Ekonomia alienazioa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,64 KB
1. KARL MARX BIO (150) : Karl Heinrich Marx Treberis-en (Alemania) jaio zen 1818an eta Londresen hil zen 1883an. Familia burges baten semea zen. Bere jarduera politiko ezkertiarragatik Parisera kanporatu zuten, eta bertan betiko laguna izango zuen Friedrich Engels ezagutu zuen. 1848an Parisen dago iraultza gori-gorian dagoenean bertan historia garaikidearen problema zehatz bat (1848ko iraultzarena) interpretazio ekonomikoa erabiliz aztertu zuen. // Bere idazlanik inportanteena Kapitala da. Lan horretan Hegelen filosofia, ekonomia politiko britainiarraren ekarria eta sozialista frantsesen teoriak uztartu zituen. // ● Testuinguru Historikoa: Napoleonen gerren ondorengo egoera: Napoleonen gerrak iraultza frantsesaren ideiak, burgesiaren ideiak zirenak, Europa osoan zabaldu zituzten. Horren ondorioz bi alderdi politiko indartsu sortu ziren: tradizionalistak eta liberalak. Egoera politiko horretan sortuko dira Europan XIX. Mendean hainbat iraultza burges. // Industria Iraultza: XVII. Mendearen buruan Ingalaterran eta XIX.Mendean kontinentean industria iraultza hasi zen. XIX. Mendean ekoizteko gaitasuna ikaragarri haziko da eta horrekin batera injustizia soziala ere.Hori dela-eta, XIX. Mendean garrantzi handia izan zuen beste indar politikoa sortu zen, langileen alderdiak.
2. EKO ALIENA (150): Marxen lanaren ardura proletarioek XIX. Mendeko gizarte kapitalistan sufritzen duten esplotazioa salatzea eta ezereztea da. Marxen analisia gizaki konkretuarekin hasten da, gizarte konkretu batean eta historiarekin erlazionatuta. Giza alienazioak, oro har, adierazten du norberaren burua arrotz bihurtu denaren egoera. // ● Ekonomia Alienazioa: Alienazioa gizakiari egiten zaion askatasunaren, lanaren eta pentsatzeko gaitasunaren desjabetzea da, gizakia bera bizi den sistema ekonomiko kapitalista dela kausa. / Marxek hainbat alienazioa mota analizatu zituen, hala nola, alienazio erlijiosoa, ideologikoa, politikoa eta ekonomikoa, azkeneko hori aipatutako beste guztien zergatia izanda. / Marxen iritziz, gizakiaren esentzia lana da. Lan produktibo horretan gizakiak bere izaera garatzen du. Baina produzitzeko modu kapitalistan ez da hori gertatzen, produkzio modu horretan lanak dituen baldintza errealengatik lanak alienatzen du-eta. / Lan prozesuak produktuaren desjabetzea dakarkio langileari, Eta are gehiago, produkzio prozesu horretan langilea, bere lan indarra salduta, bere jabearentzako lanabes bihurtzen da -gauzen artean beste gauza bat, merkantzien artean beste merkantzia bat-. / Laburbilduz, alienazioak, alde batetik, gizakiaren askatasuna ukatzen du eta, beste aldetik, lan prozesuan gizakiaren deshumanizazioa dakar.
3. ERLIJIO ALIENA (250): Marxen iritziz, gizakien alienazio modu guztien eredua erlijio-alienazioa da. Marxek pentsatzen zuen erlijioarekiko kritika, funtsean, Ludwig Feuerbach-ek (1804-1872) ondo egina zuela. Feuerbach-en ustez erlijioa fikzio bat baino ez da. // Marxek uste zuenez erlijioak alienatu egiten du, zeren eta erlijioak gizakia banatzen baitu bera bizi den mundu konkretutik eta mundu ideal batera bidaltzen du. // Marxen eta Feuerbachen arteko ezberdintasuna fikzio horren jatorria ematen duten azalpenetan dago: / 1. Feuerbach-en ustez jainkoaren ideiaren jatorria giza izaeran dago: gizakiak jainkoa sortzen du bere irudiko eta antzeko; hau da, gizakiak bere ezaugarri mugatuak alegiazko Izaki batengan (jainkoa) proiektatzen ditu modu mugagabean. / 2. Marxen ustez, ordea, giza izaera ez da erlijioaren sorburua, erlijioaren sorburua gizartearen antolakuntzan dago: erlijioak mundu erreal honetatik harago dagoen beste mundu batean bilatu nahi du gizakiarentzat zentzua eta gogobetetzea eta hau horrela da mundu errealean indarrean dagoen gizarte ordenak gizakiari autoerrealizazioa ukatzen diolako, gizarte antolakuntza kapitalista gizakiarentzat alienatzailea delako. /// Marxen iritziz, erlijioak alienazioa ere dakar ideologia funtzioa egiten duelako, hots, erlijioak klase burgesaren interesak faboratzen dituen gizarte antolakuntza bat legitimatzen (justifikatzen duelako). Baina, nola betetzen du erlijioak zeregin hori? / Marxek aurreko galderari honako erantzunak ematen dizkio : / 1. Erlijioak justizia honako mundu honetan ezinezkoa dela baieztatzen duenez eta, aldi berean, hil ondorengo mundu batean justiziaren promesa ipintzen duenez kontsolamendua ematen dio injustizia sufritzen duenari ,erlijioak konformismoa eta otzantasuna zabaltzen du jende xumearen artera. / 2. Kristautasunak proletarioak limurtzen ditu justizia mundu honetan ez bilatzeko. Erlijioak herri xumea bultzatzen du bere bizitzako helburuak eta itxaropenak alegiazko mundu batean jartzera: “Erlijioa herriaren opioa da” / 3. Erlijioak gizarte-ordena santifikatzean eta bortxakeria kondenatzean kentzen dio proletarioei gizarte justuago bat ekartzeko baliabidea: iraultza.
4. MATERIALISMO HISTORIKOA: (150) Materialismo historikoa Marxek eta Engelsek sortutako zientzia da, gizartearen garapena eta beren aldaketen legeak ikertzen dituena. Historiaren ikuskera materialista bat da // Marxek gizateriaren historian honako produkzio moduak bereizten ditu: produkzio modu asiarra; produkzio modu esklabista; produkzio modu feudala; produkzio modu burgesa eta, azkenik, gizateriaren eboluzio sozialaren azken pausua den produkzio modu komunista. // Edozein produkzio modutan honako egiturak bereizi ditzakegu: / 1- Azpiegitura edo oinarri ekonomikoa: azpiegitura ekonomikoa izeneko maila produkzio-harremanek eta produkziorako indarrek eratzen dute. Beste aldetik, produkzio-harremanek produkzio modu baten klase sozialak mugatzen dituzte; adibidez, produkzio modu kapitalistan burgesak eta proletarioak. Azpiegitura ekonomikoak gainegiturak baldintzatzen ditu. / 2- Gainegitura juridiko-politikoa eta ideologikoa: 1. Oinarri ekonomiko zehatz bati dagozkion legeek eta erakunde politikoek gainegitura juridiko-politikoa eratzen dute. 2. Eta oinarri ekonomiko horri dagozkion ideia filosofikoak, erlijiosoak, moralak, zientifikoak…gainegitura ideologikoa eratzen dute. // Gainegituren zeregin nagusia indarrean dauden produkzio-harremanak iraunaraztea da. Horrexegatik, Marxek dio gizarte guztietan ideologia menperatzailea klase menperatzailearen ideologia dela uneoro eta, hori dela-eta, ideologia menperatzaileak momentu horretan indarrean dauden produkzio- harremanak justifikatzen dituela.