Cadizko Konstituzioa (1812): Testuingurua eta Artikuluak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,47 KB
Testu hau Espainiako lehen konstituzioaren zati bat da, Cadizen, 1812ko martxoaren 19an idatzia. Dokumentu politiko-juridikoa da, lehen mailako iturri bat. Egilea kolektiboa da (Gorteak), eta hartzailea herria bera.
Testuinguru Historikoa: 1812ko Espainia
Garai historiko honetan, Espainia oso egoera berezian zegoen. Alde batetik, Independentzia Gerra gertatzen ari zen. Frantziak Espainia inbaditu zuen, Fontainebleauko Hitzarmenaren ondorioz, eta espainiarrak inbasioaren aurka agertu ziren.
Bestalde, Iraultza Liberala zegoen. Espainiako populazio guztiak ez zuen onartu inposatutako errege berria, Josef Bonaparte, eta boterea berrantolatu zuten juntak sortuz. Junta Zentral bat eratu zuten eta Gorteak deitu zituzten Cadizen. Hau da, liberalak Antzinako Erregimenaren aurka agertu ziren eta horretarako idatzi zuten konstituzioa.
Konstituzioaren Sarrera eta Helburua
Testuaren lehen paragrafoan konstituzioaren sarrera azaltzen zaigu. Nahiz eta Napoleonen eskutik Fernando VII.a Baionan bahituta izan, Cadizko Gorteetako diputatuek, herriaren izenean hitz eginez, errege gisa onartzen dute. Konstituzioa herriari zuzenduta dagoela adierazten dute, eta diputatu gisa dituzten betebeharrak aipatzen dituzte.
Artikulu Garrantzitsuenak
- 1. eta 371. artikuluak: Eskubide eta askatasunei buruz hitz egiten dute.
- 3. artikulua: Subiranotasunari buruz hitz egiten du. Liberalismoaren lehen printzipioa aldarrikatzen da, hau da, subiranotasun nazionala.
- 8. artikulua: Espainiar herritarren betebeharrei buruz hitz egiten du. Bertan, herritar guztien berdintasuna legearen aurrean aldarrikatzen du.
- 12. artikulua: Estatuaren eta erlijioaren arteko harremanei buruz hitz egiten du. Bertan, estatu konfesionala dela aldarrikatzen du.
- 14. artikulua: Gobernu sistemari buruz hitz egiten du. Bertan, monarkia moderatu heredagarria izango dela dio.
- 15., 16. eta 17. artikuluak: Botere banaketei buruz hitz egiten dute. Boterea hiru boteretan banatuta egongo da: betearazlea, legegilea eta judiziala.
Ondorioak eta Bilakaera
Konstituzio hau idatzi ondoren, ohiko Gorteak bildu ziren. Fernando VII.a Baionan bahituta egon ondoren Espainiara itzuli zenean, konstituzioa deuseztatu zuen. Hala ere, Hirurteko Liberalean (1820-1823) berriro indarrean jarri zen.