Karlos IV.aren erregealdia: Krisia eta gainbehera (1788-1808)

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,54 KB

Karlos IV.aren erregealdia: Krisiaren arrazoiak (1788-1808)

1. Krisi ekonomikoa eta soziala

Nekazaritza sektorean krisia hasi zen. Biztanleriaren aldetik, heriotza-tasak gora egin zuen sukar horiaren epidemiaren ondorioz. Gainera, prezioen igoerak gizarte-ezinegona eragin zuen.

2. Frantziako Iraultzaren eragina Espainian

Garai hartan, Inkisizioaren jarduera areagotu egin zen.

2.1. Isolamendua: Floridablanca ministroa

Espainiak kontrol eta aduana zorrotzak ezarri zituen isolamendua lortzeko. Frantziako liburuen salmenta eta frantsesa ikastea debekatu ziren. Azkenik, Karlos IV.ak Floridablanca kargutik kendu zuen.

2.2. Frantziarekiko jarrera bakezalea: Aranda ministroa

Agintea eskuratu zuenean, Luis XVI.a erregea atxilotuta zegoen eta Konbentzioak errepublika aldarrikatu zuen. Arandak jarrera bakezalea defendatu zuen, baina presioaren ondorioz dimititu egin zuen eta Karlosek Godoy izendatu zuen lehen ministro.

2.3. Konbentzioko Gerra eta Basileako Bakea

Godoyren helburua Luis XVI.a salbatzea zen, baina iraultzaileek erregea exekutatu zuten. Espainiak Frantziari gerra deklaratu zion, baina frantsesek lurraldeak inbaditu zituzten. Azkenean, Basileako Bakea sinatu zen eta Espainiak Santo Domingoko zati bat eman zion Frantziari.

2.4. Frantziarekin egindako aliantzak: San Ildefonsoko ituna

Godoyk Frantziarekin bat egin zuen Britainia Handiaren aurka. Ondorioz, britainiarrek Espainiako itsas armada hondatu zuten Trafalgarreko gatazkan. Honek Amerikako kolonien babesgabetasuna eta Espainiaren krisi sakona ekarri zituen.

3. Monarkiaren zailtasunak eta Godoyren aurkako haserrea

Godoy pertsona gorrotatuena bihurtu zen hainbat arrazoirengatik:

  • Erregeekin zuen harreman estuagatik.
  • Gerraren ondorioak herriak jasan behar zituelako.
  • Elizaren lurren desamortizazioa martxan jarri zuelako.

Bi bando sortu ziren: Godoy eta erreformistak (Napoleonen menpekoak) eta Fernando eta noblezia (Karlos IV.aren aurka konspiratzen hasi zirenak).

Fontainebleauko Ituna (1807)

Napoleonek Britainia Handiaren aurkako blokeo kontinentala ezarri zuen. Portugalek blokeoa hautsi zuenean, itun honen bidez Frantziako armadari Espainian sartzeko baimena eman zitzaion. Ondorioak: frantsesek penintsula okupatu zuten, Aranjuezeko matxinada (1808) gertatu zen eta, Baionako abdikazioen bidez, Napoleonek aita-semeak abdikatzera behartu zituen.