Industria iraultza bizkaian

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,5 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek Bizkaiko industrializazioa azaltzen du. Hura XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen Nerbioi itsasadarraren inguruan eta Bilbon. Bessemer prozesuak fosfororik gabeko burdingaia behar zuen, eta Bizkaian horrelako burdingaia zegoen. Gipuzkoarekin alderatuta, Bizkaian industria kontzentratuta egon zen.

Puntos clave

  • Bizkaiko industrializazioa XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen, Nerbioi itsasadarraren inguruan eta Bilbon.
  • Bessemer bihurgailuak burdina altzairu bihurtzen zuen, eta fosfororik gabeko burdingaia behar zuen.
  • Meategien ustiapena kanpoko enpresek eta bizkaitar burgesek bultzatu zuten. Etekinen zati handiena kanpoko kapitalistek jaso ohi zuten.
  • Etekinekin industria berriak sortu ziren, eta Bilboko burtsa 1890ean sortu zen.
  • Gipuzkoan industria oreka handiagoarekin garatu zen, eta enpresa txiki eta ertainak ziren nagusi.
  • Gipuzkoan industrializazioa 1876tik aurrera hasi zen, merkataritzan eta artisautzan oinarritutako burgesekin.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Bizkaiko industrializazioa XIX. Mendearen bigarren erdialdean hasi zen garatzen, batik bat Nerbioin itsasadarraren eskerrraldean eta Bilbo bertan. Aldeko baldintzak zituzten, hala nola, itsasporturekiko hurbiltasuna,, kalitateko burdingaia (forforik gabea) eta ohiko burgesia merkataria zen.
Burdinaren ezaugarriak. Ingalaterrako industrian Bessemer bihurgailua erabiltzen hasi ziren. Asmakizun horren bidez, burdina altzairu bihurtzen da. Sistema honek fosfororik gabeko burdingaia behar du. Europan bi lekutan aurki zitekeen honelako burdingaia, Suedian eta Bizkaian. BHko industriari gehiago interesatzen zitzaien Bizkaiko lehengaia, lortzeko errazago baitzen. Horretarako etekinen zatirik handiena kanpoko kapitalistentzat izan ohi zen, eta beste zati bat hemen bertako burgesentzat gelditzen zen. Meategietan ustiaketa kanpoko enpresek eta Bizkaiko burges bultzatu zuten. Ondorioak izan zituzten : 1. Lortutako etekinekin industria berriak sortu zituzten 2. Iraultza teknologikoak gero eta enpresa gehiagok eskatu 3. Siderurgia handiari lotuta, bestelako burdingintzaren garapena iritsi zen 4.ontzigintza ere garatu zuen 5. Zenbait sektoreri ere loraldia iritsi zitzaion 6. Industria horiek sortzeko behar ziren inbertsioak finantzatzeko bankuak elkarte ekonomikoak eta Bilboko burtsa (1890) sortu ziren.


Bizkaian ez bezala, Gipuzkoak ez da gertatzen industriaren kontzentrazio geografikorik. Nahiko orekaturik joan zen industria garatzen. Ez zen gertatu sektore baten nagusitasun nabarmenik, Bizkaian gertatzen zen moduan. Beraz, industrializazio multisektoriala eratu zela esan dezakegu. Bizkaiko enpresa handien aurrean, Gipuzkoan enpresa txiki eta ertainak ziren nagusi. Gipuzkoan merkatuan eta artisauan sustraituriko erdi mailako burgesak eta burges txikiak izan ziren 1876tik aurrera industrializazioari ekingo ziotenak. Geroago, XX. Mende hasieran, talde finantzarioak sortu ziren. Industrietako langileria ere, bertakoak izan ziren.Aldekoak, geografikoak dira, Frantzia eta Espainiaren artean kokaturik egotea, finantzarioak ere badira, ohiko burgesia merkatarian lorturiko mozkinak industrian inbertitzen zituzten eta azkenik giza kapital aproposa artisauen tradizioan moldatua.Burdingintza: lantegi moderno batzuk sortu ziren: CAF, Union Cerrajera, Patricio Echeverria. XX. Mendeko bosgarren hamarkadan makina-erremintaren sektorea garatu zen, metalurgiaren barruan sektorerik garrantzitsuena bihurtuz. Elgoibar, Eibar.. Nabarmendu ziren arlo honetan.


Preguntas frecuentes

Noiz hasi zen Bizkaiko industrializazioa?

XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen, Nerbioi itsasadarraren inguruan eta Bilbon.

Zein zen Bessemer prozesuaren beharra?

Prozesu horrek fosfororik gabeko burdingaia behar zuen. Europan horrelako burdingaia Suedian eta Bizkaian aurki zitekeen.

Zein desberdintasun zegoen Bizkaiaren eta Gipuzkoaren artean?

Bizkaian industria kontzentratuta egon zen, eta enpresa handiak ziren nagusi. Gipuzkoan, berriz, industria oreka handiagoarekin garatu zen, eta enpresa txiki eta ertainak ziren nagusi.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz hasi zen Bizkaiko industrializazioa?
2. Zein prozesuk behar zuen fosfororik gabeko burdingaia?
3. Noiz sortu zen Bilboko burtsa?
4. Zein enpresa mota izan zen nagusi Gipuzkoan?
5. Zein ezaugarri du Gipuzkoako industriak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.