Karlistadak eta Foruen Indargabetzea (1833-1876): laburpena

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,1 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Karlistadak eta Euskal Foruen indargabetzea azaltzen ditu 1833tik 1876ra bitartean. Karlisten eta liberalen bandoak, Lehen eta Bigarren Karlistadak, Bergarako Besarkada eta 1876ko Foruen Indargabetzea jorratzen ditu, eta ikaslea gertaeren kronologia eta eragileak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Fernando VII.a hil ondoren, Lege Salikoa indargabetu eta Santzio Pragmatikoa onartu zen, Isabel II.a erregina izendatuz.
  • Karlistak (absolutistak) Karlos (V.a) alde zeuden eta Eliza, Foruak eta Antzinako Erregimena defendatzen zituzten.
  • Isabelinoak (liberalak) Isabel II.aren alde zeuden eta liberalismoa, Santzio Pragmatikoa eta foruen malgutasuna defendatzen zituzten.
  • Lehen Karlistadan (1833-1839) Zumalakarregi zauritu eta hil zen Bilbo erasotzean, eta 1837ko Konstituzioa onartu zen.
  • Bergarako Besarkadaren ostean (1839), Maroto eta Espartero jeneralen artean, 1839ko urriaren 25eko legea egin zen, foruen berrezarpena aipatuz baina interpretazio desberdinekin.
  • Bigarren Karlistada 1872an hasi zen, Karlos VII.a Larrunetik Espainiara sartu zenean, eta 1876an Donostia eta Iruñea hartu ondoren amaitu zen; urte bereko uztailaren 21ean Foruen Indargabetzea eman zen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Karlistadak eta Foruen Indargabetzea (1833-1876)

FORUAK ETA LIBERALISMOA: KARLISTADAK ETA FORUAK INDARGABETZEKO PROZESUA (1833 - 1876)

Testuingurua eta Bandoen Sorkuntza

Fernando VII.a hil ondoren, lege salikoa indargabetu eta Santzio Pragmatikoa onartu zen. Ondorioz, bere alaba Isabel II.a izendatu zuten Espainiako erregina. Hala ere, Fernandoren anaia, Karlos, kontra jarri zen, tronua beretzat nahi baitzuen. Bestalde, 1833. urtean foruak desagerrarazteko beldurra zegoen Euskal Herrian. Beraz, bi bando nagusi sortu ziren:

1. Karlistak (Absolutistak)

Karlistak Fernandoren anaiaren alde zeuden. Hauek absolutistak ziren, eta beraien pentsaera nagusiak hauek ziren:

  • Ideologia: Eliza, Foruak, Antzinako Erregimena eta Lege Salikoa.
  • Kideak: Nekazariak, Elizgizonak eta Noblezia.
  • Kanpo Laguntza: Errusia, Austria eta Prusia.
  • Buruzagiak: Karlos (V.a), Tomas Zumalakarregi eta Rafael Maroto.

2. Isabelinoak (Liberalak)

Isabelinoak, berriz, liberalak ziren. Hauek honako ideiak defendatzen zituzten:

  • Ideologia: Liberalismoa, Elizarik eza (neurri batean), Foruak (malgutasunez) eta Santzio Pragmatikoa.
  • Kideak: Burgesak, hiriko herritarrak, Isabel II.a, Maria Kristina eta Baldomero Espartero.
  • Kanpo Laguntza: Portugal, Frantzia eta Ingalaterra.

Lehen Karlistada (1833-1839)

Hasiera batean, karlistak indarrean zeuden, nekazal lurretan indartsu zebiltzan. Hiriburuak eskuratu nahi zituzten: Tomas Zumalakarregik Madril hartu nahi zuen, eta Don Karlosek Bilbo. Baina Bilbo erasotzerakoan, Zumalakarregi zauritu eta hil egin zen. Heriotza honen ostean, karlistek arazoak izan zituzten, hegoalderantz joan ziren eta banandu egin ziren. Bitartean, 1837ko Konstituzioa onartu zen.

1837-1839 urteen artean, liberalak pixkanaka gerran indartzen hasi ziren, baina ezin izan zuten gerrilla karlista menperatu. Maroto hautatu zuten buruzagi karlista berri gisa. Azkenean, liberalak izan ziren garaile.

Bergarako Besarkada eta Foruen Legea

Gerra amaitzeko, bake-proposamen bat egin zen, besteak beste, Isabel bere lehengusuarekin ezkontzea eta Euskal Foruen mantenua bermatzea proposatzen zuena. Ondoren, Bergarako Besarkada gertatu zen, Maroto eta Espartero jeneralen artean.

Hitzarmen hau sinatu ostean, 1839ko urriaren 25eko legea egin zen. Bertan, foruen berrezarpena emango zela esaten zen, baina legea ez zen argia eta interpretazio desberdinak egon ziren:

  • Batzuentzat, foruak osotasunean berrezartzeko aukera galarazi zuen.
  • Beste batzuentzat, legeak foruen indarraldia bermatzen zuen.

Lege hau aplikatzeko, beste bi lege onartu ziren: Nafarroako Lege Paktatua eta Euskal Probintzietako Foruen Erreforma.

Bigarren Karlistada (1872-1876)

Lehen Gerra Karlista amaitu eta hogeita hamahiru urte geroago, 1872. urtean, Bigarren Gerra Karlista piztu zen. Gerra hau foruak aldarrikatzeko nahiarekin eta agintean karlistak ez egoteagatik egin zen.

Bandoak Bigarren Karlistadan

Gerra honetan ere bi bando zeuden:

Karlistak

  • Kideak: Nekazariak, hirietako langileak, liberal foruzaleak.
  • Protagonistak: Ollo, Dorregarai, Santa Kruz apaiza, Velasco eta Karlos VII.a.

Liberalak (Alfontsotarrak)

  • Protagonistak: Serrano, Amadeo I.a, Alfonso XII.a, Loma eta Concha.

1872. urtean, Karlos VII.a Espainian sartu zen Larrunetik. 1873. urtean, karlistek hiri batzuk irabazi zituzten, eta 1874. urtean, estatu karlista antolatu zen. Abendu horretan, Alfonso XII.a, Isabel II.aren semea, errege izendatu zuten.

Bukatzeko, 1876. urtean, Alfonso XII.ak Donostia eta Iruñea eskuratu zituen, eta horrekin gerra amaitu zen. Urte bereko uztailaren 21ean, Foruen Indargabetzea eman zen, Euskal Herriko erregimen juridiko eta politiko berezia amaituz.

Preguntas frecuentes

Zergatik piztu zen Bigarren Karlistada?

Gerra foruak aldarrikatzeko nahiagatik eta agintean karlistak ez egoteagatik piztu zen, 1872. urtean. Karlos VII.a Larrunetik sartu zen Espainian.

Zer da Bergarako Besarkada?

Maroto eta Espartero jeneralen arteko hitzarmena da, Lehen Karlistada amaitzeko egin zena. Ondoren, 1839ko urriaren 25eko legea egin zen.

Noiz eman zen Foruen Indargabetzea?

1876ko uztailaren 21ean eman zen, Alfonso XII.ak Donostia eta Iruñea hartu ondoren eta gerra amaitu ondoren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein erregina izendatu zuten Fernando VII.a hil ondoren?
2. Nork hartu zuen karlisten buruzagitza Zumalakarregi hil ondoren?
3. Zein urtetan hasi zen Bigarren Karlistada?
4. Zer onartu zen 1837. urtean?
5. Zein izan zen Alfonso XII.a errege izendatu zuten urtea?
6. Zein jeneralen arteko hitzarmena izan zen Bergarako Besarkada?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.