Lehen Industria Iraultza: Ezaugarriak eta Ondorioak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,44 KB

1. Lehen Industria Iraultza

XVII. mendearen amaieratik lantegiak desagertzen hasi ziren eta fabrikak agertu ziren.

Bertan langileek makinak erabiltzen zituzten lan egiteko. Honek funtzionatzeko, lurruna, ikatz minerala erretako energia erabiliz, beharrezkoa zen.

1769an James Wattek lurrun makina sortu zuen.

Fabriken Sorreraren Ondorioak

Fabriken sorrerak bi ondorio nagusi izan zituen:

  1. Industria jarduerak leku jakin batean kontzentratzen ziren.
  2. Lanaren antolaketa aldatu zen: Langile bakoitzak gauza zehatz bat egiten zuen (lanaren banaketa).

Lanaren banaketaren ondorioz, produktibitateak gora egin zuen. Langile bakoitzak eskulangileak baino produktu gehiago egiten zituen, eta horregatik produktuen prezioak jaisten hasi ziren.

B.H.: Lehen Industrializazioaren Gune Nagusia

Industrializazioa Erresuma Batuan (B.H.) hasi zen, hainbat arrazoi zirela eta:

  • Nahikoa lan-eskua zuen eta merkatu zabala produktuentzat.
  • Gainera, burdina meategiak eta ikatz mineral ugari zituen; ikatza makinak martxan jartzeko funtsezkoa zen.
  • Pentsamolde liberala oso hedatua zegoen, eta parlamentuak egiten zituen legeen oinarria zen.

Puntako Sektoreak: Ehungintza eta Siderurgia

Ehungintza

Ehungintzan kotoia zen erabiliena. 350.000 pertsona inguruk lan egiten zuten kotoia iruten eta jantziak egiten.

Makina espezializatuak erabiltzen ziren, ehungintza mekanikoa ahalbidetuz.

Siderurgia

Industria siderurgikoak garapen handia izan zuen XIX. mendearen erdian. Kokea (ikatz mineralaren deribatua) erabiltzen zen burdina ekoizteko.

Garraio Iraultza: Nabigazioaren Gorenunea

Garraioan ere aldaketak izan ziren:

  • 1807an Fulton-ek lurrun motorrez propulsaturiko lehen itsasontzi komertziala sortu zuen, baina clipperrek (belaontziak) nagusiena izaten jarraitu zuten denbora batez.
  • 1830 eta 1880 artean burdinezko kroskoak jartzen ziren itsasontzietan, eta propultsiorako helizeak erabiltzen hasi ziren.
  • 1870ean hotz-ganberak zituzten itsasontziak sortu zituzten, produktu galkorrak gehiago iraun dezaten.

Trenbidearen Aroa

XVIII. mendean errepideak hobetu zituzten, baina garraioa motela zen oraindik, eta horregatik trenbideak sortu zituzten.

Bi elementu funtsezko bildu ziren:

  1. Lurrun makina, motorea propultsatzekoa.
  2. Burdina, trenentzako errailak egiteko lehengaia.

1814an Stephenson-ek lehen lurrun lokomotora sortu zuen, ikatz meategietan ikatza leku batetik bestera eramateko erabilia.

1825ean trenbideko 1. linea inauguratu zen, eta 1830ean bidaiarientzako 1. trenbidea: Liverpool-Manchester.

Geroago, trenbidea eta trena arinagoa, seguruagoa eta merkeagoa bihurtu ziren.

Ondorioak

Industria Iraultzaren ondorio nagusiak hauek izan ziren:

  • Merkataritzak hazkunde handia izan zuen.
  • Munduko ekonomia espezializatu egin zen, produktu manufakturatuen ekoizpenean espezializatuz.
  • Eguneroko bizitza aldatu zen: Dieta hobetzeko aukera eman zuen eta emigratzea erraztu zuen.