Bergarako Ituna (1839): Testuaren Azterketa eta Iruzkina
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 1,95 KB
1. Bergarako Ituna (1839)
Testua: Bergarako Ituna
Testuaren sailkapena
Testu hau testuinguru historiko jakin batean kokatzen da: I. Karlistaldiaren amaieran eta iraultza liberalaren garaipenaren ondorengo garaian. Bergarako Itunaz ari gara.
Testuaren azterketa
Testu honetan, 1839an Esparterok eta Marotok sinatutako Bergarako Besarkadaren akordio multzoko hiru artikulu agertzen dira:
- Foruen mantenua: Esparterok Gorteen aurrean foruak mantentzea gomendatuko du, betiere 1837ko Konstituzioa eta Isabel II.aren agintea onartzen badira.
- Armaden integrazioa: Karlisten armadak liberalen armadan sartzeko aukera onartzen da.
- Nafarroa eta Araba: Ituna sinatu ez zuten Nafarroako eta Arabako tropei baldintza hauekin bat egiteko ateak irekita uzten zaizkie.
Iruzkina
Itun hau Bergaran sinatutako hitzarmena da, Maroto eta Espartero militarrek gerra karlistari irtenbide negoziatua emateko sinatua. Honek gerraren amaiera ekarri zuen.
Gatazka Fernando VII.a hil ondoren piztu zen, Lege Salikoa deuseztatzean Isabel II.aren aldekoen eta karlisten artean. Gatazkak eragin zuzena izan zuen Euskal Herrian, non behe-mailako noblezia eta kleroa foruen, Errejimen Zaharraren eta bizimodu tradizionalaren alde agertu ziren.
Karlisten artean zatiketak nabariak ziren: Maroto irtenbide negoziatuaren aldekoa zen, baina nafarrek eta arabarrek ez zuten hasieran Itunean parte hartu nahi izan. Ituna sinatu ondoren, Esparteroren erregeordetzan aldaketa handiak gertatu ziren:
- Nafarroa: 1841eko abuztuan Ley Paccionada edo Hitzarturiko Legea sinatu zuen.
- Probintzia exentuak (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba): Urrian foruak marko konstituzionalaren barnean egokitu zituzten.