Lehen Mundu Gerra (1914-1918): Kausak eta Bandoak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,51 KB
LEHEN MUNDU GERRA (1914-1918)
Europan gertatu zen 1914 eta 1918 artean, eta Gerra Handia ere deritzo.
Kausak
Kolonien arteko desadostasunak: Alemaniak bi krisialdi sortu zituen. Bata Marokon 1905ean, Alemaniak frantsesen koloniei independentziaren aldeko hitzaldia eman zienean. Eta geroago, 1911n, gerraontzi bat igorri zuten inguru hartara. Horrek Frantzia eta Britainia Handiaren arteko aliantza sendotu zuen.
Balkanetako nazionalismoa: Nazionalisten lurralde-aldarrikapenek tirabirak sortu zituzten Balkanetako penintsulan. 1912-1913 urteetan Balkanetan gerra bat egon zen, Errusiaren eta Austria-Hungariako Inperioaren artean.
Lehia ekonomikoak: XX. mendean, Alemania lehiakide beldurgarri bilakatu zen industria-hazkunde bizkorrari esker.
Lurraldetasunaren inguruko lehiak:
- Frantzia eta Alemania, Alsazia eta Lorrenako lurraldeengatik lehian.
- Austria-Hungaria eta Errusia, Poloniaren kontrola lortzeko borrokan.
- Grezia eta Turkia, Egeo itsasoko uharteak eskuratzeko.
Gatazka horiek Europako potentzien arteko tentsioa areagotu zuten eta armamentu-lehia sustatu zen. Armadak handitu zituzten eta industria-sektore guztiak gerraren zerbitzura jarri zituzten. XX. mendearen hasieran, Bake Armamentuari hasiera eman zioten, eta gerrarako aliantzak sortu ziren.
Gerraren hasiera
1914ko ekainaren 28an, Sarajevoko atentatuan, Frantzisko Fernando artxidukea, Austria-Hungariako Inperioaren oinordekoa, hil zuen gazte serbiar batek. Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari. Orduan, aliantza-sistemak osatu eta Errusia, Alemania, Frantzia eta Britainia Handia ere gerran sartu ziren.
Gerran jardun zuten herrialdeak
Bi bando sortu ziren:
- Aliantza Hirukoitza (Potentzia Zentralak): Alemania, Austria-Hungaria eta Italiak osatuta. Bismarckek bultzatu zuen Alemania munduko politikan lehen postuan jartzeko.
- Entente Hirukoitza (Aliatuak): Frantzia, Erresuma Batua eta Errusiak osatuta. Frantziak bultzatu zuen Alemaniaren ekonomiari eta itsas armadei aurre egiteko.
Geroago gerran sartu ziren estatuak:
- Aliantza Hirukoitzarekin: Otomandar Inperioa eta Bulgaria.
- Entente Hirukoitzarekin: Japonia, Italia (1915ean), Portugal, Errumania, Estatu Batuak eta Grezia.
Neutralak:
Espainia, Suitza, Herbehereak, Norvegia eta Suedia.