II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,71 KB

ERREPUBLIKA. 1. Erreformen biurtekoa (1931-1936)

1931ko apirilaren 14an Eibarren Errepublika aldarrikatu zen. Etapa berri bat hasi zen, krisi ekonomikoak, autonomiaren aldeko borrokak eta euskal nazionalismoaren aurrerakadak markatuko dutena. Hiri handienetan errepublika ezkertiarra eta sozialismoa nagusitu ziren. Euskal hiru hiriburuetan errepublika ezkertiarren alkateak ezarri ziren, sozialistek lagunduta. Karlistek nekazal inguruetan beren indarra mantendu zuten, baina nazionalismoaren gorakadaren aurrean, beren eragina murriztuz joan zen. 1931ko ekainean Gorteetarako hauteskundeetan eskuindarren koalizioak irabazi zuen Euskal Herrian. Beste ekintza batzuen artean, Euskal Herriko autonomia estatutua gainditzeko ahalegina nabaria izango da bi urte hauetan.

Autonomia Estatutuaren prozesua

Euskal estatutuaren onarpena 1917an hasitako prozesu luze baten emaitza izan zen. Urte horretan, EAJk euskal autonomia zabalagoa lortzeko kanpaina hasi zuen. II. Errepublika aldarrikatu zenean, berehala jarri ziren abian berriro ere estatutuaren aldeko ekimenak. Eusko Ikaskuntzari proiektu bat lantzeko eskatu zioten eta 1931n aurkeztu zen. 1931ko ekainean Lizarran bildu ziren Euskadiko eta Nafarroako udalak eta gehiengo zabalaz onartu zuten Lizarrako estatutua. Honetan ezartzen zen Eusko Jaurlaritzak Vatikanoarekin harreman diplomatikoak izateko aukera eta horrek eztabaida bizia sortu zuen alderdi errepublikanoekin. Horregatik, Espainiako Gorteen aurrean proiektua aurkeztean ezezkoa jaso zuen eta beste batzorde bat eratu beharko zen beste proiektu bat egiteko. Nafarroako sektore karlistek eta tradizionalistek baztertu egin zuten bigarren proiektu hori. Azkenean, giro nahasi batean, Nafarroako eta Euskadiko udalen bilera batean Nafarroako udalek ezezkoa eman zioten proiektuari.

2. Eskuindarren biurtekoa (1933-1935)

1933ko azaroan hauteskunde orokorretan eskuindarrek irabaztean, aldaketa politikoa gertatu zen Euskal Herrian. Autonomia prozesua tradizionalistek ez onartzean, EAJ zentrora hurbildu zen eta Euskal Herriko lehen indar politiko bihurtu zen. Eskuindarrek autonomia prozesu hau ukatzean ezegonkortasun soziala eta politikoa nagusitu ziren Euskal Herrian. Istilua sortu zen Madrilgo gobernuak alkoholaren gaineko zerga fiskala kentzen saiatzean. Zerga horren bidez euskal Diputazioek haien diru-sarreren laurden bat lortzen zuten. Gatazka ondorioz, 1934ko irailean zenbait euskal udaletxe desagertu ziren eta udal-gestioa aurrera eramateko komisioak izendatu ziren. 1934ko urrian, lehenengo egunetan, sozialistek mugimendu iraultzailea sortu zuten boterea hartzeko helburuarekin. Euskal Herrian iraultzaren gunerik garrantzitsuenak Eibar eta Arrasate izan ziren, bietan armadak ordena ezarriko du.

3. Fronte Popularra

Giro politikoaren gainbeherak eta Fronte Popularraren ezkertiarren indarrak batzeak 1936ko otsaileko hauteskunde berriei ireki zieten. Otsailetik uztailera, 1934ko urrian iraultzan parte hartzeagatik espetxean zeudenen amnistia gertatu zen, euskal udalak berrezarri ziren, ezkertiarren biurtekoaren zenbait erreforma berriro martxan jarri ziren eta autonomia prozesua berrindartu zen. 1936ko uztailaren 18an armadaren zati baten altxamenduak erreformen prozesua bertan behera utzi zuen eta gerra zibil bihurtu zen.

GERRA ZIBILA. Gerraren bilakaera

Hasieratik, iparraldeko armadako buru jeneralaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanak tirabiratsuak izan ziren eta Eusko Jaurlaritzak armada nolabait autonomoa antolatzeko erabakia hartu zuen. Armada horrek Otxandioko inguruetan eta Gorbeia mendian ezarri zituen defentsa posizioak. 1936ko arazotik abendura eraso egin zuten, helburua frankisten defentsak apurtzea eta Gasteizeraino iristea izan zen. 1937ko martxoan iparraldeko operazioen buruak erasoari ekin zion Otxandion eta Elorrion. Apirilaren 23an bi herri horiek Nafarroako erreketeen mende geratu ziren. Apirilaren 26an, gerrako ekintzarik lazgarrienetako bat gertatu zen: Gernikako bonbardaketa, nazioarteko oihartzun handia izan zuena. Data horietan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Armada Erregularra eratu zuen eta Agirre lehendakaria izan zen tropen komandante burua. Bilbo babesteko eratutako burdin gerrikoaren eraginkortasun urria izan zen eta nahiz eta euskal batailoiek Sollube eta Bizkargi gainak defendatzeko ahaleginak egin, frankisten pean geratu ziren. Orduan, Nafarroako erreketeak Bilborantz abiatu ziren. Bilboko zubiak lehertzeko agindu zuten frankistak geldiarazteko, baina Francoren tropek hiriburuan sartzea lortu zuten ekainaren 19an. Azkenean, EAJk batailoi nazionalisten baldintzarik gabeko errendizioa agindu zuen.

Gerraren ondorioak

Lurraldea erabat suntsituta geratu zen, bi armaden arteko borroka latzen ondorioz. Bilbo izan zen horren salbuespena, izan ere, Eusko Jaurlaritzak industria nagusiak suntsitzea debekatu zuen, hala nola Altos Hornos eta Euskalduna. Milaka borrokalari eta buruzagi politiko atxilotu eta zigortu zituzten; hauetako 70 inguru fusilatuak izan ziren. Milaka pertsona erbesteratu ziren; frankistek aurrera egin ahala, milaka pertsonak ihes egin zuten Euskaditik, lehenik Kantabriara, gero Frantziara edo Erresuma Batuetara. Gertaera dramatikoenetako bat haurrak herrialdetik kanpora eraman beharra izan zen. Gerra amaitzean asko itzuli ziren, beste asko herrialde horietan geratu ziren. Bizkaiaren eta Gipuzkoaren aurkako zigorra: Bilbo konkistatu eta lau egunetara, Francok bi probintzia horietako Kontzertu Ekonomikoak deuseztatu zituen.