Erdi Aroko Gizartea: Egitura, Antolaketa eta Bizimodua

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,9 KB

Basailutza eta Estamentuzko Gizartea

Basailutza

Basailutza Erdi Aroko gizartearen oinarrizko harremanetako bat zen. Basailu batek, morroi edo esklabo izenez ere ezaguna, leialtasun-ituna egiten zuen jaun feudal batekin. Itun hori zeremonia baten bidez gauzatzen zen:

  • Jaunespena: Basailua jaunaren aurrean belaunikatzen zen, leialtasuna adieraziz.
  • Inbestidura: Jaunak feudo bat ematen zion basailuari, haren leialtasunaren truke.

Estamentuzko Gizartea

Erdi Aroko gizartea estamentuetan banatuta zegoen:

  1. Erregea: Botere gorenaren jabe.
  2. Pribilegiatuak:
    • Noblezia: Ez zuten lan egiten, ez zituzten zergak ordaintzen eta goi-karguak betetzen zituzten.
    • Kleroa: Nobleziaren antzeko pribilegioak zituzten.
  3. Ez-pribilegiatuak:
    • Nekazariak: Zergak ordaintzen zituzten eta ez zuten eskubiderik.
    • Artisauak: Nekazarien antzeko egoeran zeuden.

Monarkia Feudala

Monarkiaren Ezaugarriak

Erdi Aroan, monarkia zen gobernu-sistema nagusia. Errege-erreginak Jainkoak aukeratzen zituen, gizartea antolatzeko eta kristautasuna babesteko. Kargua oinordetza bidez transmititzen zen, koroatze-zeremonia baten bidez. Monarkiak bere ondare pertsonaltzat hartzen zituen lurraldeak.

Errege-erreginen Botereak

Errege-erreginek boterea goi-nobleziarekin eta agintari erlijiosoekin banatzen zuten. Hala ere, eskuduntza esklusiboak zituzten:

  • Kanpaina militarrak zuzentzea.
  • Zergak biltzea.
  • Epaile gorenak izatea.

Kuriaren edo Kontseiluaren laguntza jasotzen zuten, aholkuak emateko eta erabakiak hartzeko.

Noblezia

Nobleen Zereginak eta Bizimodua

Nobleek, zaldunak eta damak, zeregin nagusi bat zuten: gizonak gudukatzeko prestatzen ziren, eta emakumeak, berriz, etxeko kontuez arduratzen ziren. Gizonen artean, zaldunak elizan eta falkonerrian aritzen ziren. Damak, aldiz, mirabeen arduradunak ziren, musika jotzen, brodokatzen eta paseatzen ibiltzen ziren.

Bizimodua Gazteluetan

Nobleak gazteluetan bizi ziren. Bertatik, feudoaren lurrak ikuskatzen zituzten zaldiz, basailuekin elkartzen ziren, justiziaz arduratzen ziren eta jopuen zergak eta janaria biltzen zituzten. Gazteluetan festak ere antolatzen zituzten, non juglareek eta trobadoreek musika jotzen zuten. Janaria eskuekin jaten zuten, eta ardoa eta garagardoa edaten zituzten.

Kleroa

Elizaren Eragina Gizartean

Elizak pertsonen bizimodua arautzen zuen, zeremonien bidez (bataioak, ezkontzak, hiletak), egutegiko jaiegunak finkatuz eta erlijio-betebeharrak ezarriz:

  • Eguneroko otoitza.
  • Igandeetako meza.
  • Garizumako baraua.
  • Urtean behin aitortzea eta penitentzia betetzea.
  • Pazkoan jaunartzea.
  • Kontu-emateak.
  • Erromesaldiak.

Elizaren Boterea eta Aberastasuna

Elizak botere espiritual handia zuen, baita aberastasun handia ere. Kleroaren bizi-maila altua zen. Lur ugariren eta eraikin askoren (monasterioak, komentuak, elizak) jabe ziren. Hamarrena jasotzen zuten, errentaren % 10, erregearentzat. Gainera, zeregin garrantzitsua betetzen zuten gizartean: behartsuei laguntzen zieten, gaixoak zaintzen zituzten eta irakaskuntzaz arduratzen ziren.

Elizaren Antolaketa

Eliza bi adar nagusitan banatzen zen:

  • Klero sekularra: Apezpikuak, kardinalak eta apaizak.
  • Klero erregularra: Monjeak eta lekaimeak, monasterioetan bizi zirenak.

Bi adarretan, goi-kleroa (kargu garrantzitsuenak) eta behe-kleroa (apaizak eta fraideak) bereizten ziren.

Feudoa

Feudoaren Antolaketa

Feudoa jaun feudal baten lurraldea zen. Bi zati nagusitan banatzen zen:

  • Jaunaren erreserba: Lursail onenak, jaunarenak zirenak eta berak ustiatzeko. Jopuek lantzen zituzten.
  • Mantsoak: Nekazari askeek lantzen zituzten lurrak, errenta bat ordaintzearen truke. Erreserban ere lan egin behar zuten.

Jaun Feudalen Bizimodua eta Diru-sarrerak

Jaun feudalak erreserban egindako lanetik, uztaren zati batetik, komunitate-zerbitzuen mantentze-lanetik eta uztaren lehen fruituetatik (hasikinak) bizi ziren. Gainera, nekazariek kopuru bat ordaindu behar zieten labea, errota eta errementeria erabiltzeagatik (monopolio-eskubideak). Jaunak autoritate osoa zuen bere feudoan.

Nekazarien Bizimodua

Nekazarien Lana

Nekazariek eguneroko kontsumorako ekoizten zuten. Hainbat lanabesa erabiltzen zituzten:

  • Sega (guadaña)
  • Sardea (horca)
  • Pala
  • Eskuarea (rastrillo)
  • Aihotza (cuchillo)
  • Igitai (hoz)

Lugorriaren teknika erabiltzen zuten, lurraren emankortasuna mantentzeko.