Biurteko Erradikal-Zedista eta 1934ko Urriaren Iraultza
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,02 KB
Azaroaren hauteskundeak Errepublikar Alderdi Erradikala (Lerrouxek zuzenduta) eta CEDA (Coalición Española de Derechas Autónomas, Gil Roblesek zuzenduta) izan ziren garaileak. CEDA ez zen gobernuan berehala sartu, ezker erradikalak altxamendua antolatzeko mehatxua egin zuelako; hori dela eta, Lerrouxek, Gil Roblesen laguntzarekin, erreformaren kontrako politika abian jarri zuen.
Erreformaren kontrako politikaren punturik aipagarrienak hauek izan ziren:
- Militarren auzia: Sanjurjo jenerala eta berarekin huts egindako estatu-kolpean parte hartu zutenak amnistiatu zituzten.
- Nekazaritza arloko kontrarreforma: nekazaritzaren erreformarako egindako aurrerapauso guztiak deuseztatu zituen. Gobernu erradikal-zedistak lehenengo jabeei itzuli zizkien lur batzuk, horren ondorioz, eragotzi egin zuen nekazariak lurretan finkatzea. Horrek nekazari-liskarrak areagotu zituen.
- Autonomien auzia: 1934ko urriko iraultzaren ondoren, Nuriako Estatutua, Generalitatea eta Parlamentua bertan behera utzi zituen. Euskal Estatutuaren onarpena gelditu zuten.
Erreformen aurkako politika horrek gizarte-istiluak sortu zituen. Horien artean aipagarriena, dudarik gabe, 1934ko urriko Iraultza izan zen:
- Iraultzaren gertaleku nagusiak Asturias, Katalunia eta Euskadi izan ziren. CEDAko hiru ministro gobernuan sartu ziren, eta horrek, faxismoa ezarpenaren beldurra piztu zuen. UGTk greba orokorra antolatu zuen, eta Asturiasen armak hartu zituzten grebalariek. Katalunian Companysek Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen, eta, hurrengo egunean, Gobernuak Generalitatea, Parlamentu kataluniarra eta Nuriako Estatutua deuseztatu zituen.
- Matxinadak huts egin zuen, parte hartu zuten politikariak zein langileak atxilotu zituzten, eta eskuindarren politika erradikalizatu zen.
Horren aurrean:
- Fronte Popularreko koalizioa eratu zuten.
Biurteko eskuindarraren gobernuaren krisia begi-bistan zegoen, eta 1936ko otsailaren hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuen.