Arrazonamendua, Logika, Falaziak eta Utopiak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,16 KB
Zer behar dugu arrazonatzeko?
- Kontzeptuak: Ideia edo irudi mentalak gauzak, pertsonak edo animaliak definitzeko.
- Judizioak: Kontzeptuak baieztatzen edo ezeztatzen dituzten esakuneak.
- Konektagailuak: Judizioen arteko lotura praktikoak dira.
- Argudioak: Judizioen lotura; ezagunetatik edo premisetatik ateratzen dugun konklusioa.
Logikaren 3 printzipioak
- Identitatearen printzipioa: A=A (“a” “a”ren berdina da).
- Ez-kontraesanaren printzipioa: A ≠ -A (“a” ezin da ez “a” izan).
- Hirugarren baztertuaren printzipioa: A v ¬A (“a” ala ez “a”).
Arrazonamendu motak
Kopuruaren arabera
- Inferentzia: Bi premisaren judizio arrazonamenduari esaten zaio. Adibidez: Egunek 24 ordu dituzte beti, beraz, biharko egunak ere 24 ordu izango ditu.
- Silogismoa: Bi premisa eta ondorio bat dituen argudio edo arrazonamendua.
Orokorra eta partikularraren kokapena
- Indukzioa: Premisa partikularretik ondorio orokorrera. Adibidez: Kobre zatiak (partikular) orri batez kolpatzean berotzen dira.
- Dedukzioa: Premisa orokorretatik ondorio partikularrak ateratzea; partikularretik partikularrera edo orokorretik orokorrera.
Edukiaren arabera
- Autoritate-argudioa
- Kausa-ondorioa
- Antzekotasun bidezko argudioa: Antzeko egoerak konparatzea.
- Adibide bidezko argudioa
- Norberaren esperientzian oinarritutako argudioak
- Tradizioan oinarritutako argudioak: Topikoak erabiltzen dira.
- Emozioak sortzen dituen argudioa
Noiz dira zuzenak gure argudioak?
Argudio induktiboen zuzentasuna
Esperientziaren egiaztapenean datza. Argudioa zuzena da esperientziak egiaztatzen duenean. Indukzio motak:
- Indukzio osoa: Kasu guztiak ezagutu eta egiaztatu daitezke.
- Indukzio partziala: Ezin dira kasu guztiak egiaztatu; orokortzean datza.
Argudio deduktiboen zuzentasuna
Bi kontzeptu bereizi behar ditugu: egia eta baliozkotasuna.
- Egia materiala: Gertaeren menpekoa da.
- Egia formala (baliozkotasuna): Ondorioa premisetatik logikoki ondorioztatzen bada, nahiz eta edukia faltsua izan.
Falaziak
- Aporia: Soluziorik ez daukan arazoa.
- Paradoxa: Bi posibilitate kontraesankor onartzen ditu.
- Galdera konplexuak: Aurresuposizioak. Galderari baietz edo ezetz erantzunda, baieztapena onartzen duzu.
- Ad ignorantiam: Enuntziatu bat faltsutzat hartzea egiaztatu ez bada, edo alderantziz.
- Argudio zirkularra: Zerbait esan ondoren, esanahi bereko arrazoiak ematea.
- Ad hominem: Solaskidearen kontra jotzea iritzia ezeztatzeko.
- Ad baculum: Mehatxuak erabiliz iritzi baten alde egitea.
- Ad populum: Jendeari sentimenduak piztuz xantai efektiboz balidatzea.
- Ex populo: Mundu osoa ados dagoelako egia dela frogatzea.
- Post hoc, ergo propter hoc: Denboran lehenago gertatu delako kausa dela sinestea.
- Presazko orokortzeak: Datu nahikorik gabe baieztatzea.
- Malda irristakorra: Domino efektuan oinarritua.
- Falazia naturalista: Emozioetan oinarritua.
Zer da Utopia?
Alegiazko estatu perfektua da. Tomas Morok sortu zuen hitza; gizarte eredugarria da, baina ezinezkoa.
Funtzioak
- Erreforma sozialak bideratzea.
- Estatuen mugak eta bidegabekeriak kritikatzea.
- Gizarte hobe bat lortzeko itxaropena ematea.
Platonen hiri ideala
Errepublika lanean estatu ideala eta gobernari perfektua bilatzen ditu. Hiru maila: gobernariak (jakintsuak), gudariak (defentsa) eta langileak (produkzioa).
Kanten Betiereko Bakea
Idealismo transzendentalaren teoria. Gerrarekin amaitzeko esparru juridikoa proposatzen du: armadak desagertzea, nazioen arteko erakundeak eratzea eta justizia soziala bermatzea.
Utopia sozialista
Saint-Simon, Owen eta Fourier-en proposamenak. Ekoizpen-bideen jabetza pribatua murriztu edo ezeztatu behar da gizarte oparoa lortzeko.
Ideal Utopikoak
- Bakezaletasuna: Justizia eta berdintasun soziala.
- Ekologismoa eta Jasangarritasuna: Baliabide naturalak ondorengo belaunaldientzat gordetzea.
- Ekofeminismoa: Paradigma patriarkalaren aurkako zaintza etikoa.
Distopiak
Gizartearen ispilu makabroa. Pertsonen askatasuna eta ongizatearen kontrakoa da; kontrola eta indarkeria nagusi dira.
Un mundo feliz
Utopia ironikoa. Gerra eta pobrezia ezabatzen ditu, baina familia, aniztasuna eta zientzia sakrifikatuz. Gizartea bost klasetan banatuta dago (Alfa, Beta, Gama, Delta eta Epsilon).