XIX. Mendeko Espainia eta Euskal Herria: Gatazkak eta Eraldaketak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,78 KB
Independentzia Gerra (1808-1814)
Karlos IV.a 1788an iritsi zen tronura, eta 1789an Frantziako Iraultza gertatu zen. Iraultzaileen aurka borrokatu ondoren galdu egin zuten, eta horren ondorioz San Ildefonsoko Ituna sinatu zen, Frantzia eta Espainia aliatu bihurtuz.
1805ean, Trafalgarreko guduan, Frantzia eta Espainia Britainia Handiaren aurka borrokatu ziren. Borrokaldi horretan, Espainiak bere itsas armada galdu zuen.
1807an, Fontainebleauko Itunaren bidez, Espainiak Frantziari baimena eman zion Espainiatik pasatzeko Portugal okupatzeko. Horren ondorioz, frantziarrek Espainia okupatu zuten. Une horretan, Aranjuezko Matxinada hasi zen: Godoyk dimititu zuen, eta Karlos IV.ak abdikatu ondoren, Fernando VII.a bihurtu zen errege berri.
Napoleonek Espainiako errege familia Baionara eraman zuen, eta bere anaia, Josef I.a, Espainiako tronuan jarri zuen. Herria 1808ko maiatzaren 2an altxatu zen, eta horren ondorioz Independentzia Gerra hasi zen.
Independentzia Gerra Euskal Herrian
Euskal lurraldeek kokapen estrategikoa zuten Napoleonentzat Portugal okupatzeko, eta horregatik Euskal Herriko hiriak okupatu zituen. Euskaldun asko ez ziren ilustratuak, eta gerrillaren alde zeuden.
Frantsesak Euskal Herriko hegoaldetik botatzeko bi bataila garrantzitsu gertatu ziren Gasteizen eta Donostian, Wellingtongo dukearen eta britainiarren laguntzarekin. Hala ere, britainiarrek, frantsesak Donostiatik bota zituztenean, hiria erre zuten.
San Martzial Hondarribiko eta Irungo jai nagusiak dira, frantsesak hiri horietatik bota zituztela ospatzeko.
Cádizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa
Okupazioan, Espainiako eremu matxinatuetan botere-hutsunea zegoen, errege-familia ez zegoelako. Horren ondorioz, Junta Zentral Gorena eratu zuten, eta horrek 1810ean Gorte Konstituziogileak deitzera eraman zuen.
Hiru talde nagusi
- Liberalak
- Absolutistak
- Amerikarrak
1812ko Cádizko Konstituzioa Espainiako lehen konstituzioa izan zen. Gaur egungo Espainiaren oinarriak ezarri zituen, eta liberalismo politikoaren printzipioetan oinarrituta zegoen:
- Subiranotasun nazionala
- Monarkia konstituzionala
- Botere banaketa: Legegilea eta Betearazlea
- Erlijio katolikoa
- Eskubide berriak
Foru-Erregimena Euskal Herrian (1812-1876)
XIX. mendean, euskal foruak ez ziren gustukoak ez monarkiarentzat, ezta liberalentzat ere.
Cádizko Gorteen Konstituzioa zentralista zen, eta ez zituen euskal foruak onartzen.
Liberalek (1820-1823) euskal foruak indargabetu zituzten. Aduanak kostaldera bidali zituzten, foru erakundeak kendu zituzten, salbuespen fiskalak eta militarrak ezabatu zituzten, besteak beste.
1823an, Fernando VII.ak euskal foruak berrezarri zituen.
1841ean, Esparterok foruak abolitu zituen.
1844an, liberal moderatuek berrezarri zituzten.
1876an, azkenik, karlistek gerra galdu zutenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foruak indargabetu zituen lege bat onartu zen.
Fernando VII.aren Erreinaldia (1814-1833)
Seiurteko Absolutista (1814-1820)
Persiarren Manifestuak 1812ko Konstituzioa abolitu zuen.
Absolutismoa berriro ezarri zen, eta liberalak espetxeratu zituzten.
Hirurteko Liberala (1820-1823)
1820an, Riego koronelak pronuntziamendu liberala egin zuen.
San Luisen Ehun Mila Semeek Fernando VII.a berriro monarka absolutista gisa ezarri zuten.
Absolutismoaren Amaiera (1823-1833)
Amerikako kolonia gehienak galdu ziren.
Arazo dinastikoa: Santzio Pragmatikoaren ondorioz, Isabel erregina berria (liberala) Karlos Borboiaren aurka jarri zen, eta horrek Karlistaldiak sortu zituen. Foruen aldeko gatazkak izan ziren.
Karlistaldiak Euskal Herrian
Liberalak (Isabeldarren bandoan) vs. Foruzaleak eta absolutistak (Karlisten bandoan).
Euskaldun gehienak karlistak izango ziren, haien helburua foruak mantentzea baitzen. Euskal liberalak ere foruen alde egongo ziren, baina Espainiako liberalek ez.
Euskal Herriko hiri liberalak vs. Euskal Herriko herri karlistak.
Lehen Karlistaldia (1833-1840)
Zumalakarregik Euskal Herri osoa kontrolatu zuen, hiriak izan ezik. Bilbo setiatu zuen, baina setioan hil egin zen. Karlistek gerra galdu zuten, eta Bergarako Besarkada gertatu zen Espartero eta Marotoren artean. Foruak mantentzeko konpromisoa hartu zuten, baina ez zuten bete.
Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)
Karlistek hasieran Euskal Herri osoa kontrolatu zuten, hiriak izan ezik, baina azkenean gerra galdu zuten, eta 1876an liberalek foruak abolitu zituzten.
Euskal Herriko Iparraldea karlisten base logistikoa izan zen.