Lehen Mundu Gerra: Arrazoiak, Garapena eta Ondorioak (1914-1918)
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,03 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek Lehen Mundu Gerraren arrazoiak, gerraren garapena eta ondorioak azaltzen ditu, 1914tik 1918ra. Herrialde kolonizatzaileen lehia, nazionalismoa, Balkanetako gatazka eta aliantza-sistema aztertzen dira. Gainera, Versaillesko Ituna, Europako mapa berria eta Nazioen Sozietatearen porrota ikasiko dituzu.
Puntos clave
- Gerraren arrazoiak: kolonien lehia, asaldura nazionalista, Balkanetako gatazka eta armamentu-lehia.
- Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria, Italia) eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia, Britainia Handia).
- 1914ko ekainaren 28an Sarajevon Frantzisko Fernando hil zuten, eta horrek gerra piztu zuen.
- Mugimenduen gerra (1914), lubakien gerra (1915-1916) eta Verdungo Gudua (1916) gerraren etapa nagusiak izan ziren.
- 1917an Errusiak Brest-Litovskeko Ituna sinatu zuen eta AEBek gerran sartu ziren; 1918an armistizioa sinatu zen.
- Versaillesko Ituna Alemaniari oso gogorra izan zen, eta Alemanian mendeku-gogoa areagotu zuen.
- Nazioen Sozietatea sortu zen, baina porrot egin zuen AEBen eta beste herrialde batzuen parte-hartze falta zela-eta.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Lehen Mundu Gerraren Hastapenak
Arrazoiak
Lehen Mundu Gerra 1914 eta 1918 artean gertatu zen, baina haren arrazoiak XIX. mendearen amaieran sortu ziren.
a) Herrialde kolonizatzaileen arteko lehia
- Alemaniak kolonia gutxi zituen, eta Frantziari eta Britainia Handiari gailendu nahi zien.
- Haien arteko gatazkak Marokon gauzatu ziren nagusiki.
b) Asaldura nazionalista
- Alemania eta Frantzia etsai ziren:
- Frantziak Prusiaren aurkako gerra galdu zuenean, Alsazia eta Lorrena eskualdeak galdu zituen Alemaniaren mesedetan.
- Bi herrialdeek Europan nagusi izan nahi zuten.
- Alemaniaren eta Britainia Handiaren arteko lehia: itsasbideak eta nazioarteko merkataritza kontrolatu nahi zituzten.
c) Balkanetako gatazka
- Turkiar Inperioaren mendeko zenbait herrik gerrak sustatu eta independentzia lortu zuten: Greziak, Serbiak, Errumaniak, etab.
- Austria-Hungariako Inperioa nazio askoz osatutako inperioa zen:
- Germaniar gutxiengoa zen nagusi, eta bere mendean nazionalitate ugaritako herritarrak zituen, besteak beste: serbiarrak, kroaziarrak, hungariarrak, txekiarrak...
- Eskualdean nagusi izan nahi zuen, eta Serbiari egozten zion Inperioan bizi ziren serbiarren protestak babestea.
- Errusia:
- Herri eslaviar guztiak babestu nahi zituen (paneslavismoa), esaterako, Serbia.
- Eskualdean indar gehiago lortu nahi zuen: Bosforo eta Dardaneloak itsasarteak okupatu nahi zituen, bere ontziak Mediterraneora eramateko.
- Austriak Bosnia-Herzegovina okupatu zuenean, Errusiak argi utzi zuen gatazka armatua piztuz gero, hari aurre egiteko prest zegoela.
Armamentu-lehia eta Aliantzak
Herrialde nagusien arteko egonezinaren ondorioz, estatuek dirutza handia bideratu zuten armak fabrikatzera, gerrarako ontziak egitera eta tropak prestatzera. Herrialde indartsuenen artean aliantzak sinatu ziren:
- Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria-Hungariako Inperioa eta Italia.
- Entente Hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Britainia Handia.
Gerraren Leherketa
1914ko ekainaren 28an, Sarajevon (Bosnia), Frantzisko Fernando Austria-Hungariako Inperioaren oinordekoa hil zuten. Atentatua serbiar nazionalistekin harremanetan zegoen bosniar ikasle batek egin zuen (Bosnia austriarrek okupatzen zuten).
Gertaera horren ondorioak kateatu egin ziren:
- Austriak Serbiari gerra deklaratu zion.
- Errusiak Serbia babestu zuen.
- Alemaniak Errusiari eta Frantziari gerra deklaratu zien.
- Alemaniak Belgika inbaditu zuen.
- Britainia Handiak Alemaniari gerra deklaratu zion.
Gerra Handia
Etapak
Mugimenduen Gerra (1914)
Alemaniaren estrategia Frantziaren aurkako eraso azkar bat jotzea zen, berehala irabazi eta, ondoren, Errusiako fronteari ekiteko. Hasieran taktika hori ondo atera zitzaien, baina Frantziako eta Britainia Handiko armadek berrantolatzea lortu eta Alemaniako armada geldiarazi zuten. Ekialdeko frontean, hasieran, Alemaniak azkar egin zuen aurrera. Hala ere, errusiarrek erreakzionatu zuten eta Austria-Hungariako Inperioaren atarira iritsi ziren.
Lubakietako Gerra (1915-1916)
Lehen mugimenduen ondoren, fronteak geldirik geratu ziren. Mendebaldeko frontean lubakiak egin zituzten. Aurrera egiteko zailtasun handiak izan zituzten, eta milaka soldadu hil ziren. Aliatu berriak behar zituzten gerrara soldadu gehiago bidaltzeko:
- Italiak aliatuen (Frantzia eta Britainia Handia) alde esku hartu zuen.
- Bulgariak eta Turkiar Inperioak erdialdeko inperioen alde egin zuten.
1916an, Verdungo Gudua gertatu zen. Alemaniarrek eraso egin zuten Frantziako frontea hausteko. Emaitza: aliatuen artean milioi bat hildako eta 800.000 hildako alemaniarren artean.
1917ko Krisia eta Gerraren Amaiera
Bi gertaera garrantzitsu izan ziren gerraren bilakaeran:
- Errusian boltxebikeen iraultzak arrakasta izan zuen. Barne-arazoak konpontzea erabaki zuten eta, horrela, Alemaniarekin bakea sinatu eta gerra utzi zuten: Brest-Litovskeko Ituna.
- AEBek gerran esku hartzea erabaki zuten, Alemaniako urpeko batek Lusitania transatlantikoa hondoratu baitzuen.
1918an, gerra amaitu zen. Ekialdeko frontean, britainiarrek, frantsesek eta italiarrek Austria-Hungaria eta haren aliatuak garaitu zituzten. Mendebaldeko frontean, alemaniarrak garaitu zituzten. Biek armistizioa sinatu zuten.
Gerra Atzealdean
Gerra Handia gatazka mota berri bat izan zen:
- Herritar guztiek, zibilek eta militarrek, esku hartu zuten. Armada nazionaletan, militar izateko adineko gizonezko guztiak errekrutatu zituzten. Emakumeak fabrikan lanean hasi ziren, gerrara joandako gizonak ordezkatzeko.
- Baliabide ekonomiko handiak mobilizatu ziren: industria armak fabrikatzeko birmoldatu zen, estatuek maileguak eskatu zituzten eta propagandaren bidez iritzi publikoa mobilizatu zuten.
- Ondorioak lazgarriak izan ziren: hildako eta elbarri kopuru izugarria eta suntsiketa material handia.
Bakearen Antolakuntza
1919an, bake-baldintzak ezartzeko biltzarra egin zuten Parisen. Herrialde garaile nagusiek (AEB, Frantzia, Britainia Handia eta Italia) hartu zituzten erabaki garrantzitsuenak.
Versaillesko Ituna
Garaileek baldintza oso gogorrak ezarri zizkioten Alemaniari:
- Alemania jo zuten gatazka lehertzearen errudun bakartzat, eta kalte-ordain ekonomiko handiak ordaintzera behartu zuten.
- Alemaniako armada ia guztiz desegitera behartu zuten.
- Kolonia guztiak kendu zizkioten, Britainia Handiaren eta Frantziaren artean banatu zituztenak.
- Alemaniak hainbat lurralde galdu zituen: Alsazia eta Lorrena Frantziari itzuli zizkion; Schleswig, Danimarkari; eta Prusiako zati bat, Poloniari, besteak beste.
Alemaniak inposiziotzat eta bake iraingarritzat hartu zuen Versaillesko Ituna. Ondorioz, Alemanian nazionalismoa eta mendeku-gogoa areagotu egin ziren.
Europako Mapa Berria
Gainerako galtzaileak zigortzeko, beste hainbat itun sinatu zituzten. Wilson AEBetako presidentearen Nazioen autodeterminazio-printzipioa jarraitu zen: nazio bakoitzak estatu independente bat sortzeko eskubidea zuela, hizkuntzan, ohituretan eta historian oinarrituta. Europako inperio handiak desegin ziren:
- Errusiar Inperioak Baltikoko kostalde ia osoa galdu zuen eta lurralde handiak eman zizkion Polonia berriari.
- Turkiar Inperioa ia erabat desagertu zen, eta Turkia modernoa sortu zen haren errautsetatik.
- Austria-Hungariako Inperioa desegin zen, eta estatu berriak sortu ziren: Txekoslovakia, Hungaria eta Austria. Serbia estatu berri baten buru bihurtu zen: Jugoslavia.
Lurraldeen birmoldaketa horren helburuetako bat Errusia iraultzailea bakartzea izan zen, kordoi sanitario bat sortuz. Horretarako, Polonia eta Errumania indartu ziren. Horrek, ordea, estatu berrietan hainbat nazionalitatetako herritarrak nahastera behartu zuen, etorkizuneko gatazken hazia ereinez.
Nazioen Sozietatea
Erakunde berri honen helburuak hauek ziren:
- Nazioarteko bakea bermatzea.
- Nazioarteko lankidetza sustatzea.
- Sinatutako itunak betetzen zirela zaintzea.
- Gatazkak bide diplomatikoen bidez konpontzea.
Bi organismo nagusi zituen: Biltzarra (estatu kide guztiek osatua) eta Kontseilua (herrialde garaileek osatua). Hala ere, erakundeak porrot egin zuen. Arrazoiak:
- Gerraosteko giroa (suntsiketa, miseria, zorrak...) ez zen lagungarria izan.
- AEBek ez zuten parte hartu, eta bakearen emaitzekin ados ez zeuden herrialde garrantzitsuak (Alemania, Italia, SESB hasieran) kanpoan geratu ziren. Horrela, Sozietatea herrialde garaileen tresna bihurtu zen.
Preguntas frecuentes
Zer izan ziren Lehen Mundu Gerraren arrazoi nagusiak?
Testuaren arabera, kolonien lehia, nazionalismoa, Balkanetako gatazka eta armamentu-lehia izan ziren arrazoi nagusiak, Europako herrialde nagusien arteko egonezinaren ondorioz.
Zergatik piztu zen gerra 1914an?
1914ko ekainaren 28an Sarajevon Frantzisko Fernando Austria-Hungariako oinordekoa hil zuten. Gertaera horrek kate-erreakzioa eragin zuen gerrak deklaratzeko.
Zein ondorio izan zituen Versaillesko Ituna Alemanian?
Alemaniak itun hori inposiziotzat eta bake iraingarritzat hartu zuen. Ondorioz, Alemanian nazionalismoa eta mendeku-gogoa areagotu ziren.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.