Euskal Herria Francoren garaian: Gizarte, Ekonomia eta Kultura
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,1 KB
Lan Gatazkak eta Mugimendu Sozialak (1959-1975)
Lan gatazkak gehienbat industrializatutako lurraldeetan gertatu ziren. 1959-1975 aldiak bi ezaugarri nagusi izan zituen:
- Euskal Elizaren zati bat frankismoaren aurka jarri zela.
- Euskal nazionalismo erradikala sortu zela (1959an ETA, Euskal Herriaren nortasun eta eskubideen alde).
Ezkerreko erakunde berriak ere sortu ziren. 1961 eta 1962. urteetan langileen mugimendu garrantzitsuak gertatu ziren. 1964an, Gerra Zibilaren ondorengo lehen Aberri Eguna ospatu zen. 1966an (Bizkaian) eta 1968an (Gipuzkoan) gatazka garrantzitsuak izan ziren.
Alderdi politikoek ezin zituzten mugimendu horiek kontrolatu. Hala ere, Franco hil zenean (1975), autodeterminazioa, amnistia eta askatasunen aldeko proposamenak bertan behera geratu ziren.
Garapen Ekonomikoa
Garapen ekonomikoari dagokionez, bi etapa bereiz ditzakegu:
Autarkia (1939-1959)
Bigarren Mundu Gerraren ondorioz (isolamendu politikoa), Bizkaiko eta Gipuzkoako industria garatu zen nabarmen. Euskal enpresek gorakada handia izan zuten eta, ondorioz, 1947an greba orokorrak gertatu ziren. 1950. urtean egoera hobera joan arren, siderurgiaren ekoizpena jaitsi zen. Hala ere, BPG (Barne Produktu Gordina) handitu zen eta Estatuko barne produktu gordinaren ekarpen handia izan zen. Autarkia garaian, ez zen ezer kanpotik ekartzen, eta Estatuak parte-hartze garrantzitsua zuen ekonomian.
Desarrollismoa (1959-1975)
Euskal Herria bere mugetatik at atera zen. 50eko hamarkadan isolamenduarekin amaitu zen. Hala ere, prozesu oso motela izan zen, industrien ideologia zela eta. 1957an, Francok gobernu aldaketa sakonak egin zituen: López Rodó, Navarro Rubio eta Alberto Ullastres ekonomiaren arrazionalismoa ezarri zuten, teknokrazia ekarriz. 1959an, Egonkortze Planak izugarrizko garapena ekarri zuen.
Demografia eta Gizarte Eredu Berria
Gerra Zibilak hildako asko utzi zituen, demografia gelditu zuena. Hala ere, 50eko hamarkadan demografia handitu zen, immigrazioa eta industria garapenaren ondorioz.
Horrek gizarte eredu berria ekarri zuen, ezaugarri hauekin:
- 25-39 urteko biztanleriaren hazkundea.
- Bizi-itxaropenaren luzapena.
- Adin-piramidearen gaztetzea.
Horrek hirien hazkundea ekarri zuen (urbanizatze prozesu azkarrak) eta, aldi berean, txabolismo arazoak. Gizartearen helburua etxebizitza bat lortzea zen; ondorioz, kredituak ugaritu eta nabarmendu ziren, eta energia-iturri motak aldatu ziren.
Euskal Kulturaren Susperraldia
Euskal kulturak haustura sakona jasan zuen. Hasieran, ez zegoen kultura bultzatzeko ekimenik (unibertsitate publikorik ez), eta immigrazioak ez zuen laguntzen. Erbesteratuen itzulerak artearen berrikuntza bultzatu zuen, adibidez, Arantzazuko obrarekin.
1960tik aurrera, susperraldi aberats eta heterogeneo bat plazaratu zen elkarte eta erakundeen eskutik:
- Ikastolak sortu ziren.
- Euskara Batua sortzeko lehen urratsak eman ziren.
- Euskarazko literatura produkzioa bizkortu zen.