Lehen nazionalismo politiko eta sindikala Euskal Herrian: Sabino Arana eta EAJren sorrera

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,61 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako euskal nazionalismoa azaltzen du: 1876ko foru sistemaren amaiera, kontzertu ekonomikoa eta Euzkadi kontzeptua. Sabino Aranaren ekarpena, EAJren sorrera eta bere nazionalismoaren hiru fase (erradikalismoa, post-aranismoa eta Primo de Riveraren diktadura) ere aztertzen dira.

Puntos clave

  • 1876an III. gerra karlista bukatu ondoren euskal foru sistema bertan behera geratu zen, eta Canovas del Castillok kontzertu ekonomikoa sortu zuen.
  • Kupoa Estatuari urtero eman beharreko diru kopuru jakina zen, eta kontzertuak autonomia administratiboa eta fiskala ematen zituen.
  • "Euzkadi" kontzeptua 1882an sortu zen Luis eta Sabino Aranaren eskutik.
  • Sabino Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zuen 1893-1898 bitartean, erradikalismo politikoaren garaian.
  • Anjel Zabalak alderdiaren zuzendaritza hartu zuen Aranaren heriotzaren ostean, eta sabindarren eta sotisten arteko banaketa gertatu zen.
  • 1922an sabindarrek EAJ-PNV berriro fundatu zuten, eta 1930ean Bergarako kongresuan bi alderdiak elkartu ziren.
  • 1930ean talde batek EAE-ANV sortu zuen, ezkerreko eta laiko alderdi abertzale gisa.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Lehen nazionalismo politiko eta sindikala

Lehen nazionalismo politiko eta sindikala. 1876an, III. gerra karlista bukatu eta gero, euskal foru sistema bertan behera geratu zen. Dena den, Canovas del Castillok kontzertu ekonomikoa sortu zuen, ezegonkortasun politikoa saihesteko. Ondorioz, kupoa ezarri zen: Estatuari urtero eman beharreko diru kopuru jakin bat. Horretaz gain, autonomia administratiboa eta fiskala zuten eta soberan geratzen zen diruarekin inbertsioak egiteko erabiltzen zuten. Kontzertu ekonomikoak arrakasta izan zuenez, behin eta berriro erabili zuten.

Euskal Herriak bere ezaugarri propioak izan zituen: hizkuntza, ohiturak, erlijiotasuna, abizenak... Foruen aboluzioarekin eta 1876ko konstituzioaren aplikazioarekin askorentzat Euskal Herriak bere askatasuna galdu zuen. Beste askorentzat, Euskal Herria desagertzen hasiko zela pentsatzen zuten. Gainera, kanpoko langileen etorrera masiboarekin, erdara eta ohitura berriak nagusitzen hasi ziren eta euskaldunek Euskal Herriko ezaugarriak arriskuan zeudela pentsatu zuten.

"Euzkadi" kontzeptua eta Sabino Aranaren ekarpena

"Euzkadi" kontzeptua 1882an sortu zen, Luis eta Sabino Aranaren eskutik. Euskaldunek esaten zuten ez zutela estatu espainiarraren legeak onartu behar, ez zirelako espainiarrak. Espainolaren presioa Euskal Herria espainiartzen hasi zen. Beraz, bizkaitarrak elkartu ziren Espainiak kendutako askatasuna berreskuratzeko. Aranak bere lan politikoarekin jarraitu zuen eta “Bizkaitarra" eta “Baserritarr" aldizkariak argitaratu zituen, baita euskara ikasi ere. Euskal Herria nazio bat zenez, bandera, izena eta ereserkia asmatu zituen.

Sabino Aranaren nazionalismoaren faseak

Sabino Aranaren nazionalismoaren garaian historialariek hiru fase bereizten dituzte:

  1. Erradikalismo politikoaren garaia (1893-1898): Ondorengo urteetan Euskal Herriaren aldeko giro sutsua ikusi zuen Aranak, beraz, Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortzea erabaki zuen. Euskal abertzaleen lehenengo erakundea Bilboko Euzkeldun Batzokija izan zen eta handik gutxira Bizkaiko erakundea sortu zen.
  2. Ramon de la Sota, enpresari aberatsa, EAJn sartu zen. Arana diputatu aukeratu zuten eta nazionalistek Bilboko Udalean bost zinegotzi lortu zituzten.

Post-aranismoa (1903-1931)

Sabino Arana hil zenean, Anjel Zabalak hartu zuen alderdiaren zuzendaritza. Nazionalismoa Euskal Herri osora zabaltzen hasi zen eta independentzia lortzea oso zaila zenez, nazionalismoa euskal ezaugarriak indartzen eta haiei eusten saiatu zen.

Honela, bi talde bereizten ziren: sabindarrak (Zabala eta Luis Aranarekin) independentziaren aldekoak, eta sotistak (Ramon de la Sotarekin), autonomiaren aldekoak. Sotaren autonomistek nagusitasuna lortu zuten, Luis Arana eta haren jarraitzaileak alderditik botatzen. Sotistak alderdiari izena aldatu zioten: CNV (Comunión Nacionalista Vasca). Baina sabindarrak, 1922an, berriro fundatu zuten EAJ-PNV. Alderdi berria oso militantea zen eta erakunde berriak sortu zituen.

Primo de Riveraren diktadura eta nazionalismoaren bilakaera

Primo de Riveraren diktaduran, PNV-k jazarpen gogorra jasan zuen eta Eli Gallastegik Mexikora joan behar izan zuen. 1930ean, nazionalismoaren bi alderdiak betiko siglen ikurpean (EAJ-PNV) elkartu ziren Bergarako kongresuan. Alderdi hau oso eskuindarra eta katolikoa zenez, talde batek ezkerreko alderdi abertzale eta laikoa sortzea erabaki zuen: EAE-ANV (Acción Nacionalista Vasca). Aldi honetako abertzaletasunaren ezaugarriak katolizismoa, arraza, foruak, federalismoa, munizipalismoa, euskara, euskal folklorea, dantzak eta separatismoa ziren.

Preguntas frecuentes

Zer izan zen kontzertu ekonomikoa?

1876an Canovas del Castillok sortutako sistema da, zeinetan Euskal Herriak Estatuari urtero diru kopuru jakin bat ematen zion (kupoa) eta, horren truke, autonomia administratiboa eta fiskala zituen. Soberan geratzen zen dirua inbertsioak egiteko erabiltzen zuten.

Noiz sortu zen "Euzkadi" kontzeptua?

1882an sortu zen, Luis eta Sabino Aranaren eskutik. Euskaldunek ez zutela espainiar estatuaren legeak onartu behar esaten zuten, ez zirelako espainiarrak.

Zer dira sabindarrak eta sotistak?

Sabindarrak Zabalaren eta Luis Aranaren inguruko taldea ziren, independentziaren aldekoak. Sotistak Ramon de la Sotaren inguruko taldea ziren, autonomiaren aldekoak; haiek lortu zuten nagusitasuna, eta alderdiari CNV izena jarri zioten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan bukatu zen III. gerra karlista eta foru sistema bertan behera geratu zen?
2. Zer zen kupoa kontzertu ekonomikoan?
3. Noiz sortu zen "Euzkadi" kontzeptua?
4. Zein izan zen Sabino Aranak sortutako erakundea?
5. Nork hartu zuen alderdiaren zuzendaritza Aranaren heriotzaren ostean?
6. Zein urtetan elkartu ziren bi nazionalismo alderdiak Bergarako kongresuan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.