1931ko Espainiako Konstituzioa eta Bigarren Errepublikako Erreformak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,32 KB
Bi Urteko Erreformista (1931-1933)
Lehendakaria: Alcala Zamora. Gobernuburua: Azaña. Egitekoak: Konstituzioa eta erreformak.
1931ko Konstituzioa
1931ko uztailean hasi zen egiten eta abenduaren 9an onartu zen. Garaiko konstituzioen eredua izan zen, gai sozialetan aurrerakoia zelako.
Ezaugarriak:
- Emakumeen boto eskubidea: Clara Campoamorrek, Alderdi Erradikaleko abokatuak, sutsu defendatu zuen. Bestalde, Victoria Kent emakumeen botoaren aurka agertu zen, errepublika galduko zela uste zuelako. Argudio indartsuenak hauek ziren: emakumea ekonomikoki gizonaren menpe zegoela eta analfabetismo tasa altua zegoela. Azkenean, 161 boto alde eta 121 aurka lortu zituen. 1933an emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten. Alderdi eskuindarrak (CEDA) irabazi zuen, eta emakumeei egotzi zieten errua.
- Konstituzioan Espainia estatu laikoa zela adierazi zen.
- Elizaren aurkako hainbat neurri hartu ziren.
- Errepublikaren bandera gorria, horia eta morea zen, "la colorada".
- Gaztelera hizkuntza ofiziala zen.
- Adin nagusitasuna 23 urtetan ezarri zen.
- Estatutuak onartzeko prozesua: 1) Proiektu bat egin, udaletxeetan onartua; 2) Bozketarekin herriak onartu; 3) Gorteetara aurkeztu eta bertan onartu.
- Ganbara bakarra egongo zela zehaztu zen. Botere legegilea: presidentea.
Konstituzioaren Ondorioak
Tribunal de Garantías Sociales sortu zen, legeen antikonstituzionaltasuna aztertu eta legeak onartu edo ez erabakitzeko. Konstituzioak desadostasunak sortu zituen: eskuindarrak, tradizionalistak eta karlistak ez zeuden ados, eta langileek burgesiaren errepublika zela esaten zuten.
Azañaren Erreformak
- Nekazaritza erreforma: Landatzen ez ziren lurrak landatu, nekazari txikiei laguntzeko eta lur-jabe handiei boterea murrizteko. Latifundioak, anarkistak eta lur-jabe eskuindarrek oztopoak jarri zituzten, baina erreforma aurrera atera zen hainbat neurrirekin.
- Erreforma militarra: Errepublikari fideltasuna zin egin behar zioten militarrek. Zin egin nahi ez zutenek erretiroa hartzeko aukera izan zuten, eta erdiek utzi egin zuten armada. 1932an, Guardia de Asalto sortu zen, Guardia Zibilari indarra kentzeko helburuarekin. Honek militarrak haserretu zituen, eta Sanjurjo jeneralarekin estatu-kolpea ematen saiatu ziren. Saiakerak huts egin zuen eta Sanjurjo espetxeratu egin zuten.
- Hezkuntza erreformak: Kultura bultzatzeko, aurrekontua handitu zen, maisu-maistra gehiago kontratatu ziren, lehen hezkuntza mistoa ezarri zen, bigarren hezkuntza hobetu zen eta ikerketa unibertsitarioak bultzatu ziren.
- Estatu laikoa zenez, Elizak ez zuen diru-laguntzarik jaso, ezin izan zuen klaserik eman, kanposantuak sekularizatu ziren, prozesioak egiteko baimena eskatu behar zen, eta ezkontza zibilak eta dibortzioak onartu ziren.
- Estatutuak: Katalunian, 1932an lortu zen. Maciák Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen, baina ondoren Espainiako Errepublikan sartzea onartu zuen, estatutua ematearen truke. Nuriá izeneko estatutua Madrildik murriztu ostean onartu zen. 1934an, eskuindarrek abolitu egin zuten. Galizian, 1936an, estatutuaren proiektua martxan jarri zen, baina gerrak prozesua eten zuen.