Gerra Zibila Espainian: Analisia eta Ondorioak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,85 KB

Nazioarteko Egoera eta Gerra Zibilaren Aurrekariak

1930eko hamarkadan, Europan, krisi ekonomiko zabala gertatu zen, eta horren ondorioz, enfrentamenduak ezkertiarren eta eskuindarren artean oso gogorrak izan ziren. Demokrazia mantentzea zaila zen, eta egoera honek Gerra Zibilera eramango du Espainia.

Ondorioak: Gerra Zibilaren Saiakera Europan

Espainiako Gerra Zibila saiakera bat izango da Europarentzat. Bandoak ondo definitzea beharrezkoa da:

  • Matxinatuak
  • Errepublikarrak

Banaketa Geografikoa

  • Matxinatuak: Andaluziako mendebaldea, Gaztela Zaharra, Extremadurako iparraldea, Galizia, Nafarroa, Aragoiko mendebaldea eta hiri batzuk.
  • Errepublikarrak: Katalunia, Valentzia, Andaluziako ekialdea, Gaztela-Mantxa, Madril, Aragoiko ekialdea, Asturias, Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoa.

Biztanleriaren Banaketa

  • Matxinatuekin: 11 milioi pertsona.
  • Errepublikarrekin: 14 milioi pertsona.

Baliabide Ekonomikoak

  • Matxinatuak: Leongo ikatza, meategi batzuk Andaluzian eta Huelvan, eta garia, laboreak eta ardoa.
  • Errepublikarrak: Industria ia guztiak eta moderno guztiak (siderurgia, metalurgia, ehungintza), eta nekazaritza intentsiboa Mediterraneo aldean.

Indar Armatuak

  • Matxinatuak: Lurrezko armadaren erdia. Gutxi gorabehera 60.000 soldadu.
  • Errepublikarrak: Armada eta aireko armadaren ia guztia. Gutxi gorabehera 200.000 soldadu.

Antolakuntza

  • Matxinatuak: Abantaila nagusiena izan zuten hasieratik, oso eraginkorrak izan baitziren.
  • Errepublikarrak: Ez zuten antolakuntza eraginkorrik; boluntarioak aurkeztu ziren, batzuk iraultza egin nahi zuten, eta desantolaketa handia zegoen.

Nazioarteko Laguntza

Gerra hasi baino lehen, martxoan, espainiar batzuk bildu ziren laguntza lortzeko. Nahiz eta Nazio Batuen Elkartea bildu zen eta parte ez hartzea adostu zuen (Espainiako arazoa zela argudiatuz), herrialde faxistek ez zuten akordioa errespetatu. Alemaniarrek teknologia berria ekarri zuten Espainiara. Laguntza hain handia zenez, Errusiak errepublikarrei laguntzea erabaki zuen. Errepublikarren alde egon ziren Mexiko, Sobietar Batasuna eta Nazioarteko Brigadak.

Errepresioa (Beldurra)

  • Errepublikarrak: Anarkistek elizaren aurkako jazarpen bat erabaki zuten. Herri epaiak egin eta aukeratutako biolentzia erabili zuten.
  • Matxinatuak: Errepresio osoa izan zen. Badajoz probintzia errepublikarren alde geratu zen, eta lehenengo egunean hiriburura ailegatu zirenean, kalean aurkitu zuten jende gehiena hartu eta fusilatu zituzten.