1979ko Euskal Autonomia Estatutua: sorrera, edukia eta garrantzia
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,11 KB
Actualizado el
Resumen
Testu honek 1979ko Euskal Autonomia Estatutuaren sorrera, negoziazio prozesua eta eduki nagusiak azaltzen ditu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erregimen autonomikoa arautzen duen lege organikoa da, Gorte Nagusiek onartua. Ikasleak EAEren eraketa, lurralde historikoen erakundeak, euskararen ofizialtasuna eta eskubide historikoak ulertuko ditu, baita Estatutuaren garrantzia eta erronkak ere.
Puntos clave
- Estatutua 1979ko abenduaren 18an onartu zen Madrilgo Gorteetan, erreferendumean ere (urriaren 25ean) onartu ondoren.
- EAEren Autonomia Erkidegoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak osatzen dute, Espainiako Estatuaren barruan.
- Nafarroak aukera izan zuen sartzeko, baina 1978an Euskal Kontseilu Nagusian sartzeari uko egin zion.
- Lurralde Historikoetako erakundeak berresten dira, foru-tradizioarekin bat etorriz.
- 6. artikuluak euskararen ofizialtasuna ezartzen du gaztelaniarekin berdintasunean.
- Xedapen gehigarriak Euskal Herriak eskubide historikoei uko egiten ez diela adierazten du.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Sarrera eta Testuingurua
Testu-mota: Juridikoa (Estatuko Lege Organikoa)
Izaera: Politikoa
Egilea: Euskal Kontseilu Nagusiak egindako proiektua, Suárezen Gobernuarekin negoziatu ondoren. Behin betiko testua Gorte Nagusiek (egile kolektiboa) onartu zuten.
Data: 1979ko abenduaren 18a (Madrilgo Gorteetan onartua)
Kronologia eta Negoziazio Prozesua
1978ko urtarrilean, Euskal Kontseilu Nagusiak Estatutu-proiektua egiteko parlamentu-biltzarra antolatu zuen. Abenduaren 29an, Estatutuaren testua Gernikan aurkeztu eta ondoren Gorteetara eraman zen tramitatzeko. Hurrengo hilabeteetan, negoziazio-prozesu bati ekin zitzaion, Suárezek berak parte hartu zuelarik. Euskal parlamentarien ordezkaritzarekin jarrerak hurbildu, eta akordio batera iritsi ondoren, erreferendumean onartu zen 1979ko urriaren 25ean. Azkenik, Senatuan eta Kongresuan berretsi zen azaroa eta abendua bitartean.
Helburua eta Gaia
Helburua: Euskal herritarrei zuzendua, orokorrean. Beraz, helburu publikoa du.
Gaia: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erregimen autonomikoa arautzen duen Estatutua.
Estatutuaren Eduki Nagusiak
Testuan aukeratutako artikuluetan honako ideia hauek aipatzen dira. Jarraian azalduko ditugu:
- EAEren eraketa eta osaera
- Lurralde Historikoetako erakundeak
- Euskararen ofizialtasuna
- Polizia
- Eskubide historikoak
EAEren Eraketa eta Osaketa (1. eta 2. art.)
Espainiako Estatuaren barruan eratzen da, Konstituzioarekin bat etorriz. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak osatzen dute Autonomia Erkidegoa, baina aukera ematen zaio Nafarroari sar dadin hala erabakitzen badu. Nafarroako ordezkariek uko egin zioten 1978an Euskal Kontseilu Nagusian sartzeari, eta ordutik Nafarroa Euskal Estatututik kanpo geratu zen.
Lurralde Historikoetako Erakundeak (3. art.)
Lurralde historiko bakoitzaren berariazko erakundeak berresten dira, bakoitzaren antolamendua eta autogobernua EAEren barruan onartuz. Lurralde Historikoetako foru-tradizioarekin bat egiten da, eta lurraldeei nolabaiteko autonomia-maila aitortzen zaie.
Euskararen Ofizialtasuna (6. art.)
Euskararen ofizialtasuna ezartzen da, gaztelaniarekin berdintasunean. 1936ko Estatutuaren deuseztapenaren ondoren galdutako ofizialtasun-estatusa berreskuratzen da.
Eskubide Historikoak (Xedapen Gehigarria)
Xedapen gehigarrian adierazten da Euskal Herriak, autonomia-erregimen hau onartuta ere, ez diola uko egiten legokiokeen eskubide historikoei. Modu horretan, etorkizunean autogobernu-maila handiago izateko aukerari eusten diote.
Garrantzia eta Erronkak
- Euskal Herrian, Trantsizio Garaian, lehenagotik zetorren autogobernuaren aldarrikapena oso indartsua zen. Estatutu honek, neurri batean, aldarri horri erantzuna eman zion.
- Estatutuaren erredakzioa presaka egin zenez, eduki asko gehiegi zehaztu gabe idatzi ziren. Horren ondorioz, Estatutua garatzeko negoziazio luze eta ugari egin dira, askotan akordioetara iristea zaila gertatu delarik.
Preguntas frecuentes
Noiz onartu zen 1979ko Euskal Autonomia Estatutua?
Madrilgo Gorteetan 1979ko abenduaren 18an onartu zen, eta aurretik erreferendumean onartu zen urriaren 25ean.
Zein lurralde osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoa?
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak osatzen dute. Nafarroak sartzeko aukera zuen, baina ez zen sartu.
Zer ezartzen du Estatutuak euskararen inguruan?
Euskararen ofizialtasuna ezartzen du gaztelaniarekin berdintasunean, 6. artikuluan.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.