Euskal Foruen aurkako erasoak: Gertaerak eta ondorioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,78 KB
Foruen aurkako erasoak
Zentralismoaren ezarpena Espainian
Espainiako Koroak eredu zentralista inposatu zuen monarkia osoan. Aragoiko Koroako foruak ezabatu zituzten Oin Berriko Dekretuen bidez. Aragoin, Katalunian, Valentzian eta Mallorcan Gaztelako legea eta eredu administratiboa ezarri zituzten.
Aduanen auzia Euskal Herrian
Euskal Herrian, aduanak kostaldera eta Frantziako Erresumako mugara eramateko saio bat egin zen, baina matxinada herritar bat gertatu zen eta aduanak betiko lekura itzultzea erabaki zen.
Godoy eta Zamakolada: Zerbitzu militarraren aurka
Madrilgo Gortean uste zuten foruak erregearen kontzesioak zirela, eta ez euskaldunen berezko eskubideak. Godoyk, Karlos IV.aren ministroak, nahitaezko zerbitzu militarra ezarri nahi izan zuen Bizkaian, baina bizkaitarrak Zamakolada izeneko matxinadan altxatu ziren, eta ekimena ez zen gauzatu.
Konbentzio eta Independentzia Gerrak
Gero, Konbentzio eta Independentzia gerrak etorri ziren. Napoleonen armadak Euskal Herria okupatu zuenean, bi administrazio ezarri zituzten frantsesek: Bizkaiko Gobernua eta Nafarroakoa.
Gerraren ondorioak eta liberalismoaren gorakada
Konbentzio nahiz Independentzia gerretan eragindako gastuak handiak izan ziren, eta herri-lur asko saldu behar izan zituzten. Lurrak esku pribatuetara pasatu ziren eta liberalismoa indartu egin zen.
Fernando VII.a eta Foruen auzia
Fernando VII.aren erregealdiaren hasieran foruak errespetatu zituzten. 1820an, foruak abolituak izan ziren, baina Euskal Herriaren erantzuna gogorra izan zen, eta eraso horiei aurre egiteko “boluntario errealistak” izeneko gerrillari-taldeak sortu ziren.
Foru-sistemaren aldaketak eta debekuak
Dena dela, Fernando VII.a absolutismora itzuli zen, eta euskal foruak errespetatuak izan ziren ondorengo urteetan. Aldaketa batzuk sartu zituzten foru sisteman. Lege baten bidez, Bizkaiko burdina errege-jabetza zela erabaki zuten, hau da, estatuarena. Nafarroan, foru-baimena kendu zuten. Foruen aurkako liburuak ugaritu egin ziren, eta foruak defendatzen zituztenak debekatu.
Foruen arazoa eta Lege Salikoa
Fernando VII.a hil zenean, “Foruen arazoa” sortu zen. Absolutistentzat, Karlos, Fernandoren anaia, zen legezko erregea. Horretarako Lege Salikoa aipatzen zuten (Borboiko Etxean emakumeek ezin dute koroa heredatu), baina liberalek Pragmática Sanción delakoarekin (Fernando VII.ak ateratako dekretu bat, Lege Salikoa kendu eta tronua bere alabari pasatzeko) erantzuten zuten.
Liberalen eta Karlosen jarrerak
Liberalek argi utzi zuten ez zutela euskal foru sistema errespetatuko. Karlosek tradizioa gordeko zuela agindu zuen.