Industria Iraultza: Definizioa, Jatorria eta Mundu Mailako Hedapena
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,33 KB
Industria Iraultza: Definizioa eta Oinarriak
Industria Iraultza nekazaritza nagusi zen gizarte batetik industria nagusituko zen gizarte baterako aldaketa prozesua izan zen. Honako hauek izan zituen oinarrizko ardatz:
- Energia iturri berriak erabiltzen hasi ziren.
- Eskulangileen lantegietako eskuzko lana fabriketako makina bidezko lanak ordeztu zuen.
- Langile klasea garatu zen.
- Ondasunen ekoizpena indartu zen.
- Garraioen garapenari esker merkataritza harremanak mundu osora zabaldu ziren.
Lehen Industria Iraultza (1750-1850)
1750-1850 bitartean gertatu zen. Industria Iraultzaren hasierako arrazoiak nekazaritzan eta biztanlerian gertatu ziren aldaketek sortutako behar ekonomiko berriak izan ziren. Aldaketa horiek Britainia Handian gertatu ziren nagusiki, eta hantxe hasi zen Industria Iraultza.
Zergatik Britainia Handian? Faktore Erabakigarriak
Hainbat arrazoirengatik hasi zen industrializazio prozesua lurralde horretan. Bi izan ziren faktore erabakigarriak:
- Ikatz-hobien eta burdin-hobien ugaritasuna: Askotan hobiak bata bestetik hurbil zeuden, eta horrek garraioa errazteaz gain, gastuak murriztu zituen.
- Burgesiaren interesa: Burgesiak merkataritza eta industria hedatzeko interes handia zuen, kapitalismoa indartzeko eta finantza antolamenduaz arduratzeko ere.
Bestalde, Lehen Industria Iraultza hasteko baldintzak ezin hobeak ziren:
- Erakunde sindikalen ahulezia.
- Eskulangintzako aurrerapen teknikoak.
- Komunikabide errazak (bai barnekoak, bai kanpokoak).
- Burgesiaren interesen mende zeuden gobernuekin lotutako egonkortasun politikoa.
Industriaren Hedapena Beste Herrialdeetan
Beste herrialdeek ez zituzten baldintza horiek: burdin eta ikatz hobi zituzten eskualde asko ez zeuden, eta burgesia ez zegoen horren sendo kokatuta eta garatuta. Baina, hala ere, Industria Iraultza Belgikara, Frantziako iparraldera, Alemaniako mendebaldera eta, neurri txikiagoan bada ere, Italiako iparraldera hedatu zen. Espainian, iraultza horren lehenengo agerpenak Katalunian eta Andaluzian agertu ziren.
Europatik kanpo, Amerikako Estatu Batuak nabarmendu ziren. Ekialdeko kostako zenbait ingurutan hasi zen industrializazioa, Bostonen eta Ingalaterra Berrian, besteak beste.