Kristau erresumak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,37 KB

TAIFAKO ERREINUAK:
Kordobako kalifaldiaren zatiketaren ondorioz (1031), Alandalusen sortu ziren 20 Erakunde politiko independienteak. Hau, kristauentzat onuragarria izan zen, birkonkista erraztu bait zuen. Erreinu kristauak Taifako erreinua baino Indartsuagoak ziren militarki, baina Taifako erreinuak aberatsagoak ziren, Horren ondorioz, Taifako erresumak paria ordaintzen zien, babesaren truke Ematen zen diru kopurua (ez erasotzeko). Erreinu bakoitzean talde etniko batek Agintzen zuen: arabiarrek, eslavoek edo berebereek. Zeukaten ahultasun horren Ondorioz, birkonkista azkartu egin zen, esate baterako, 1248rako Taifako erreinu guztiak konkistatuta zituzten, Granada izan ezik.
BIRKONKISTA:
Kristauek musulmanen lurrak berreskuratzean eta hauek Afrikara kanporatzean Datzan prozesu historiko luzea (711-1492). Ez zen prozesu jarraia izan, hau da, Itunak, aliantzak, bake garaiak, barne borrokak… zirela eta birkonkista marra Etengabe lekualdatzen zen. 3 fasetan bana daiteke: VIII-XI, non kristauak Tajo Ebro arteko lurraldeak hartuta zituzten, XI-XIII, Granada izan ezin dena Konkistatuta zeukatenean eta XIII-XV Penintsula osoa konkistatuta zeukatenean Zehazki 1492an, Isabel katolikoak eta aragoiko Fernandok dena konkistatuta Edukitzea lortu zuten. Horrela 4 erreinutan kristau independienteetan banatuta Geratu zen penintsula: Portugal, Gaztela, Aragoi eta Nafarroa.
IRUÑAKO ERRESUMA:
(905-1150) Mendebaldeko Pirinioen inguruan sortu zen erakunde kristau politiko Independientea. Lurralde horietatik Iñigo Haritzak frankoak eta Antso Garzesek Musulmanak kanporatu eta gero, erreinu independientea eratu zen. Haren Hiriburua Naiara (Najera) zen eta hainbat lurralde bereganatu zituzten haien Artean, Errioxa eta Aragoi. XI goraldi miltar, politiko eta juridikoa izan zuen Eta 1150an Santso Jakintsuak Nafarroako Erresuma deitzea erabaki zuen.
NAVAS DE TOLOSA:
(1212) Birkonkistaren garaian Sierra Morena inguruan kristauen eta musulmanen Arteko bataila. Musulmanek Yihad deialdeae egin zuten eta Gaztela eraso zuten. Gaztelak laguntza eskatu zion Inozentzio III Aita Santuari eta honek ejerzitu Kristau handi bat sortu zuen, gaztelaren gidaritzapean frankoak, Portugal, Aragoi eta Nafarroa zeudelarik. Kristauek garaipen handia izan zuten eta musulmanek Ihes egin zutenean lurraldea zatitu egin zen. Birkonkistan aurrerapauso handia Izan zen bai miltarki eta bai moralki.
ERDI AROKO GORTEAK:
(XII-XIV) Erreinu kristauetan martxan zeuden batzar politikoak, g.E. Parlamentuen aintzindariak. Gizartea bezala gortea ere 3 estamentutan banatzen Zen: herri xehea, nobleak eta kleroa (estamentu
1=boto1). Erregeak konbokatzen zituen eta haien funtzioa honi aholkuak ematea Zen gehienetan. Beste erreinu eta zonaldetan aldiz, beste funtzio batzuk ere Zituen: kejak bideratu, diru kudeaketa egin, botere legegile mugatua… Adb, Nafarroan eta Aragoien gorteen boterea handiagoa zen Gaztelan baino. Nafarroako I.Gortea 1329 sortu zen.