Bigarren Mundu Gerra: Arrazoiak, Garapena eta Ondorioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,69 KB
Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)
Arrazoiak
Bigarren Mundu Gerraren arrazoi nagusiak hauek izan ziren:
- Diktadura faxisten espantsionismoa.
- 1930eko hamarkadako krisi ekonomikoa.
Lehen Ekimenak eta Estatu Faxisten Lankidetza
1935ean, Hitlerrek boterea hartu ondoren, Sarre anexionatu zuen eta derrigorrezko soldaduska ezarri zuen, Genevako Armagabetze Konferentziaren ostean. Italia, Etiopia inbaditu ostean (1935-1936), Nazioen Elkartetik irten eta Alemaniara hurbildu zen. Hitlerrek, Europako potentzien oniritziarekin, Renaniako eremu desmilitarizatua okupatu zuen, bere gerrarako gaitasuna handituz.
Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), Alemania eta Italia esku hartu zuten, nahiz eta ofizialki "esku ez hartzeko" ituna sinatu zuten. Hitlerren eta Mussoliniren arteko harremana indartu egin zen, eta Erroma-Berlin Ardatza sortu zuten (1936). Geroago, "Altzairuzko Ituna" sinatu zuten (1939).
Itunak eta Gerraren Hasiera
Erresuma Batuak eta Frantziak Poloniarekin ituna sinatu zuten, Alemaniaren jarrera aldatzeko asmoz. 1939ko abuztuaren 23an, Alemaniak eta Sobietar Batasunak "eraso ez egiteko" ituna sinatu zuten. Irailean, Alemaniak Polonia inbaditu zuen, Bigarren Mundu Gerrari hasiera emanez.
Gerraren Garapena
Hasieran, Reicharen indarrak nagusi ziren. Hitlerrek gerra laburra nahi zuen, eta taktika berriak (Blitzkrieg edo "tximista-gerra") diseinatu zituen. Aliatuak ez zeuden prest taktika horietarako. Gainera, arma berriak garatu ziren.
Gerraren Aldi Nagusiak
- 1939-1941 (Alemaniaren nagusitasuna): Alemaniak Polonia inbaditu eta SESBrekin banatu zuen. 1940an, Dinamarka, Norvegia, Belgika eta Herbehereak inbaditu zituen. Frantziako Armada ustekabean harrapatu zuen, eta tropak Parisen sartu ziren. Erresuma Batuak bakarrik egin zion aurre Alemaniari, aireko gudu odoltsu baten bidez (Ingalaterrako gudua).
- 1941-1942 (Gerraren hedapena): Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu zuen ("Bizargorri Operazioa"). Asian, Japoniak Indotxina inbaditu zuen. Estatu Batuek blokeo ekonomikoa ezarri zioten Japoniari, eta honek Pearl Harbor eraso zuen (1941eko abendua). Estatu Batuak gerran sartu ziren, eta Alemaniak eta Italiak gerra deklaratu zieten.
- 1943-1944 (Aliatuen kontraerasoa): Hitlerrek Errusian lehen porrota jasan zuen (Stalingradeko gudua). 1943ko udan, aliatuek Italia menderatu zuten, eta Italiak armistizioa sinatu zuen. Estatubatuarrek Japonia garaitu zuten Ozeano Barean.
- 1944-1945 (Alemaniaren porrota): Aliatuek Normandian lehorreratu ziren (D Eguna, 1944ko ekainaren 6a) eta Alemaniaren defentsak suntsitu zituzten. Paris askatu zuten, eta Frantzia eta Belgikako lurraldeak berreskuratu zituzten. Sobietar armadak kontraerasoak egin zituen ekialdean. 1945eko maiatzaren 8an, Alemaniak baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuen.
Ondorioak
Ondorio Ekonomikoak
Hondamendi handia izan zen, Europan eta Japonian kalte handienak azpiegituretan eta hirien suntsiketan. Finantza-arloan, gerra ordaintzeko zorraren bolumena izugarria izan zen, eta prezioen gorakada handia gertatu zen. Estatu Batuek, aldiz, ekonomia handitzea lortu zuten, aliatuei armak salduz.
Ondorio Politikoak
Mendebaldeko Europan, britainiarrek eta estatubatuarrek askatutako lurraldeetan, demokrazia parlamentarioa eta sistema kapitalista berrezarri ziren. Ekialdeko Europan, Sobietar Batasunak askatutako lurraldeetan, diktadura komunistak ezarri ziren.
Ondorio Moralak
Bigarren Mundu Gerrak, eta bereziki Holokaustoak, trauma moral handia eragin zuen, Mendebaldeko zibilizazioko balio guztiak zalantzan jarriz.