak dira.
18. artikulua: Subiranotasuna
18. artikuluak subiranotasun konpartitua aldarrikatzen du: “Legeak egiteko ahalmena Gorteek eta Erregeak dute” (18. lerroa), 1845eko Konstituzioan bezala, liberalismo doktrinarioari jarraituz.
19. artikulua: Gorteak
19. artikuluak bi ganberako Gorteak onartzen ditu: “bi gorputz” (19. lerroa) “Senatuak eta Diputatuen Kongresuak” (20. lerroa).
20. eta 28. artikuluak: Ganberak
20. artikuluak Senatuaren osaera zehazten du. Horren ondorioz, talde sozial eta ekonomiko boteretsu eta kontserbadoreenek kontrolatzen dute. 28. artikuluak Kongresua aipatzen du. Diputatuak herritarrek aukeratuko dituzte, baina sufragio mota ez da zehazten; legea (lege elektorala) besterik gabe aipatzen da. “Legeak finkatzen duen metodoaren bidez” (24. lerroa).
50. artikulua: Botere Betearazlea
50. artikuluak botere betearazlea erregearen esku uzten du: “Erregeak du legeak betearazteko ahalmena” (26. lerroa). Erregearen botereak oso handiak ziren.
75. artikulua: Zentralismoa
75. artikuluak Estatuaren zentralismoa dakar: “kode berberek aginduko dute” (27. lerroa). Arau honi jarraituz, uztailean Euskal Foruak indargabetu ziren.
3. Testuaren Garrantzia
Konstituzioa moderatua, doktrinarioa, 1845ekoan oinarritua, baina modernoagoa zen. Oligarkia kontserbadorearen interesak defendatzen zituen, eta alderdi txandaketan oinarritzen zen.
Bere malgutasuna kontuan izanda, erreformak egiteko aukera ematen zuen, eta horrek justifikatzen du bere iraupena (1931ra arte indarrean). Berrezarkuntza Sistema konstituzio honekiko errespetuan oinarritzen zen, konstituzioak errazten baitzuen bi alderdiek euren printzipioen arabera gobernatu ahal izatea.
Baina sistemaren iraupena benetan bermatuko zuena kazikismoa eta hauteskundeen faltsifikazioa izan zen.
Horrek guztiak erregimen liberal oligarkikoa ziurtatu zuen.
Konstituzio hau lehen pausoa izan zen euskal foruak indargabetzeko. Uztailaren Legea konstituzio honetatik abiatutako legea izan baitzen.
Cánovasek, Konstituzioaz baliatuz, oreka politikoa lortu zuen Espainiarentzat.
Preguntas frecuentes
Zer ezartzen du 1876ko Konstituzioaren 11. artikuluak?
Estatu konfesional eta katolikoa aldarrikatzen du. Erlijio Katolikoa, Apostolikoa eta Erromatarra da estatukoa.
Zergatik indargabetu ziren Euskal Foruak?
75. artikuluak Estatuaren zentralismoa ezarri zuen, eta arau horri jarraituz, uztailean Euskal Foruak indargabetu ziren.
Noiz amaitu zen 1876ko Konstituzioaren indarraldia?
Testuaren arabera, konstituzioa 1931ra arte egon zen indarrean, erreformak egiteko aukera emateagatik.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.