Espainiako Krisia eta Sistema Liberalaren Kolapsoa (1902-1923)
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,8 KB
Erregenerazionismo Liberala: José Canalejas (1910-1912)
José Canalejas (buruzagia) sistema bideratzeko ahalegin garrantzitsuenari ekin zion, demokratikoagoa eta oinarri sozial zabalagoa izan zezan. Sistema parlamentarioa hobetzen, estatua sekularizatzen eta gizarte gaietan inplikatzen ahalegindu zen. Herrialdea modernizatzeak aldaketak ekarri zituen:
Eliza eta Estatua Banatzea
- Erlijio askatasuna.
- Erlijio monopolioa amaitzea hezkuntzan (irakaskuntza laikoa ezartzea).
- Egoitza Santuarekin negoziatzen saiatu zen.
Gobernuak Giltzarrapoaren Legea onartu zuen, Espainian erlijio-ordena berrien ezarpena mugatzeko.
Erreforma Sozialen Politika
Klase xeheen bizi- eta lan-baldintzak hobetu ziren babes sozialeko neurriekin:
- Lanaldia murriztea.
- Laneko Istripuen Legea.
- Emakumeen gaueko lana debekatzea.
- Greba egiteko eskubidea arautzea eta kontratu kolektiboak.
Beste Erreforma Batzuk
Kontsumoen zerga gorrotatuaren ordez, hiri-errenten gaineko zerga progresibo bat jarri zuen, Errekrutatze Legearekin batera. Ligaren katalanismoaren eskaera deszentralizatzaileei erantzunez, Gorteek Mankomunitateen Legea onar zezaten lortu zuen. Marokon (1912an), itun berri bat negoziatu zuen Frantziarekin, Marokoko Protektoratu Franko-Espainiarraren oinarria izan zena.
Lehen Mundu Gerra eta Haren Ondorioak (1914-1918)
1914-1918 urteen artean Lehen Mundu Gerra izan zen. Espainiak, bere egoerari esker, ez zuen parte hartu, baina lehengaiak esportatu ziren. Gerra Handia piztu zenean, Eduardo Datoren gobernuak neutraltasuna deklaratu zuen, eta alderdi guztiak jarri ziren erabaki horren alde.
Ofizialki neutralak izan arren, indar politikoak bi bandotan banatu ziren: Aliatuen aldekoak eta Alemanen aldekoak. Neutraltasunari esker, ekonomiak sekulako hazkundea izan zuen. Alabaina, mozkinak burgesek bakarrik eraman zituzten, eta langile klasearen bizi-mailak beherakada izugarria izan zuen.
1917ko Krisia
Hiru krisi mota gertatu ziren aldi berean:
Krisi Militarra: Defentsa Juntak
Erreforma militarrek haserrea piztu zuten. Armada modernizatzeko asmoz, ofizialen kopurua handitu egin zen, eta haien soldatak handiagoak ziren. Ofizialen kopurua jaisteko, asko aurrejubilatu egin zituzten.
Krisi Politikoa: Parlamentarien Batzarra
Oposizioko hainbat taldek, erregimenaren porrota ikusita, iraultza demokratiko bat egiteko aukera ikusi zuten. Konstituzioa norabide deszentralizatzaile batera eramateko eta Kataluniaren autonomia aitortzeko ahalegina egin zen, baina ez zen lortu.
Krisi Soziala: Abuztuko Greba Orokorra
1917ko abuztuan greba orokor bat hasi zen. Gune industrializatuetan bakarrik izan zuen eragina, eta errepresio handia jasan zuen. Armadak 17 lagun hil eta 2.000 atxilotu zituen. Biziarteko kartzela zigorra ezarri zitzaien buruzagiei, baina ez zuten bete, hurrengo urtean diputatu atera zirelako.
Sistema Liberalaren Kolapsoa (1917-1923)
Espainiako 1917ko krisiaren ondoren, alderdi dinastikoak guztiz desegin ziren. 1917tik 1923ra 11 gobernu ezberdin egon ziren.
Ezegonkortasun Politikoa eta Aldaketak
Gobernu eta oposizioaren artean, Kontzentrazio-gobernuen etapa hasi zen. Hurrengo urteetan gobernu ahulak eta aparteko neurriak hartu ziren.
- Alderdi dinastikoak ez zeuden boladarik onenean.
- Alderdi Sozialista indartzen hasi zen (1919-1920), errepublikanoekin bat egiteari esker.
- 1921ean Espainiako Alderdi Komunista (PCE) sortu zen.
- Errepublikanoak nabarmen ahuldu ziren barne zatiketaren ondorioz.
- Katalunian Estatutu proiektu bat jarri zen martxan. Gazte erradikalek Ekintza Katalana sortu zuten 1922an.
- Euskal Nazionalismoak ordezkaritza handia eskuratu zuen Parlamentuan.
Annualgo Hondamendia eta Sistema Parlamentarioaren Amaiera
Krisi larriena 1921eko udan gertatu zen. Marokoarrek Rifen ofentsiba bota zuten, eta haiekin geratu ziren. Marokoarrek Espainiar tropak garaitu zituzten Annualen.
Gertaera honen ondorioz, erantzukizunak eskatu zitzaizkion Picasso jenerala buru zuen batzorde bati. Picassoren espedientea Gorteetaraino heldu zen. García Prietoren kontzentrazio-gobernu liberala erregimen konstituzionala salbatzen saiatu zen, eta Ardura Batzorde bat eratu zuen.
Egoera horren aurrean, Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea jo eta diktadura ezarri zuen (1923).