Antzinako Erregimena, Ilustrazioa eta Iraultza Liberalak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 16,69 KB

Ekonomia

Nekazaritza: Iraupenekoa eta Autokontsumoa

  • Urteko txandaketaren teknika: lurraren zati bat urte batez ez erabiltzea eta urteen zehar txandakatzea (lugorria).
  • Lurjabeak: Nobleak edo Kleroa (nekazariek zergak ordaintzen zituzten).
  • Uzta txarrak: Krisialdia (gosea).

Hazkunde Demografiko eta Ekonomikoa

  • Bake-garaia Utrechteko Ituna sinatu ondoren (1713).
  • Izurrite handirik ez zen izan, eta labore berriak lantzen hasi ziren (patata, artoa, etab.).
  • Monarkek erreformak bultzatu zituzten ekonomian, merkataritza nabarmenduz (batez ere kolonietan, beraz, komunikazio-bideak asko hobetu ziren).

Gizartea

Pribilegiadunak (%5 edo gutxiago)

Noblezia

  • Zergak ez zituzten ordaintzen: pribilegio fiskalak zituzten.
  • Lanik ez zuten egiten: errentetatik bizi ziren.
  • Kargu publikoen agintariak ziren.

Kleroa

  • Hamarrena: Estatuaren uzta guztien %10 Elizarentzat zen.
  • Sailkapena: Goi-kleroa (nobleen pribilegio berberak zituzten) eta Behe-kleroa (bizimodu xumea zuten).

Pribilegiogabeak (%95 edo gehiago)

Burgesia (aberatsak)

  • Lana zuten: merkatariak, bankariak eta artisau handiak.
  • Ez zuten kargu publikorik, beraz, eragin publikorik ere ez.

Hirietako herri-maila (eskulangileak)

  • Artisau txikiak, soldaduak, morroiak, etab.

Nekazariak (gehiengoa)

  • Eskubiderik ez zuten.
  • Nobleen lurrak lantzen zituzten, eta horregatik zergak ordaintzen zituzten.
  • Baldintza oso gogorretan bizi ziren.

Monarkia Absolutua

  • Erregeek botere absolutua zuten: legegilea, betearazlea eta judiziala.
  • Tronua oinordetza bidez eskuratzen zen.
  • Herriak onartzen zuen, Jainkoaren izaeratik zetorrela uste baitzen.
  • Bere boterearen muga bakarra Parlamentua zen (legeak onartzeko).

Ilustrazioa (XVIII. mendea)

  • XVIII. mendean arrazoia oinarri hartuta sortutako mugimendu intelektuala izan zen.
  • Europan garatu zen.
  • John Locke (absolutismoaren aurka) eta Isaac Newton (sineskerien aurka) izan ziren mugimenduaren aitzindariak.
  • Guztiak zergatia du, eta horrek ezagutza dakar (ilustratuen arabera).
  • Arrazoian oinarritutako kode moral berria proposatu zuten: giza-harremanen oinarria tolerantzia zen.

Argien Filosofoak

  • Ilustratu talde nagusienak: Montesquieu, Voltaire, Diderot, Rousseau eta D'Alembert.
  • Askatasuna eta berdintasuna zituzten printzipiotzat, pertsonen balioaren alde eginez (estamentuzko gizartearen aurka).

Pentsamendu Ekonomikoa

  • Merkantilismoaren aurka zeuden.
  • Jabetza pribatua defendatzen zuten: liberalismo ekonomikoa.
  • Nekazaritza aberastasunaren iturria zen: fisiokrazia.

Pentsamendu Politikoa

  • Absolutismoaren aurka zeuden.
  • Montesquieu: Botere banaketa.
  • Rousseau: Nazio-subiranotasunaren printzipioa (botoa).
  • Voltaire: Parlamentua erregearen boterea mugatzeko.

Entziklopedia: Diderot eta D'Alembert

  • 1751n argitaratu zen, eta idazle ilustratu garrantzitsuenek lagundu zuten.
  • Arrazoian eta naturaren azterketan oinarritutako ezagutzak biltzen zituen.
  • Asko lagundu zuen Ilustrazioa zabaltzen, eztabaidatzeko aretoak eta akademiak sortuz.

Despotismo Ilustratua

Erreformak bultzatzea herriarentzat, baina herria kontuan hartu gabe: "Dena herriarentzat, baina herria gabe".

Monarka Ilustratuak

  • Prusiako erregea.
  • Austriako erregina (Maria Teresa).
  • Errusiako erregina.
  • Espainiako erregea: Karlos III.a.

Erreforma Politikoak

  • Estatuaren administrazioaren arrazionalizazioa, irakaskuntzaren erreforma, nekazaritzaren modernizazioa, etab.
  • Estamentuzko gizartea ez zuten ukitu, beraz, arrakasta gutxi izan zuten.

Amerikako Iraultza

Amerikako Independentzia Gerra

  • Amerikan 13 kolonia ingeles zeuden, eta matxinatu egin ziren.
  • Tasa eta zerga altuak.
  • Merkataritza-monopolioa.
  • Europatik iritsitako ideia ilustratuak.
  • Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Adierazpena idatzi zuten (1776).

Ameriketako Estatu Batuen Eraketa

  • Britainia Handiak independentzia onartu zuen 1783an, Yorktowneko porrotaren ondoren.
  • 1787an lehen Konstituzioa idatzi zuten.
  • Botere-banaketa ziurtatu zen.
  • Errepublika ezarri zen (George Washington presidente).
  • Bi ganberako parlamentua: Kongresua eta Senatua.
  • Adierazpen-, erlijio- eta prentsa-askatasuna.

Erreformismo Ilustratua Espainian

  • Espainiako ilustratuak: Jovellanos, Floridablanca eta Aranda.
  • Helburua: hazkunde ekonomikoa, gizartearen erreforma, irakaskuntza hobetzea eta kultura modernizatzea.
  • Karlos III.aren Despotismo Ilustratua (XVIII. mendea): Aranda eta Floridablanca.

Gizartea

  • Jesuitak Espainiatik kanporatu zituzten, Elizaren gainetik inposatuz.
  • Ogibide guztiak zintzoak izendatu zituzten.

Hezkuntza

  • Lehen Hezkuntzako eskolak sortu eta unibertsitate-ikasketak erreformatu zituzten.

Ekonomia

  • Mestaren pribilegioa mugatu eta lurralde berriak kolonizatu zituzten.
  • Gariaren prezioa liberatu eta Amerikarekin merkataritza-harreman libreak dekretatu zituzten.
  • Espainiako Lagunen Elkarte Ekonomikoa bultzatu zuten.

Iraultza Liberalak eta Mugimendu Nazionalistak

Liberalismoa

Korronte ideologiko eta doktrina politiko eta ekonomikoa da.

Ezaugarriak:

  1. Herriak nazio-subiranotasuna (botoa) du, eta sufragio unibertsalaren bidez hautatu dezake bere ordezkaria.
  2. Tirania saihesteko botere-banaketa bultzatzen du (Legegilea: Parlamentua; Betearazlea: Gobernua; Judiziala: Justizia auzitegiak).
  3. Konstituzioa, herriak berretsita, hauen eskubide eta betebeharrak finkatzen ditu; hau da, estatu bateko lege gorena da.
  4. Jabetza eskubidea eta merkatu librea defendatzen ditu.

Iraultza Liberalak

  • Burgesiak bultzatu zituen, ideia ilustratu eta liberalak baitzituzten.
  • Absolutismoa deuseztatu zen, eta monarkia eta errepublika parlamentarioak ezarri ziren.
  • Liberalismoa: sufragio zentsitarioa (erroldaren araberakoa).
  • Demokrazia (XIX. mendea): sufragio unibertsala.

Ideia Nazionalistak

  • Nazionalismoa: berezko lotura kulturalak dituzten eta elkarrekin bizi nahi duten herritarren multzoak osatzen duen ideologia politikoa da, nazio-subiranotasuna defendatzen duena.
  • Bateratzailea (Alemania eta Italia) eta sakabanatzailea (Grezia).

Frantziako Iraultza (1789-1799)

Iraultzaren Arrazoiak

Herria altxatu zen.

Herriaren Haserrea

  1. Prezioen igoera (ogiarena batez ere), uzta txarren ondorioz.
  2. Pribilegiogabeek zergak ordaindu behar zituzten.
  3. Burgesiak botere politikorik ez zuen.

Finantza Krisia

  1. Ogasunaren erreforma: guztiek zergak ordaintzea proposatu zen.
  2. Estatu Orokorreko ganberak ez zeuden orekatuta.

Herria %98’1
image?w=84&h=20&rev=1&ac=1
Noblezia %1’4                                   Ganbera bakoitza boto kopuru =
image?w=19&h=3&rev=1&ac=1

image?w=84&h=24&rev=1&ac=1

image?w=83&h=1&rev=1&ac=1
Kleroa %0’5

Iraultzaren Faseak

Monarkia Konstituzionala

  • Burgesia kontserbadorea.
  • Liberalismo mugatua.

Errepublika Demokratikoa

  • Burgesia erradikala eta herri-sektoreak.
  • Demokrazia eta berdintasuna.

Errepublika Burgesa

  • Burgesia kontserbadorea.
  • Erroldaren araberako liberalismoa.

Frantziako Iraultzaren Aldiak

  1. Monarkia Konstituzionala (1789-1792)

    Batzar Konstituziogilea
    • Helburua: botere-banaketa, nazio-subiranotasuna eta herritarren arteko berdintasuna.
    • Feudalismoa dekretatu eta Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena aldarrikatu zen.
    • 1791ko Konstituzioa idatzi zen.
    Batzar Legegilea
    • Tortura debekatu zen.
    • Nobleziak zergak ordaindu behar zituen.
    • Gremioak ezeztatu ziren.
    • Guardia Nazionala (armada) sortu zen, Iraultzaren lorpenak babesteko.
    • Kleroaren ondasunak nazioarentzat: desamortizazioa.
  2. Errepublika Demokratikoa (1792-1794)

    Girondinoen Konbentzioa
    • Errege-erreginak Austriara ihes egin zuten lege berriak onartu nahi ez zituztelako (Varenneseko ihesa, 1791), baina 1792an harrapatu zituzten. Hala ere, austriarrak Parisko ateetara iritsi ziren.
    • Sans-culotteen matxinadak: erregearen jauregia erasotu, hauek espetxeratu eta errepublika aldarrikatu zuten.
    • Konbentzio Nazionala: monarkak epaitu eta traizioagatik zigortu eta gillotinan exekutatu zituzten.
    • Europako monarkek Koalizio Absolutista osatu zuten Iraultza gelditu nahian.
    Jakobinoen Konbentzioa
    • Konstituzio berria demokrazian (herri-subiranotasuna, sufragio unibertsala eta berdintasun-eskubidea) oinarritua, horretarako, Herri Salbazioko Batzordea (Robespierre buruzagi) sortu zuten.
    • Beldurraren Garaia: armada berria sortu eta beldurraren politika bultzatu zuten.
      • Askatasun guztiak indargabetu ziren.
      • Iraultzaren aurkakoak gillotinan exekutatu zituzten (Susmagarrien Legea).
      • Prezioak eta soldatak kontrolatu zituzten (Maximum Legea).
      • Etsaien ondasunak behartsuei banatu zituzten.
      • Kleroaren lurrak sail txikietan saldu zituzten.
      • Deskristautze-prozesua: elizak itxi ziren.
    Jakobinoen Gainbehera (1794)
    • Aginte diktatoriala (beldurra) eta matxinadak zapaldu zituzten. Horren ondorioz, herria altxatu eta estatu-kolpe bat antolatu zen. Robespierre exekutatu zuten.
  3. Errepublika Burgesa (1794-1799)

    1. Burgesia moderatuak boterea berreskuratu zuen eta 1791ko Konstituziora itzuli nahi zuten.
    2. 1795eko Konstituzioa eratu zuten (nahiko moderatua).
      • Botere betearazlea: Direktorioa.
      • Erroldaren araberako sufragioa (zentsitarioa).
      • Botere legegilea: Bostehunen Batzordea eta Adinekoen Batzordea.
    3. Aristokraziak absolutismoa (pribilegioak) berreskuratu nahi zituzten, eta herri xumeak jakobinoak nahi zituen.

Napoleonen Garaia (1799-1815)

  1. Kontsul izatetik Enperadore izatera

    • Hasiera: Napoleon Direktorioaren kidea zen (oso gaztea), eta militar eta estratega oso ona ere. 1804an enperadore izendatu zuten.
    • Direktorioa kendu eta Kontsulatua ezarri zuen (1799-1804). Gobernu pertsonalista eta autoritarioa zen, 1800eko Konstituzioan islatua (eskubideak ez ziren bertan adierazi).
    • Iraultzaren ideiak sendotzeko hartutako neurriak (Gobernua):
      • Liberalismoa berrezarri zen.
      • Frantziako Bankua sortu zen (banku-billeteak), industria eta merkataritza bultzatzeko.
      • Elizarekin Konkordatua sinatu zuen.
      • Arlo juridikoan: kodeak egin zituen (zibila, penala eta merkataritzakoa).
        1. Lege multzo homogeneoa lortu zen.
        2. Prefektuak sortu ziren, probintzietan aginduak betearazteko.
        3. Ogasuna eraberritu eta Estatuko lizeoak (eskolak) sortu ziren.
  2. Inperioaren Konkista

    • Napoleonen ospeak eta ahalmen militarrak asko lagundu zuten Europako monarkak garaitzen eta haien zati handi bat konkistatzen.
    • 1811n inperioa Espainiatik Alemaniara zabaldu zen, eta gainerakoa (Britainia Handia izan ezik) bere mende zegoen.
    • Inperio osoan Iraultzaren ideiak ezarri ziren:
      • Jauntxoen eskubideak, harremanak eta nobleen pribilegioak ezabatu ziren.
      • Askatasuna eta legearen aurreko berdintasuna ezarri ziren.
      • Ekonomia-, jabetza- eta erlijio-askatasuna aldarrikatu ziren.
  3. Napoleonen Gainbehera

    • Frantziaren aurkako nazio-sentimenduak piztu ziren.
      • Herrialdeak indarrez menderatuak izan ziren.
      • Frantziaren interesak Iraultzaren ideien gainetik jarri ziren.
    • Inbasioari aurre egiteko erresistentzia-mugimenduak sortu ziren.
      • Abertzaleak deitzen zituzten.
      • 1808an Espainian, inbasioa eta atzerriko erregea ez zituzten onartu, eta matxinatu egin ziren.
    • 1814an Espainian eta Errusian garaitua izan ondoren, Elba uhartera erbesteratu zuten. 1815ean, Waterlooko batailaren ondoren, boterea guztiz utzi zuen, eta Antzinako Erregimena berrezarri zen (denbora gutxiz).

Berrezarkuntza eta Iraultza Liberalak

  1. Berrezarkuntza Garaia

    • Vienako Kongresuan, 1815ean, lau potentzia handiak (Errusia, Erresuma Batua, Prusia eta Austria) bildu ziren, Metternich kantziler austriarrak proposatuta.
    • Haien helburua: mapa berria sortzea, Antzinako Erregimenera itzultzea eta bakea Europan ezartzea.
      1. Legitimotasuna inposatzea (sistema politikoa: absolutismoa).
      2. Subiranotasun nazionala ukatzea.
      3. Potentzien oreka eustea eta esku hartzeko eskubidea (armada batua Iraultzak saihesteko).
      4. Aliantza Santua sortu zen (1815).
    • Liberalismoa eta Nazionalismoa bultzatu zituzten, izan ere, Iraultzaren ideiek eragin handia izan zuten.
  2. 1830eko Iraultzak

    • 1820an lehenbizikoak gertatu ziren: Espainian eta Grezian.
    • 1830ean, berriz:
      1. Liberalismoak absolutismoa ordezkatu zuen.
      2. Burgesiak boterea eskuratu zuen.
      3. Frantzian:
        • Karlos X.a errege absolutua kendu eta Luis Filipe Orleanskoa errege liberala jarri zuten.
      4. Polonian Iraultzak porrot egin zuen, errusiarrek zapaldu baitzuten.
  3. 1848ko Iraultzak

    • Frantzian, Austrian, Hungarian eta beste leku batzuetan gertatu ziren.
    • Helburua: demokrazia ezartzea.
    • Luis Filipe Orleanskoa tronutik kendu eta II. Errepublika aldarrikatu zuten.
      1. Sufragio unibertsala gizonentzat.
      2. Prentsa-askatasuna.
      3. Heriotza-zigorra eta esklabotza indargabetu ziren.
      4. Langileei eskubide batzuk aitortu zitzaizkien.
    • Luis Napoleon Bonapartek bere botere pertsonala ezarri eta Frantziako II. Inperioa aldarrikatu zuen. Austriar Inperioan, berriz, matxinadak piztu ziren nazionalismoa eta liberalismoa helburutzat zituztelarik, eta Metternichek kargua utzi behar izan zuen.
  4. Mugimendu Nazionalistak

    • Sorrera: Napoleonen eraginez, Europan hainbat sentimendu nazionalista piztu ziren, eta Vienako Kongresuak mugak berrantolatu zituen inperio autokratikoen alde (Turkia, Austria eta Errusia), herrialdeen identitate nazionala kontuan hartu gabe. Horrek, Iraultza liberalekin batera, aldarrikapen nazionalistak eragin zituen.
    • Hasierako mugimendu nazionalistak:
      1. 1820an Grezian, Otomandar Inperiotik independizatzeko.
      2. 1830ean Belgikan, Holandatik independizatzeko.
      3. 1808-1825 Amerikan, Espainiako kolonietatik independizatzeko.