Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: gizartea, ekonomia eta politika XVIII. mendean
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,79 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak XVIII. mendeko Antzinako Erregimenaren ezaugarriak azaltzen ditu: gizarte estamentala, nekazaritza, gremioak eta monarkia absolutista, baita merkantilismoa ere. Ondoren Ilustrazioaren ideiak, pentsalari nagusiak eta despotismo ilustratuaren neurriak aztertzen dira. Azkenik Ondorengotza Gerra eta Filipe V.aren Planta Berriko Dekretuak laburtzen dira.
Puntos clave
- Antzinako Erregimenean gizartea hiru estamentutan banatzen zen, eta noblezia eta kleroa ziren pribilegiatuak.
- Inmobilismoak esan nahi zuen estamentu batean jaiotakoak ezin zirela beste batera pasatu.
- Monarkia absolutistan erregeak botere legegilea, betearazlea eta judiziala biltzen zituen.
- Merkantilismoak industria eta esportazioak bultzatu eta inportazioak murriztea proposatzen zuen.
- Ilustrazioak arrazoia, hezkuntza eta tolerantzia defendatu zituen; Montesquieu, Voltaire eta Rousseau nabarmendu ziren.
- Despotismo ilustratuak hezkuntza, burokrazia eta desamortizazioak modernizatu zituen, erregimena aldatu gabe.
- Ondorengotza Gerra 1700ean Karlos II.a hil ondoren hasi zen, eta Filipe V.ak Aragoiko foruak ezabatu zituen Planta Berriko Dekretuekin.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Gizarte Estamentala eta Taldeak
Antzinako Erregimena XVIII. mendean Europan indarrean zegoen sistema politiko, sozial eta ekonomikoa zen.
Gizartea hiru estamentutan banatzen zen. Gizarte eredu horren oinarrizko ezaugarriak hauek ziren:
- Pribilegioak: Gizarteko bi estamentu pribilegiatuak noblezia eta kleroa ziren. Abantaila handiak zituzten.
Noblezia
- Goi noblezia: Ondasun handiak zituen, jaurgo-eskubideengatik dirua jasotzen zuen eta armadan goi karguak lortzen zituen.
- Behe noblezia: Burgesia aberatsarekin ahaidetzen ahalegintzen zen.
Kleroa
- Goi kleroa: Familia nobleen semerik gazteenak izan ohi ziren.
- Behe kleroa: Herri xehekoak izaten ziren.
Herri Xehea
- Bi talde zeuden: nekazariak eta burgesak.
- Inmobilismoa: Estamentu batean jaiotzen baziren, ezin zen beste estamentu batera pasatu.
XVIII. Mendeko Nekazaritza
Europa gehienean iraupeneko nekazaritza egiten zen, batez ere zerealak ekoizteko. Nekazaritza erabat zegoen klimaren mende, eta fenomeno meteorologiko okerrek (lehorteak, uholdeak, etab.) uzta galtzea, jakiak urritzea, prezioak igotzea eta goseteak eragiten zituzten.
Zer Dira Gremioak?
Lanbide bereko eskulangileen taldeak ziren. Adibidez, zapatariak. Eskulangileen ekoizpena kontrolatzen zuten, eta horrek berrikuntzak eragozten zituen.
Monarkia Absolutista eta Bere Botereak
Estatuaren aginpide guztiak erregearen esku geratzen ziren. Erregeak bere esku zituen botere legegilea, botere betearazlea eta judiziala, eta jainkoaren lurreko ordezkariak zirela uste zuten monarka absolutuek.
- Botere legegilea: Legeak erabakitzen zituen, eta ediktuen eta ordenantzen bidez ezartzen zituen.
- Botere betearazlea: Administrazioa zuzentzen zuen eta armadaren goreneko burua zen.
- Botere judiziala: Agintari judizial gorena zen. Erregearen izenean ezartzen zen justizia.
Zer Da Merkantilismoa?
Herrialdearen aberastasuna neurtzeko, herrialdeak zenbat urre eta zilar zuen hartzen zen kontuan, eta aberastasuna handitzeko industria eta esportazioak bultzatu eta inportazioak murriztu behar ziren.
Zer Da Ilustrazioa?
XVIII. mendeko Antzinako Erregimenaren printzipioak zalantzan jarri zituen korronte intelektuala izan zen Ilustrazioa.
Ilustrazioaren Arrazoiaren Garrantzia
Bizitzaren alor guztietara eraman behar zela zioten. Ilustratuek baztertu egiten zituzten tradizioari loturik zeuden gauzak eta arrazoiarekin bat ez zetorren guztia. Defendatzen zuten pertsonek berezko eskubideak zituztela. Garrantzi handia ematen zioten hezkuntzari, eta baita ere tolerantzia izan behar zela bizikidetzaren oinarria.
Ilustrazioaren Pentsalari Garrantzitsuenak
Montesquieu, Voltaire eta Rousseau.
Definitu Despotismo Ilustratua
Erregeak gauzak egiten zituen jendea pozik egoteko, haiekin haserretu ez zedin.
Despotismo Ilustratuaren Neurriak
- Hezkuntza erakunde berriak eratu zituzten (adibidez, unibertsitateak), eta ikasketa planak berritu zituzten.
- Burokrazia modernizatu zuten, Administrazio Nagusia sendotuz.
- Desamortizazioak egiten saiatu ziren ekonomia hobetzeko.
Zergatik Hasi Zen Ondorengotza Gerra?
1700ean, Karlos II.a Habsburgokoa oinordekorik utzi gabe hil zenean, elkarren aurka egin zuten Frantziak eta Inperio Santuak.
Filipe V.aren Neurriak Gerra Bukatzean
Aragoiko Koroak gerra garaian erregearen aurka jokatu zuela ikusita, Planta Berriko Dekretuak aldarrikatu zituen Filipe V.ak. Dekretuetan, lurralde horietako foruak eta berezko erakundeak ezabatu egiten ziren.
Preguntas frecuentes
Zein ziren Antzinako Erregimeneko estamentu pribilegiatuak?
Noblezia eta kleroa ziren estamentu pribilegiatuak, abantaila handiak zituztenak. Herri xehea, berriz, nekazari eta burgesez osatuta zegoen.
Zer zen merkantilismoa?
Herrialdearen aberastasuna urre eta zilar kopuruarekin neurtzen zen, eta industria eta esportazioak bultzatu eta inportazioak murriztea proposatzen zen aberastasuna handitzeko.
Zein izan ziren Ilustrazioaren pentsalari garrantzitsuenak?
Montesquieu, Voltaire eta Rousseau izan ziren Ilustrazioaren pentsalari garrantzitsuenak, dokumentuan aipatzen direnak.
Zergatik hasi zen Ondorengotza Gerra?
1700ean Karlos II.a Habsburgokoa oinordekorik utzi gabe hil zenean, Frantziak eta Inperio Santuak elkarren aurka egin zuten oinordetzagatik.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.