Ortega y Gasset: Arraziobitalismoa eta Bizi-Arrazoimena

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,65 KB

Ortegaren Arraziobitalismoa

Perspektibismoaren garapenetik, Ortegaren doktrina arraziobitalista sortzen da. Arraziobitalistaren ikuskeran kokatzeko, lehenik bitalismoaren eta arrazionalismoaren kritika egiten du, eta gero ikuskera bakoitzaren alde positiboa hartzen du. Bi perspektibatik balio duena hartzen du: bizitzaren perspektiba eta arrazoimenarena. Lehenengoa emandako errealitatea da; bigarrena, errealitate hori ulertzeko ahalegina.

Sustraizko errealitatea

Sustraizko errealitatea erabateko eta funtsezko errealitatea da, eta errealitate guztiek dute hori oinarri. Gizakiaren izaera naturala eta naturaz gaindikoa da aldi berean:

  • Osagai naturala (animaliatasuna): Jaiotzatik ematen zaiguna da, baina ez da gizakia bereizten duena.
  • Osagai bereizgarria (naturaz gaindikoa): Bizia hutsik ematen digutenez, bizi-proiektu bat aukeratu behar dugu.

Nia

Gizaki bakoitza nia proiektu bat da, izatea irrikatzen duen zerbait. Gizakiaren izana, oraindik ez den hori izatean datza. Gizakia askatasun hutsa da, eta ez du behin betiko identitaterik; ezengonkortasuna da niaren substratua. Gizakia ez da gorputza, ezta arima ere.

Zirkunstantzia

Zirkunstantzia subjektua murgildurik dagoen bizi-mundua da. Norberaren gorputza edo gogamena ere zirkunstantzia dira. Gure proiektua egitean aurkitzen ditugun erraztasunen eta zailtasunen multzoa da zirkunstantzia. Ezin dugu gure bizi-zirkunstantzia aukeratu; bertan gaude murgildurik, gure sinesteetako edukiek osatuta.

Arrazionalismoa gainditzea

Ortegak gizabanakoaren bizitzari egozten dion sustraizko errealitatearen ikusmoldeak errealismoaren eta idealismoaren arteko aurkakotasuna gainditzen du. Ez niak, ez gauzek, ez dute errealitaterik bizitzatik kanpo.

Ortega y Gassetek ohiko arrazoimen arrazionalista ere kritikatzen du:

  • Arrazionalismoa: Egia absolutua eta aldaezina dela dio, bizitza konkretutik urrunduz.
  • Bizi-arrazoimena: Arrazoimen abstraktuaren ordez, bizitzaren errealitate denborazko eta historikoa hautematen duen arrazoimena aldarrikatzen du.

Ortegaren egiaren ikusmoldea

  • Egia moralaren arloan: Benetako bizitza da. Gizakiak, une bakoitzean, ahalbideen artetik bat aukeratu behar du, bere existentziari esangura emanez.
  • Egia zientzia-arloan: Behin-behinekoa da. Zientziak iraganeko egiak kontuan hartzen ditu aurrerapausoak emateko. Errealitatea eraikitzen den zerbait da, eta baieztapenak frogatu behar dira hipotesi hutsak ez izateko.