Bigarren Karlistaldia: Foruen Amaiera eta Ondorioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,75 KB
Bigarren Karlistaldia (1872-1876): Foruen Amaiera eta Ondorioak
Foru sistema, Hamarkada Moderatuan (1844) eta Bigarren Karlistaldiaren artean, errege-dekretu baten bidez (1844an) partzialki berrezarri zen. Hala ere, Esparterorekin hartutako neurri batzuk mantendu ziren. Eskumen politikoak galdu arren, eskumen ekonomikoak handitu ziren.
Seiurteko Demokratikoa eta Karlismoaren Gorakada
Seiurteko Demokratikoan egondako ezegonkortasun politikoak hegal berriak eman zizkion karlismoari. Amadeo I.aren erregealdiaren eta Errepublikaren porrotaren ondorioz, izugarrizko ezegonkortasuna lortu zen, eta karlistak matxinatu egin ziren, Karlos VII.a buru zutela.
Bigarren Karlistaldiaren Arrazoiak
1872an, Bigarren Karlistaldia hasi zen Euskal Probintzietan, Nafarroan, Katalunian eta Maestrazgon. Karlistek gerran jarraitzeko arrazoi nagusiak hauek ziren:
- Liberalen joera foruak baliorik gabe uzteko eta mundu tradizionalaren aurka joateko.
- Erlijioaren eta Elizaren eragina gizartean gutxitzen ari zela ikustea.
- Monarkia tradizionala eta betiko ekonomia desagertzeko arriskua nabaritzea.
Karlismoaren Barne-Zatiketa eta Gerraren Eszenatokia
Garai hartako karlismoa bi jarreratan banatuta zegoen: bata, demokratikoa, eta bestea, erradikala. Azken hau nagusitzean, gerra zibilari hasiera eman zitzaion. Eszenatoki nagusia Euskal Herria izan zen. Aurreko gerran bezala, nekazal guneak karlisten aldekoak ziren, eta hiriguneak, liberalen aldekoak.
Bigarren Karlistaldiaren Faseak (1872-1876)
Bigarren Karlistaldiak lau fase izan zituen:
- Porrot militarra: Amorebietako Hitzarmena eman zen arte.
- 1872tik 1873ra: Garaipen militar batzuk lortu ziren Eraulen, Udalen eta Jurramendin.
- Bilboren setioaren porrota: Karlismoaren gainbehera ekarri zuen.
- Berrezarkuntzarekin batera: Azken porrotak eta, ondorioz, gerraren amaiera.
Alfontso XII.aren Tronuratzea eta Gerraren Amaiera
1874an, Alfontso XII.ak hartu zuen tronua. Bakea eskaini zion Karlos VII.ari, foruen aurreko errespetua eskainiz. Izan ere, indar guztiak Kubara bidali behar ziren. Karlistek ez zuten akordioa onartu, eta 1876. urtera arte borrokan jarraitu zuten. Karlistaldi honen amaierarako ez zen adostasunik lortu. Karlistak galtzaile atera ziren, eta Karlos VII.ak erbestera joan behar izan zuen.
Euskal Liberalen Egoera eta Cánovas del Castilloren Jarrera
Euskal liberalak egoera txarrean zeuden; izan ere, estatu osoak Euskal Herria kaltetzen zuen, nahiz eta bertan liberal batzuk egon. Bestalde, Antonio Cánovas del Castillok foruen mantentzearen ideia defendatzen jarraitu zuen, betiere, egokitzapen batzuk eginez gero.