Antzinako Erregimena: Gizartea, Ekonomia eta Politika

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,38 KB

Antzinako Erregimenaren oinarriak

Estamentuzko gizartea

Gizartea hiru mailetan banatuta zegoen: nobleak, kleroa eta hirugarren estamentua (gehienak artisauak, nekazariak eta merkatariak).

Gizarte hau pribilegiatuen eta ez-pribilegiatuen artean banatzen zen:

  • Pribilegiatuak: Eskubide eta pribilegioak zituzten, ez zuten zergarik ordaintzen eta botere handia zuten.
  • Ez-pribilegiatuak: Ez zuten pribilegiorik, zergak ordaintzen zituzten eta Europako biztanleriaren %85 ziren.

Estamentuak talde itxiak ziren; bakoitza jaiotzatik estamentu bati dagokion kide zen. Oso zaila zen taldez aldatzea; burges aberats gutxi batzuk soilik lortu zuten noble izatera pasatzea.

Nekazaritza eta jaurerri-ekonomia

Ekonomia ez zen asko aurreratu. Nekazaritza zen ekonomiaren oinarria eta autokontsumoa zen nagusi. Populazioaren %80ak nekazaritzan lan egiten zuen, baina teknikak eta lan-tresnak Erdi Arokoak ziren.

Uztaren %10 kleroarentzat zen, alokairuak nobleei ordaindu behar zizkieten eta, gainera, gobernuari zergak ordaindu. Beraz, gelditzen zitzaiena biziraupenerako besterik ez zen.

Barne-merkataritza oso urria zen; jendeak behar-beharrezkoa bakarrik erosten zuen eta produktu manufakturatuen salmenta txikia zen.

Hazkunderik gabeko biztanleria

Elikadura eskasak eta higiene-faltak hilkortasun-tasa handitu zuten, baina jaiotze-tasa ere oso altua zen.

Botere politikoa eta nazioarteko harremanak XVIII. mendean

Absolutismo monarkikoa

Antzinako Erregimeneko sistema politikoaren ardatz nagusia jainkozko eskubideko monarkia absolutua zen. Erregeak botere guztia zuen eta ez zegoen inoren kontrolpean. Monarkek kontseiluen, ministroen eta idazkarien laguntza zuten. Funtzionario asko zeuden zergak biltzeko eta monarkek esandakoa betearazteko. Hala ere, monarkek nobleen eta kleroaren pribilegioak onartu behar zituzten.

Absolutismoaren aurkako oposizioa

Leku askotan absolutismoa kritikatzen zuten (Ingalaterran eta Holandan, adibidez). Herrialde hauetan iraultzak egon ziren eta parlamentuek monarken boterea mugatu zuten.

Monarka asko ohartu ziren ekonomia eta administrazioa gaizki zihoazela, eta matxinadek erreformak egitera behartu zituzten.