1898ko Hondamendia: Espainiar Inperioaren Amaiera
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,91 KB
1898ko Hondamendia
1898an, Espainiar Inperio Kolonialaren azken hondarrak Amerika kontinentalean geratzen ziren: Kuba, Puerto Rico eta Filipinak. Puerto Rico eta Kubako egoerak ezaugarri kolonial bereziak zituzten: Estatu Batuetatik oso gertu zeuden, bizitza ekonomikoa esportaziorako nekazaritzan oinarrituta zeukaten, eta kanabera-azukrea eta tabakoa ziren ekoizpen nagusiak.
Filipinetako artxipelagoan, espainolak oso urriak ziren eta inbertitutako kapitalak ere ez ziren esanguratsuak. 1868an autonomiaren aldeko mugimenduak hasi ziren Kuban, Manuel de Céspedes-ek gidatutako herri-matxinadarekin. Altxamendu horrek hasiera eman zion esklabotza landaketetan eta azukre-etxaldeetan abolitzeko eta autonomia politikoaren aldeko borrokari.
Hamar urteko gerrak 1878ra arte iraun zuen, eta Zanjóneko bakearekin amaitu zen. Kubako alderdi liberala sortu zen: burgesia kreolaren sektoreak ordezkatzen zituen eta beste sektore bat, azukrearen latifundistak, erreforma mota guztien aurka zeuden. Puerto Ricon antzeko prozesu bat gertatu zen.
Jose Martí eta Independentzia
1892an José Martí-k Kubako Alderdi Iraultzailea sortu zuen. Espainiak Weyler jenerala bidaltzeak, eta horrek ezarritako errepresio-politika gogorrak, egoera are gehiago zaildu zuen. Filipinetan, insurrekzioa hasi zen bertako talde batzuek Espainiako administrazioarekin eta erlijio-ordenen gehiegizko agintearekin atsekabetuta. Oso programa sinple batekin: espainolak eta erlijio-ordenak botatzea eta haien latifundioak konfiskatzea, independentzia lortzeko.
AEBren Esku-hartzea
Sagastaren gobernua autonomia zabala onartu beharra zegoela sinistera iritsi zen. Une horretan, AEBk esku hartu zuen zuzenean gatazkan. 1898ko otsailean Maine korazatuaren leherketa aitzaki hartuta, Kariben eta Filipinetan garatuko zen gerra-deklarazioa egin zuten AEBk.
Ondorioak
Hiru porrotek Parisko bakea ekarri zuten. Bake-hitzarmenean, Espainiak Kubari agur egin eta Filipinak, Puerto Rico eta Guam uzten zituen. Ondorioak:
- Kapital kopuru garrantzitsua ere itzuli zen eta, beste aldetik, ez ziren Latinoamerikako merkatuak galdu.
- Gerrako porrotak 50.000 borrokalari galdu izanak astindu sakona eragin zuen Espainiako gizartean.
- Nazio-kontzientziaren krisialdia.
- Erreforma eta modernizatze politikorako proposamenak: Berrikuntza Mugimendua.
- Iberiar penintsulako nazionalismo periferikoek bultzada eta protagonismo handiagoa hartu zuten gertaera horien ostean.
Berrikuntza Mugimendua
Berrikuntza-mugimenduak horri buruz zeukan pentsamendua honela azal zitekeen: klase ertainaren demokrazia bideraezina bilakatu zen Espainian oligarkia ekonomiko eta politikoak jauntxokeriaren bidez herriaren borondatea ezabatu zuelako. Joaquín Costaren arabera, jauntxokeriarekin amaitzea funtsezkoa zen benetako demokrazia berreskuratzeko.