Antzinako Greziako Filosofia: Pentsalari Nagusiak eta Ideiak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,65 KB

Antzinako Greziako Filosofia: Testuinguru Historikoa

Miletotarren pentsamendu filosofikoaren aurretik, Greziako pentsamendu mitikoa dugu. Asmatutako kontakizunak munduko edozein gertakariren azalpenerako giltza ziren. Miletotarrak, Europako lehen zientzialari bilakatu zirenak, jainkoen aipamena alde batera uzten hasi ziren, eta gauzen zergatiaren galderei erantzun berri eta libreagoak asmatzen ahalegindu ziren. Horrela, jakinduria handitu zen.

Pentsalari Miletotarrak eta Aurresokratikoak

  • Heraklitok naturaren berezko bilakaera azpimarratu zuen, eta etengabe gertatzen direla aldaketak, naturaren barne-oreka dinamikoaren berri emanez.
  • Parmenidesek begiak izatea eta arrazoimenari aditzea eskatzen zuen. Gauzen gaineko ikuskera arrazionalari eusten badiogu, aldatzen denari buruz ezin dezakegu esan badenik, izatea gauza egonkorrak aipatzeko erabiltzen baita. Benetan badena, hots, beti egonkorra eta ezagungarria dena, Izakia da, errealitate bakarra. Zentzumenak errealitatearen alderdi irrazionalak dira. Pentsamenduak benetako ezagutza dakar.

Pitagorikoen Aztarnak eta Platonen Akademia

Platon pitagorikoekin harremanetan jarri zen, Akademiari antolaketa forma bat eman nahi baitzion. Matematikaz jabetuta ez zeudenak ez ziren onartuak. Akademiako helburua pentsamendu abstraktuan murgiltzeko gaitasuna lortzea zen. Horretarako, zenbakien gaineko jakintzarekiko zaletasun aparta erakutsi behar zuten bertaratzen ziren ikasleek. Unibertsoko izaki guztiak formula matematikoen bidez azal daitezkeela pentsatu zuten. Ondorioz, matematikaren printzipioak izakien printzipio berak dira, eta matematikaren osagaiak zenbakiak direnez gero, zenbakiek eratzen dute unibertsoaren izaera. Zientzian ez ezik, gai erlijioso eta politikoetan ere jardun zuten.

Sofistak: Erlatibismoaren Aldarrikapena

Protagoras eta Trasimako izan ziren mugimendu horren ordezkari nagusiak, eta erlatibismoa aldarrikatu zuten. Platonen iritziz, gizakion interes pribatuak lehenesten baitira objektibitatearen gainetik. Sofistek entzuleak limurtzeko gaitasuna zela zioten. Solaskideek erakutsitako arrazoiak egiazkotzat har ditzaten trebe izatea da, sofisten ustez, jokaera arrakastatsua edo bertutetsua.

Sokrates: Metodoa eta Intelektualismo Morala

Ez zuen ezer idatzi, baina bi gauza erakartzen zioten: elkarrizketa induktiboa eta definizio unibertsala.

Sokratesen metodoa:

  • Ironia: Ezjakinaren itxura eginez, elkarrizketan parte hartzen duten solaskideen hasierako jakituria kritikatzen du, mintzailearen zalantza eta ezjakintasunaren aitorpena lortu arte; Sokratesek ezjakinarena egiten du. Erantzun desegokiak baztertu eta egokiak abiatu.
  • Maieutika: Gure barnean ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar du filosofoak. Prozesu osoaren bukaeran, ikergaien gaineko erabakiarekin topo egitea du helburu Sokratesek.

Sofistikaren erlatibismoaren kontra, Sokratesek definizio unibertsalak egon badirela esango du. Eztabaida politikoetan nahiz epaitegietan, Atenaseko bizilagunak norberaren ikuspegitik hitzari adiera propioa ematen ohitzen ari ziren, norberaren interesen araberako pentsamolde guztiak ontzat hartuz. Hitzaren esangura mamitsua aurkitu eta mugatu beharra dagoela defendatuko du.

Intelektualismo morala: Inor ez da okerra bere borondatez, baizik eta jokabide zuzenaren aurrerabidea gaizki ezagutzen duelako, edota, gaiztakerian dabilela, egoera bati dagozkion inguru guztiak ezagutzera heltzen ez delako.