Frankismoaren garaia Euskal Herrian: errepresioa, ekonomia eta oposizioa
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,33 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak Frankismoaren garaia Euskal Herrian aztertzen du, gerraosteko errepresiotik hasi eta frankismoaren gainbehera eta Trantsizioa arte. Euskal kulturaren baztertzea, aldaketa ekonomikoak, Eliza, nazionalismoaren barruko banaketa eta ETAren agerpena jorratzen ditu.
Puntos clave
- Erregimenak II. Errepublikako erakundeak deuseztatu zituen eta euskal kultura baztertu edo debekatu zuen; Eusko Jaurlaritza erbestean zegoen.
- Autarkiaren urteak latzak izan ziren 1950era arte; ondoren teknokraten politika modernizatzailea etorri zen.
- Euskal kleroak politika sozial alternatiboa eta euskal kulturaren defentsa antolatu zituen; 1950ean Jose Maria Arizmendiarrieta inguruan kooperatibismoa indartu zen.
- EKIN sortu zen eta geroago ETA; 60ko hamarkadaren amaieran ETAk indarkeria erabiltzen hasi zen.
- Burgosko Prozesuak protesta internazionalak eragin zituen eta etakideen heriotza zigorrak indargabetzea lortu zuten.
- 1973an Luis Carrero Blanco hil zuten, eta 1973ko mundu-krisiak ekonomiaren gabeziak agerian utzi zituen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Diktaduraren hasierako urteetan, Frankistak ez ziren herritarrek eskubide eta ideia zapalketa gogorra pairatu zuten. Erregimenak II. Errepublikak sortutako erakundeak deuseztatzeaz gain, euskal kultura baztertu edota debekatu zuten; Eusko Jaurlaritza erbestean zegoen. Gerraosteko urteak gogor samarrak izan ziren, aipatutako errepresioarekin batera, herritar gehienek eskasia sufritu baitzuten.
II. Mundu-gerran frankismoa ezabatzeko kanpo-laguntza posible zelakoan
Aliatuekin – gerra hura irabaziko zutenekin- harreman onak edukitzen saiatu ziren. Gerra hotzaren garaian frankismoak lortutako onarpen internazionalak euskal oposizioaren itxaropena zapuztu zuen.
Aldaketa ekonomikoak
Ekonomian aldaketa asko gertatu ziren. Autarkiaren urteak -1950eko hamarkadara arte – latzak izan ziren; ondoren, teknokraten politika modernizatzailea etorri zen. XIX. mendean gehien garatu ziren lurraldeak -Katalunia, Madril eta Euskal Herria- XX. mendearen erdialdean ere garatuenak izan ziren.
Protestak eta erantzunak
1940ko eta 1950eko hamarkadetan antolatutako protestek gobernuaren erantzun gogorra ekarri zuten. Oposizioak beste borroka mota batzuk bilatuko ditu.
Euskal Elizaren harremanak
Agintari “nazionalkatoliko”-ekin tirabiratsuak ziren; euskal kleroak lan garrantzitsua egin zuen politika sozial alternatibo bat antolatzen eta euskal kulturaren defentsan. 1950eko hamarkadan euskal ekonomiaren barruan Jose Maria Arizmendiarrietaren inguruan kooperatibismoa indartsu hasi zen eta ondorengo hamarkadetan haren garrantzi ekonomikoa handituz joan zen.
Euskal nazionalismoaren barruan talde berri bat agertu zen; mugimendu abertzale tradizionalari jarrera desegokia eta moderatuegia leporatu zion belaunaldi gazteago batek. Gazte hauek independentismoa eta ideia ezkertiarrak – garai hartako ikasleen artean modan zeudenak- uztartu zituzten, lehenago EKIN eta geroago ETA sortu zutela.
60ko hamarkadako garapen ekonomiko handiak aldaketa sakonak ekarri zituen, diktaduraren eta gizartearen arteko hutsunea handituz. Industrializazio berriarekin batera immigrazio garrantzitsua ezagutu zuten Bizkaiak eta Gipuzkoak. Euskal oposizioak gero eta presentzia gehiago zuen; greba eta protesta ugari egon ziren, soldata eta lan-baldintza hobeak bezalako eskaeren atzean errebindikapen politiko antifrankistak ere defendatzen ziren.
60ko hamarkadaren amaieran ETAk indarkeriaren erabilpenari ekin zion eta segurtasun indar frankistek erakundea desegiteko ahalegina egin zuten. ETA erakundearen barruan bi ildo zeuden: politikoago bat (moderatuena) eta militarrago bat ( erradikalena).
70eko hamarkada Burgosko Prozesuarekin hasi zen ; nazioartean egindako protestek etakideen kontrako heriotza zigorrak indargabetzea lortu zuten.
Frankismoaren gainbeherarekin haren aurkako kritikak eta protestak ugariagoak izan ziren. Erregimenak bere azken aldian errepresioa areagotu zuen. ETAren ekintzak ere ugaldu ziren; 1973an Luis Carrero Blanco -Francoren laguntzaile nagusia- hil zuten.
Frankismoren amaiera eta Trantsizio garaia oso giro gatazkatsu batean gertatuko ziren. 1973an hasitako mundu-krisiak agerian utzi zituen ekonomiaren gabeziak: mendekotasuna (industria astunarekin eta atzerriko merkatuarekin), ingurumen kutsadura, energia kontsumo handia,... Krisi honen kalteek eragina edukiko zuten luzaroan.
Preguntas frecuentes
Zer gertatu zen Eusko Jaurlaritzarekin frankismoaren garaian?
Eusko Jaurlaritza erbestean zegoen erregimenak II. Errepublikako erakundeak deuseztatu ostean. Dokumentuak ez du gehiago zehazten.
Nor izan zen Jose Maria Arizmendiarrieta?
Dokumentuaren arabera, 1950eko hamarkadan euskal ekonomiaren barruan kooperatibismoa indartu zuen inguruan. Dokumentuak ez du bere biografia zehazten.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.