Mussolini boterea eskuratzea

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 1,91 KB

Azaldu Mussolini-k boterea Eskuratzea: Lehen Mundu Gerraren ondoren, Italian krisi-egoera handia zegoen. Italiarren bizitza-mailak okerrera egin zuen. Herrialdea izugarri zorpetu zen Gerra finantzatu ahal izateko. Zorrak prezio-igoera eragin zuen, gero eta Handiagoa. Armadaren desmobilizazioaren ondorioz, langabezia hazi egin zen. Ekonomia-krisiak Gizarte-tentsioak areagotu zituen. Nekazari batzuek lurjabeen lursailak okupatu Zituzten, eta langile taldeek fabrikak indarrez hartu.Erdi-mailako eta Goi-mailako klaseak herrialdean iraultza komunista gertatzeko beldur izaten hasi ziren. Alderdi politikoa tradizionalek ez zuten jakin egoera zail horri Aurre egitea, eta biztanleriaren zati handi bat muturreko alderdian alde Jartzen hasi zen: Alderdi Komusnita ezkertiarra zen, Fasci Italian di Combattimento alderdi eskuindarra. Benito Mussolini zen azken alderdi horren Buru. Aldekoak izan arren, Mussolinik aulki gutxi lortu zituen 1919tik 1921era Arteko hauteskundeetan. Hori dela-eta, boterea indarrez lortzea erabaki zuen. Horretarako, bere alderdiko kide asko bildu zituen Italiaren erdialdeko hainbat Herritan, eta handik ibiltzen hasi eta Erroman elkartu ziren (40.000 faxista Inguru): Mussolinik botere osoak lortu zituen.