Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: Aro Modernoaren Azterketa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,28 KB

1. Biztanleria, Nekazaritza-Ekonomia eta Jaurerrien Erregimena

1.1 Trantsizio Demografikoa

Antzinako Erregimenean, jaiotza-tasa altua eta heriotza-tasa altua zen. Biztanleria ez zen nabarmen gora egiten.

Aro Modernoan, Europako biztanleriaren bilakaerak hiru fase izan zituen. XVI. mendean, hazkunde moderatua izan zen. XVII. mendean, krisia gertatu zen izurriteen eta gosetearen ondorioz. XVIII. mendean, biztanleria hazi zen, bi arrazoi zirela medio: jaiotza-tasa altua eta hilkortasunaren jaitsiera.

XVIII. mendearen bigarren erdian, Europako erregimen demografikoa aldatu zen: jende gehiago zegoenez, elikagaien eta arroparen eskaera handitu zen.

2. Pribilegioen Gizartea

Antzinako Erregimeneko Europako gizartea aristokratikoa zen, estamentuen balioak nagusi zirelako eta gizartearen banaketa pribilegio juridikoetan oinarritzen zelako.

Hiru estamentu bereizten ziren: noblezia, kleroa eta herri xehea. Lehenengo bi estamentuek pribilegio handiak zituzten eta lurraldeen jabeak ziren. Herri xehea ekoizpen-jarduerez arduratzen zen, eta lanerako indarra besterik ez zuen bizitzeko.

3. Ilustrazioa eta Antzinako Erregimenaren Kritika

Errealitatea ulertzeko eta ikusteko beste modu bat agertu zen, oinarrizko ideiak arrazoia eta askatasuna erabiltzea ziren, gizakiaren emantzipazio pertsonalerako eta intelektualerako tresna gisa.

3.1 Ilustrazioaren Jatorria eta Hedapena

Ilustrazioa 1680tik 1730era bitartean sortu zen, Ingalaterran eta Herbehereetan. Frantzia izan zen Ilustrazioaren ideiak zabaltzeko gunea. Erreformak ezarri ziren hainbat herrialdetan: Prusian, Espainian, Frantzian... Erreformismo ilustratuaren garaia izan zen XVIII. mendea. Gune nagusiak portuak zituzten hiriak izan ziren.

3.2 Pentsamendu Ilustratuen Oinarriak

  • Arrazoiaren nagusitasuna
  • Kritika
  • Botere zibilaren autonomia
  • Erlijio-tolerantzia
  • Ekonomiarekiko eta aurrerapen materialarekiko interesa
  • Hezkuntza
  • Zientzia esperimentalekiko interesa

Ilustrazioko pentsamendu politiko eta soziala:

  • Montesquieu: botereen banaketa
  • Voltaire: tolerantzia, adierazpen-askatasuna
  • Rousseau: askatasuna, subiranotasun nazionala, berdintasun juridikoa

4. Frantziako Iraultzaren Jatorria

Frantziako Iraultzak Antzinako Erregimenaren amaiera ekarri zuen. Esaten da Iraultzarengatik Aro Garaikidea hasi zela.

4.1 Errege-ogasunaren Arazoak (Zergatiak)

Frantzia ekonomia-krisi larrian zegoen XVIII. mendearen azken laurdenetan.

Ministro batzuek erreformak planteatu zituzten, Ilustrazioaren ideietan oinarrituta. Erreforma hauek kolokan jartzen zuten gizarte estamentalaren oinarriak.

1787an, Handikien Biltzarra eratu zen, baina ez zuen onartu zerga-printzipioen berdintasuna.

Erregeak onartu zuen Estatu Orokorrak biltzeko deia egitea. Frantzia iraupen-krisi larrian zegoen. 1787ko uholdeen eta 1788ko udako lehortearen ondorioz, gora egin zuen gariaren prezioak. Egoera horrek langabezia eta delinkuentzia ekarri zituen.

Estamentuek kexa-koadernoak egin zituzten. Nobleziaren eta kleroaren koadernoetan, pribilegioen aldeko defentsa aldarrikatzen zen; eta hirugarren estatuarenetan, adierazpen-askatasuna, biltzeko askatasuna eta merkataritza-askatasuna.