Amerikako eta Frantziako Iraultzak: Kausak, Ondorioak eta Legatua

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,09 KB

Amerikako Iraultza

Amerikako Iraultza Ingalaterra Berriko kolonoen eta Britainia Handiaren arteko gatazka izan zen, kolonoek independentzia lortzean amaitu zena. Britainia Handikoek manufakturak saltzen zizkieten kolonoei, eta kolonoek lehengaiak saltzen zizkieten, baina metropoliek kolonoei industria sortzen oztopatzen zieten.

Amerikako Iraultzaren Kausak

  • Kolonoek ez zituzten zergak ordaintzen.
  • Ez zuten ordezkaririk parlamentuan.
  • Britainia Handiak zergak kobratu nahi zituen.

Amerikako Iraultzaren Legatua

3 botereak banatuta zeuden:

  • Botere betearazlea: Presidentea.
  • Botere legegilea: Kongresua.
  • Botere judiziala: Auzitegi Gorena.

Frantziako Iraultza

Frantziako Egoera, Iraultza Aurretik

  • Estamentuzko gizartea zegoen.
  • Krisi ekonomikoa zegoen, uzta txarra zegoelako eta prezioak igotzen zirelako.
  • Ogasunak defizita zuen, hau da, estatuak jasotzen zuena baino gehiago gastatzen zuen urtero.
  • Pribilegiatuak, nahiz ez pribilegiatuek, ez zuten erregearen figura errespetatzen.

Estatu Orokorren Bilera

  • Krisi ekonomikoa zegoen.
  • Konponbidea: Zergak pribilegiatuek ordaintzea.
  • Pribilegiatuek ez zuten ordaindu nahi.
  • Estatu Orokorrak (bilera batzuk dira) konbokatzen zituzten.
  • Herri xeheko ordezkariek konstituzio bat sortu zuten.

1791ko Konstituzioa

  • Politika-erregimena: Monarkia parlamentarioa.
  • Botereen banaketa: Erregeak beto-eskubidea zuen.
  • Sufragio zentsitarioaren bidez hautatuko zen asanblea (diru-kantitate batetik gora zutenek ematen zuten botoa).
  • Administrazioaren deszentralizazioa: Frantzia departamentutan banatu zen.

Izualdia

Izualdia martxan jartzen den politika bat da, etsaiak izutzeko. Susmagarriak zirenak hil egiten zituzten.

Absolutismoaren Itzulera

Berrikuntzaren garaian, absolutismoa berriz ezarri zen. Batzuetan, monarkek gutun aitortuak aldarrikatu zituzten.

Gutun aitortuak: Erregeari eskubide batzuk ematea.

Nazioarteko Aliantzak Iraultzaren Kontra

  • Aliantza Santua:Tronuaren eta Aldarearen arteko aliantza defendatzen zuten.
  • Aliantza Laukoitza:Vienako Biltzarrean sorturiko ordena defendatzeko helburua zuen.

Liberalismoa eta Nazionalismoa

Liberalismoa: Absolutismoari uko egin zion; Frantziako Iraultzak aitorturiko eskubideak eta askatasunak berreskuratu nahi zituzten.

Nazionalismoa: Ideologia bat zen, non gizatalde bat zegoen, amankomunean hizkuntza, kultura, erlijioa... zituena.

Amerikako Gizartea Iraultzan

  • Krioiloak: Espainiarren ondorengo zuzenak, baina ideologikoki Amerikan jaioak.
  • Indioak: Amerikako berezko biztanleak.
  • Beltzak: Afrikatik ekarritako esklaboak eta ondorengoak.
  • Mestizoak: Bi arraza ezberdinen ondorengoak.