Errusiako Iraultzak eta Gerra Zibila (1917-1922)

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,85 KB

1917ko Otsaileko Iraultza

  • San Petersburgon (orduan Petrograd), herria, langileak eta soldaduak Nikolas II.a tsarraren aurka altxatu ziren.
  • Tsarrak abdikatu eta behin-behineko gobernua eratu zen Lvov eta Kerenskiren gidaritzapean.
  • Behin-behineko gobernuak errepublika liberal parlamentario bat ezarri nahi zuen Errusian (estatu burges bat).
  • Behin-behineko gobernuaren alde alderdi burgesak eta mentxebikeak agertu ziren. Kontra, berriz, boltxebikeak zeuden, sobietetan gero eta indar handiagoa hartzen ari zirenak.

Boltxebikeen Urriko Iraultza

  • Boltxebikeek "Bakea, ogia eta lurrak" leloa hartu zuten, langile eta nekazarien babesa lortzeko.
  • Boltxebikeak 1917ko urriaren 15ean altxatu ziren, eta San Petersburgo hartu zuten. Iraultza hedatuz joan zen hiri nagusietan.
  • Herriaren Komisarioen Kontseilua osatu zuten boltxebikeek (Gobernua). Lenin zen buru nagusia; Stalinek eta Trotskik ere parte hartzen zuten.

Gobernuak hartutako erabakiak

  • Nekazariei lurrak banatu zizkien gobernu iraultzaileak.
  • Alemanekin bakea sinatu zuen gobernuak. Horrela, Errusia Lehen Mundu Gerratik atera zen (Brest-Litovskeko bakea). Ondorioz, Errusiak lur asko galdu zituen.
  • Boltxebikeek botere osoa eskuratu zuten. Poliki-poliki, sobietetatik eta aginte-organoetatik, sozialista iraultzaileak eta mentxebikeak baztertu zituen.
  • Boltxebikeak Alderdi Komunista bihurtu ziren.
  • 1918an Errusiak Konstituzio berria eta izen berria onartu zituen: Errusiar Errepublika Sozialista Federatiboa eta Sobietarra. Proletarioen diktadura ezarri zen.

Gerra Zibila (1918-1922)

  • Gorriak (komunistak) Zurien aurka (tsarraren aldekoak, Otsaileko behin-behineko gobernuaren aldekoak, mentxebikeak eta independentzia nahi zuten herriak: kosakoak, txetxeniarrak, ukrainarrak, poloniarrak).
  • Mendebaldeko potentziek (Britainia Handia, Frantzia, AEB eta Japonia) Armada Zuriaren alde parte hartu zuten.
  • Gerraren bortizkeria zela eta, gerrako komunismoa martxan jarri zuen gobernu komunistak.
  • Azkenean, Armada Gorriak garaipena izan zuen, Zuriek interes eta helburu oso desberdinak zituztelako. Hala ere, Errusiak Finlandia, Polonia eta Baltikoko estatuen independentzia onartu behar izan zuen.

Gerra Zibilaren Ondorioak

  • Errusia lur jota zegoen ekonomikoki, eta galera demografiko handiak izan zituen.
  • Nazionalitateen auziarekin amaitzeko, Errusiar estatu berria modu federalean antolatzen hasi zen. Horrela, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) sortu zuten komunistek.
  • Errusian, komunistek boterea hartu arren, munduko gainerako herrialdeetan urte horietan izandako saiakera iraultzaile guztiek porrota izan zuten: Alemania, Hungaria, Espainia...