Liberalismoa eta nazionalismoa XIX. mendeko Europako iraultzetan: 1820, 1830 eta 1848
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,24 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak XIX. mendeko Europako hiru iraultza-zikloak azaltzen ditu: 1820koa, 1830ekoa eta 1848koa. Iraultza horien oinarri ideologikoak liberalismoa eta nazionalismoa izan ziren, eta Vienako Biltzarrak eragindako egoera politikoa ere aztertzen du. Ikasleak iraultza bakoitzaren kausak, gertaerak eta ondorioak ikasiko ditu, batez ere Espainian, Grezian, Frantzian eta Belgikan.
Puntos clave
- 1820an, Riego komandanteak matxinada egin zuen Fernando VII.aren absolutismoaren aurka, eta Hirurteko Liberala hasi zen.
- Aliantza Santuak Espainia inbaditu zuen 1823an, eta absolutismoa berrezarri zuen.
- Greziak independentzia lortu zuen 1829an, turkiarren menderaldiaren aurkako matxinadaren ondoren.
- 1830eko uztaileko iraultzan, Karlos X.a erregea bota zuten eta Luis Filipe Orleanskoa tronura iritsi zen.
- Belgikak independentzia lortu zuen 1831n, Herbehereetako erregearen aurkako matxinadaren ondoren.
- 1848ko iraultza Frantzian hasi zen, II. Errepublika aldarrikatu zen, eta Luis Napoleon Bonaparte II. Inperioaren emperadore bihurtu zen 1852an.
- 1848ko iraultzek porrot egin zuten, baina Italiaren eta Alemaniaren bateratzeen abiapuntua izan ziren eta langile-mugimendua indartu zuten.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
1820an, 1830ean eta 1848an hiru iraultza-ziklo gertatu ziren Europan. Bi ideologia izan ziren iraultza horien oinarriak: liberalismoa eta nazionalismoa.
Liberalismoa:
XIX. mendearen lehen erdialdeko liberalismoak absolutismoan uko egiten zion, eta Frantziako iraultzak aitorturiko eskubideak eta askatasunak berreskuratu nahi zituzten.
Nazionalismoa:
Nazionalismoak Napoleonen hedapenenan zuen jatorrioa, hedapen horrek naziokidetza-sentimenduak areagotu zituen. Baina, Vienako Biltzarreko berrantolaketan, ez zituzten batere kontuan hartu zenbait herriren ohiturak eta kultura zein historia-identitateak, adibidez, Polonia, Belgika, Norvegia, Italia eta Alemaniarenak. Gainera, bazeuden aspalditik oso herri desberdinez osaturiko inperioak: Errusiakoa, Austriakoa eta otomandarrena.
Frantziako iraultzetan, liberalismoa izan zen eragile nagusia; Frantziatik berriz, aldarrikapen nazionalek garrantzi handia izan zuten.
1820ko eta 1830eko Iraultzak:
1820an, lehen bolada iraultzailea gertatu zen.
---Mugimendua Espainian hasi zen. 1820an, Riego komandantea Fernando VII.aren monarkia absolutistaren aurka matxinatu zen, eta horrela hasi zen Hirurteko Liberala. Erregeak Cádizko 1812ko konstituzioaren zina egitea lortu zuten Espainiako liberalek. Mugimendua 1823 amaitu zen, Aliantza Santuaren esku-hartzearen ondorioz. Aliantzakoek Espainia inbaditu eta absolutismoa berrezari zuten.
---1821ean, greziarrak turkiarren menderaldiaren aurka matxinatu ziren. Matxinadaren ondorioz, Greziak independentzia lortu zuen (1829).
1830ean, bigarren bolada iraultzailea gertatu zen:
---Frantzia izan zen gune nagusia. Karlos X.a Borboikoa erregea Luis XVIII.ak aldarrikaturiko gutun aitortua baliogabetzen saiatu zen. Horri erantzuteko, iraultza gertatu zen uztailean. Erregea herrialdetik bidali zuten, eta Luis Filipe Orleanskoa, burgesia aberatsaren buruzagia, jarri zuten tronkan.
---Herbehereetako erregearen aurkako matxinada izan zen Bruselan. Ondorioz, Belgikak independentzia lortu zuen (1831).
1848 Iraultzak:
1848ko mugimendu iraultzailea herrialde askotara hedatu zen, eta liberalismoaz eta nazionalismoaz gain, gizarte- eta eta langile-iraultza baten ezaugarriak izan zituen. Dena Frantzian hasi zen. Luis Filiperen erregimena gero eta moderatuagoa eta ustelagoa zen, eta otsailean, iraultza gertatu zen. Frantziatik bidali zuten eta II. errepublika aldarrikatu zen. Beraz, burgesia izan zen garaile, eta 1848ko Konstituzioa egin zuen. Hauteskundeetan Luis Napoleon Bonapartek irabazi zuen. Errepublika amaiarazi zuen, eta II. Inperioa aldarrikatu, 1852an. Frantzatik kanpo, Austriako Inperioan (Italia, Bohemia, Hungaria), Polonian, Prusian eta Alemanian izan ziren iraultzak, baina inoiz ez zuten arrakastarik lortu. Nahiz eta porrota izan, 1848ko iraultek aldi politiko berria abiarazi zuten 3 arrazoiengatik:
1-Italiaren eta Alemaniaren bateratzeen abiapuntua izan ziren. 2-Demokraziak aurrera egitea eragin zuten, herrrialde batzuetan boto-eskubidea zabaldu zelako. 3-Nahiz eta langileek garaipena ez lortu, porrotari buruzko gogoeta abiapuntua izan zen langile-mugimenduaren antolaketa modernagoa eta eraginkorragoa izateko (sindikatuak, alderdiak…).
Preguntas frecuentes
Zer izan ziren 1820ko iraultzak?
1820an Espainian hasi ziren matxinadak, Riegok Fernando VII.aren absolutismoaren aurka egin zuenean, eta Greziako independentzia-gerra ere ere 1821ean hasi zen. Espainiako liberalek 1812ko Cádizko konstituzioa erregeari onartzea lortu zuten, baina 1823an Aliantza Santuak mugimendua amaitu zuen.
Zergatik porrot egin zuten 1848ko iraultzek?
Frantzian garaile izan zirenak burgesiak izan ziren, eta Frantziatik kanpo (Austria, Polonia, Prusia eta Alemania) iraultzak ez zuten inoiz arrakastarik lortu. Testuak ez du porrotaren arrazoi guztiak zehazten, baina burgesiaren garaipena eta beste herrialdeetako iraultzen porrota aipatzen ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.