Al Andalus: konkista, bilakaera eta bizimodua hirietan

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,81 KB

Musulmanen konkista eta Al Andalusen sorrera

711an, arabiarren eta berbereen talde txiki batek Afrikako iparraldetik Gibraltarko itsasartea zeharkatu zuen (Tarik zen buruzagia). Tariken asmoa arpilatzea zen. Iberiar penintsulako bisigodoen barne-borrokak zirela eta, Rodrigo errege bisigodoa erraz menperatu zuen Guadaleteko guduan. Musulmanei penintsulara etortzeko gogoa piztu zitzaien, eta 4 urtetan erresistentziarik aurkitu gabe, penintsularen zatirik handiena konkistatu zuten. Baina kristau txiki batzuk geratu ziren Kantabriar mendikatearen ostean eta Pirineoetan. Erresistentzia horrek erresuma bihurtu zen.

Al Andalusen bilakaera historikoa

Walierria (711-756)

Konkistaren ostean, Al Andalus walierri bihurtu zen. Hiriburua Kordoba zen. Agintea waliaren esku zegoen. Barruko arazo nagusia arabiar jatorriko konkistatzaileen eta berbereen arteko borroka izan zen.

Emirerri Independentea (756-929)

VIII. mendean, abbastarren altxamenduan, Damaskoko kalifa omeiatarra eta bere familia erail zituzten. Abd al Rahman ihes egin zuen Iberiar penintsulara abiatuz. Bere burua emir izendatu zuen 756an. Titulu horrek Bagdadeko kalifa abbastarrengandik independentzia politikoa ematen zion, horien agintaritza erlijiosoa aitortu arren. Kanpo arazoak: kristauak eta frankoak. Barruko arazoak: muladien altxamenduak.

Kordobako Kaliferria (929-1031)

X. mendean, Abd al Rahman III.ak barruko matxinadak amaitu zituen. 929an bere burua kalifa izendatu zuen (Bagdadeko kalifarengandik arlo politikoan eta erlijiosoan independentea zen). Al Andaluseko loraldi politiko eta ekonomikoa hasi zen. Kordoba Mendebaldeko hiri nagusi bihurtu zen. Almanzorrek (buruzagi militarra), Bartzelona eta Santiago Compostela arpilatu zituen. Almanzor hil ondoren, kaliferria krisialdian murgildu zen.

Taifa Erreinuak (1031-1086)

1031an Kaliferritik 28 taifa sortu ziren (erreinu txikiak) eta haien artean beti lehian bizi ziren.

Bizimodua Al Andaluseko hirietan

Musulmanek Al Andalusen 20 hiritik gora sortu zituzten (Murtzia, Badajoz, Madril, Ubeda...), eta aurretik zeudenak handiagotu eta sendotu zituzten. Hirietan mota guztietako jendea bildu zen, horien jatorria edo sinesmenak gorabehera. Hirietan hainbat talde etniko elkartu ziren. Afrikako iparraldetik zetozen arabiar jatorrikoez eta berbereez gain, hauek aipatu behar dira:

  • Muladiak: islamera aldatutako hispaniarrak.
  • Mozarabiarrak: musulmanen agintapeko lurretan bizi ziren hispano-bisigodo kristauak.
  • Juduak: kulturan eta ekonomian eragin handia zuten.
  • Esklabo afrikar edo europarrak: paganoak edo islamera aldatuak.