Euskal Herria Gerra Zibilean: Estatutuak eta Gatazka
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,26 KB
Lizarrako Estatutua (1931)
Estatutu proiektu honek hainbat gai jorratzen zituen, besteak beste, inmigranteen eskubide politikoen demokratizazioa eta parlamentuko kide kopuruen aldaketa.
Proiektu honen aurrean, Lizarran bildutakoek jarrera ezberdina hartu zuten: EAJk onartu zuen; karlistek, ez. Hala, herriaren onarpena ikusteko testu bat egin zuten lau probintziatarako. Baina Nafarroako Udalen Bilkurak uko egitearen ondorioz, bigarren bat egin zen (Nafarroa sartu ez zena), eta herriak eta udalek onartu zutena, salbuespen bakarrarekin: Araban, baiezkoak ez ziren iritsi %50era.
Aitzakia hori jarri zuen boterea hartu berri zuen eskuinak bere aurkako autonomia estatutu hau ez onartzeko.
1936ko Estatutua
Hauteskundeak Euskal Fronte Popularrak irabaztea baliatuz, hark zuen autonomia ezartzeko ardura. Hala, Indalecio Prietok, Jose Antonio Agirreren EAJrekin batera, 14 artikulu besterik ez zituen estatutua (hori dela eta, lana, ogasuna, jabetza, soldadutza bezalako gaiak ez zituen zehaztu) egin zuten, oso denbora laburrean. Baina Gerra Zibilaren hasierak onarpena atzeratu zuen urriaren 1a arte. Hala ere, ordurako frankistek euskal lurren zati handia zuten bereganatuta, eta horrek Bizkaian soilik aplikatzea eragin zuen. Hala, hilabete berean izendatu zuten Gernikan Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakari.
Gerra Zibila Euskal Herrian (1936-1937)
1936ko uztailaren 18an, euskal eremuan bi eremu bereizi ziren:
- Nafarroa eta Araba: Horietan alderdi eskuinek gizartean zuten garrantzia eta milizia frankistak lagundurik, altxamendu nazionalaren aldeko hautua egin zuten. Beraz, frankistek ez zuten arazorik izan lur horiek bereganatzeko.
- Gipuzkoa eta Bizkaia: Errepublikaren alde tinko eta leial jarraitu zuten:
- Gipuzkoan: Ezkerreko matxinada pare bat tarteko, frankisten garaipena erraz lortu zen. Nahiz eta gerra hastearekin bat Fronte Popularrak Gipuzkoako Defentsa Batzarra osatu, nafarren laguntzaz, Beorlegi jeneralak zuzenduriko frankistek, Irundik sartuz, lurraldea erraz bereganatu zuten. Hala, ipar-ekialdetik mendebaldera eraso zuten nazionalistek: irailaren 13an Donostia hartu zuten, eta 27rako Gipuzkoa osoa. Defentsa Batzarreko alderdien desadostasunek eraginkortasunik eza eragin baitzuten.
- Bizkaian: Abuztuan Bizkaiko Defentsa Batzarra osatu zuten. Hala, azaroan, euskaldunek Gasteiz hartzeko asmoa erakutsi zuten, Villarreal erasoz, baina hiriaren defentsak saiakera ezereztu zuen. Orduan erabaki zuten Burdin Gerrikoa osatzea, baliabide urritasunagatik Bilbon soilik aplikatu zena. Frankistek, Mola jenerala buru zutela, nafarren, alemaniarren eta italiar abiazioaren laguntzaz Bizkaia erasotzea erabaki zuten. Abiazioak interbentzioak egin zituen bai Otxandion, bai Durangon, bai eta Gernikan ere. Mola abiazio istripuz hiltzeak ez zuen erasoa atzeratu, kasu honetan Dávila jeneral katalanaren zuzendaritzapean. Hala, 1937ko ekainaren 19rako Bilbo hartu zuten, eta egun gutxitan probintzia osoa. Eusko Gudarosteak italiarren esku utzi zituzten armak Santoñako Hitzarmenaren bidez.
Gerraren iraupena laburra izan zen, batez ere errepublikazaleengandik erabat isolatuta egotearen eraginez.