Inperialismoa (XIX. mendea): Arrazoiak, Administrazioa eta Ondorioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,29 KB
Inperialismoa: Definizioa
Inperialismoa XIX. mendearen amaieran Europako potentzia batzuek hasitako prozesua da, beren lurraldeetatik kanpo lurrak eskuratzeko helburuarekin.
Arrazoiak
Ekonomikoak
- Lehengai merkeen beharra.
- Merkatu berrien beharra.
- Kapitala inbertitzeko aukera.
Politikoak
- Ibilbide garrantzitsuak kontrolatzeko puntu estrategikoak eskuratzea.
- Nazioaren fama eta handitasuna handitzea.
Demografikoak
- Europako biztanleriaren hazkundearen ondorioz kolonietara emigratzea.
Ideologikoak
- Jakinmin zientifikoa.
- Ideologia arrazisten sentimendua haztea (arraza zuriaren nagusitasuna).
Kolonietako Administrazioa
Kolonien administrazio mota nagusiak hauek izan ziren:
Kolonia
Potentzia kolonizatzailearen subiranotasunaren menpe zegoen lurraldea (adibidez, Kongo Belgikarra).
Protektoratua
Potentzia kolonizatzailea kanpo-politikaz eta herrialdeko aberastasuna ustiatzeaz arduratzen zen. Bertakoak barne-politikaz arduratzen ziren (adibidez, Egipto, Britainia Handia, Maroko, Espainia, Frantzia).
Kontzesioa
Potentziek zenbait abantaila ekonomiko lortzen zituzten herrialde independenteetan, bereziki portu frankoak eskuratuz.
Inperio Nagusiak
Europakoak
- Britainiar Inperioa: Handiena izan zen, munduko itsas bideen jabe. India zen "koroaren bitxia". Afrikan ia iparraldetik hegoaldera hedatu zen, Kanada eta Ozeano Bareko zenbait uharte ere kontrolatuz.
- Frantzia: Afrikako mendebaldetik ekialdera hedatu zen, eta Asian Indotxina eskuratu zuen.
- Beste batzuk: Alemania, Italia, Belgika (Kongo: Erregearen lorategia).
Europatik kanpo
- AEB: Lurraldeak okupatu gabe, zenbait herrialde ekonomiaren menpe jarri zituen.
Inperio Kolonialen Arteko Lehia
Afrika banatzeko, Berlingo Konferentzia (1884-1885) antolatu zen, liskarrak saihesteko helburuarekin. Bertan ezarritako arauak:
- Kostaldea lortzen bazuten, eskubidea zeukaten barrura sartzeko.
- Ibai nagusien nabigazioa nazioartekoa da.
- Benetako jabetza okupazio militarra zen, eta ez eskubide historikoa.
Ondorioak
Kolonizatutako herrialdeetan
- Europako zibilizazioaren elementuak zabaldu ziren.
- Liskarrak egon ziren, bertako hizkuntza, erlijioa eta abar kontuan ez hartzeagatik.
- Nekazarien ustiapena gertatu zen, eta bertakoek lurrak galdu zituzten.
- Bertakoak behe-mailakoak, kolonizatzaileak goi-mailakoak zirela inposatu zen.
- Mendebaldeko kultura inposatu zen, eta bertakoa desagertu.
Herrialde kolonizatzaileetan
- Aberastasuna lortu zen (lehengaiak, merkatuak...).
- Mendebaldeko kultura zabaldu zen, eta kolonizatzaileek nagusitasuna hartu zuten.
Nazioartekoak
- Interes kolonialen arteko lehia Lehen Mundu Gerraren sorburua izan zen.
- Europa bitan zatitu zen, itun batzuen bidez:
- Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria-Hungaria, Italia.
- Entente Hirukoitza: Britainia Handia, Frantzia, Errusia.