Antzinako Erregimena Europan: Antolamendu Sozial, Politiko eta Ekonomikoa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,67 KB
Antzinako Erregimena
Antzinako erregimena edo erregimen zaharra Europan erregimen feudalaren ondoren sortu zen antolamendu sozial, politiko eta ekonomikoa da. XVIII. mendearen amaiera arte, hau da, Aro Modernoan (XVI, XVII, XVIII) zehar indarrean egon zena.
Ilustrazioaren Eragina eta Erregimen Zaharraren Krisia
Ilustrazioaren ideiek, erregimen zaharraren desagerpenean eragin handia izan zuten, hauek sustatu baitzituzten erregimen zaharraren suntsipena ekarri zuten iraultza liberal burgesak ezarri zutenean erregimen liberala. Espainian eta Euskal Herrian erregimen zaharraren krisia Karlos IV.aren erregealdian gertatu zen. Erregealdi hartan larritu egin zen krisi ekonomiko, politiko eta soziala eta iraultza frantsesaren eragina jasan zuten Espainiak eta Euskal Herriak; eragin horrek Erregimen zaharraren amaiera bultzatu zuen eta halaxe etorri zen Aro Garaikidea.
Monarkia Absolutua eta Gizarte Estamentala
Erregimen zaharrean monarkia absolutua zen gobernu modu nagusia, hortaz, errege-erreginak biltzen zituzten botere guztiak eta bere aginteak jatorri jainkotar bat zuela uste zen. XVIII. mendean, Borboiak Espainiako tronura iritsi zirenean, boterearen bilketa hori eta zentralizazio politikoa areagotu egin ziren.
Gizarte Estamentuen Banaketa
Gizartea estamentuetan banatuta zegoen. Estamentu pribilegiatua, Nobleziak eta Kleroak osatzen zuten, hauek ez zuten zergarik ordaintzen, kargu publikoak eta militarrak betetzen zituzten, epaitegietan ere tratu berezia zuten, beren jauregietan zergak biltzeko, legeak egiteko eta epaitzeko ahalmena zuten… Ez pribilegiodun estamentua, herri xeheak osatzen zuen. Estamentu hau zen ugariena eta zergak ordaintzen zituena, baina ez zuten botererik, ez politikan esku hartzeko aukerarik. Estamentu honetan, nekazariak (gehiengoa) eta hirietako burgesia, soldatapekoak eta marjinatuak bereizten ziren.
Ekonomia Landatarra eta Autarkikoa
Erregimen zaharreko ekonomia landatarra (nekazaritzan oinarritzen den ekonomia mota, industriak eta merkataritzak, oraindik, ez hainbeste indar) eta autarkikoa (barneko ekoizpenarekin beharrizanak asetzen dituen ekonomia mota) zen. Hazkunde demografikoaren ondorioz, intentsiboagoa zen eta produktu berriak sartu ziren. Aldiz, abeltzantzak atzerakada handia izan zuen. Industrian oso gutxi aritzen ziren lanean eta oraindik gremioen (lanbide bereko artisauen elkartea) kontrolpean zegoen, artisau-giroan murgilduta. Barne merkataritza urria zen, nekazaritza eta industriaren atzerakuntzak, bide-sare kaskarrak eta barne aduanek merkataritzaren hedapena geldiarazten zuten. Garatu zen bakarra, kanpo-merkataritza izan zen, batez ere Amerikarekin gauzatzen zena.